Title search results
Showing 241 - 257 of 257 items
100 metro
By Ramon Saizarbitoria Zabaleta. 2010
Lehenengo argitalpenetik hogei urte pasa diren honetan, nekez aurkituko dugu 100 metro irakurri ez duen euskal literaturzalerik. Nobelak orain artean…
izan dituen hamar argitalpenak edo lau itzulpenak geurean soilik bakanen batzuek duten arrakastaren lekuko dira. Diktaduraren zentsoreen aginduz, 1974ko argitarapena sekuestratu egin zuten. 1976an amnistiatu ondoren iritsi zen nobela irakurleen eskuetara. 1985ean Alfonso Ungriaren zuzendaritzapean nobelaren izen bera daraman filmea egin zen. Eskuetan duzuen hau 10. edizioa da, eta eskubide osoz gure klasikoetako bat dagoeneko. Zerraldo erori arte ihesleak ibilitako azken 100 metroek iradokitzen dute nobelan giza-dimentsioaren alderdirik intimoen eta sakonena. Bakardade hori areagotzea baizik ez dute helburu heriotzaren gertalekutik kanpora txertatutako flash indiferenteago edo sentiberagoek, beti ere heriotzaren mugatik honantzago daudenak. Harantzago heriotzaren unibertsoa hasten baita, bizitzaren azken irudi eta oroitzapen iheskorrak ere sustengu baten bila gertatzen diren espazioa. Halabehar kapritxosoenak iheslearen inkontrura erakarritako testigu anonimoa bihurtuko da nobelan zehar protagonistaren abenturaren ardatz. Hark erakarriko du beregana iheslearen ahalegina eta azken borondatea eta, bidenabar, narrazioarenak. Hari eskainiko dizkio ihesleak, maitasun erritual trajiko baten aurrean bageunde bezala, bere bizitza ofrendan. Maitale bitxi eta anbibalentea izaki ordea lekuko hori; izan ere, biak daude, iheslea eta lekukoa, maiz bizitza bera ere zaletua den harreman ironiko itsu batean giltzapetuta. Protagonista bakarrik dago bere patu tristearen aurrean, eta zu, irakurle, espektadore izatera behartuta zaude. Seguru nobela irakurri ostean, poetak esan zuen bezala, begi eta bihotz berriez ikusiko duzula mundua.Airezko emakumeak
By Felipe Juaristi, Erein. 2010
Vidalek ez zuen ihes egin alemanak, gerran, Odessa hiriko atariraino iritsi zirenean. Aukera eman zioten trena hartu eta alde egiteko,…
gizon-emakume askorekin batera, arriskutik libre izango ziren tokiren batera. Ez zuen ihes egin, bere burua hilobi bati lotua ikusten baitzuen, jakinik ez zela Kauffmannen hilobi, baina hori gutxienekoa zitzaion, mundua orduan hilobi handia zenez, hilobi bakarra zainduz guztiak zaintzen zituela uste baitzuen. Ez zuen ihes egin alemanak bila etorritakoan; biolin kutxa, maleta bat eta soinean eramateko arropa gutxi batzuk hartzeko aukera eman zioten. Bagoi zikin batean sartu zuten, bera bezalako beste berrogei emakumerekin batera, haiek ere arrazoi bategatik edo besteagatik Odessa hirian geratuak, haiek ere ihes egiteko gogorik gabeak, bazekitelako edo bestela susmatzen zutelako ihesaldi guztien amaieran hilobi bat zegoela, lurrezko hilobi edo airezko hilobi. Trenak abiadura hartu eta atzean utzi zuen hiria, eta gauez lautadan barrena zihoalarik, Sara Vidal, biolina kutxatik atera eta, joka hasi zen Scriabinen Gauekoa. Gauak are gehiago gautu zuen.Bihotz bi
By Ramon Saizarbitoria Zabaleta. 1996
(Zabalpen Saria 1997) Eta horra nola idazten duen komikoki, samur, zoragarri maiz, huskeria eta zer horiez guztiez. Exagerazioa ere hor…
dago, eta nabari da denborak urratutako iragan hori, ezagutzearen ohitura, nekea, hitzak esateko edo ez esateko ezina, gerra saihets lezakeen keinua egiteko edo ez egitekoa, bestea amorratzeko moduan jardun behar petral hori. Gorrotoaren, indiferentziaren, suminaren, errukiaren, samurtasunaren errito odoltsuak, edota horren guztiaren planta egiteko erritoa. Urkoa ondo ezagutzen dela uste eta norbera izan tolesgabea. Benetan nahi ez duguna nahi izateko setakeria funtsgabe hori. Hitzen eta begiraden, pentsamenduen, aurreikuspenen gerra zentzugabe hori: hau egingo du, hori pentsatuko du, zera usteko du, eta agian, beharbada, akaso... A, zein gozoa nor bere buruaz errukitzea! Aldi berean, norbait zurea dela ziur jakiteko gogo hori, inolako arrisku izpirik gabe; segurtasun falta eragozle hori. Hain gaizki maitatzea, izan zena iraunarazi nahi izatea, jadanik ez den arren. Maitatzea ez baitago edonoren esku. Gizajoa, hain irrigarria, hain berekoia, eta hain samurra ere bai, inoiz. Eta gero neskato hori dago, hain gardena; ikusi ere egiten ote du gizonak. Ez da deus. Ez da. Nola kalifikatu sorginkeriaz bezala agertzen eta desagertzen den norbait, amets bat baino pisu handiagorik ez duen norbait, itxaropenaren maila ere ez duena. Eta poeta kaskar bat, doi orduantxe han portunatu behar zuena. Eta Samuel, gudari zaharra, aita gisa, zentzudun bakarra zentzugabekeria horren baitan. Eta beste hura, leiho barrena gainditu eta patioko zoladuraren kontra lehertu dena. Huskeria bat. Aurrera doa bizitza, auzitegiko enbarazu batzuk gora-behera; ezer larririk ez. Izate bitxia gurea. Helena SoteloBagdadeko aurpegiak
By Juan Kruz Igerabide. 2007
Ali txikiaren aurpegia, bonbaz zartaturiko Bagdad hirian. Ali jakintsu sufiaren aurpegia, Erdi Aroko Bagdaden, jakinduriaren hirian. Tratu txarrak jasaten dituzten…
emakumeen aurpegiak. Bizitzaren alde borrokatzen direnen aurpegiak. Ibaiaren aurpegia. Lore aurpegia: Jasmina. Bi istorio txirikordaturik, bi denbora elkarrizketan, bortxakeriaren gorreriaz gaindi. Iraganeko handitasuna, sufi xumeen jakinduria... oraindik ere bizirik dago nolabait Bagdad bortxatuan bizi diren izaki minduetan, elkarrekin arnasa hartzen ikasi nahi duten/dugunon borondate indartsuetan, arrazoigabeziaren eta errukigabeziaren itomenetik irten nahi duten/dugunon bihotzetan. Euria ari du Bagdaden. Aurpegiak hodeien gainean, irribarre bihurtzeko ahaleginetan.Eserleku hutsa
By J. K. Rowling, Estibaliz Lizaso Lopetegi, Xabier Olarra Lizaso. 2012
Barry Fairweather berrogei urte bete berritan hil da, eta Pagford herri txikia shock batean bezala geratu da. Itxuraz, herri patxadatsua…
da Pagford. Leku idiliko bat. Galtzada harriko merkatu plaza bat eta abadia zaharra. Baina patxadazko itxura horren atzean, gatazka larria ezkutatzen da. Aberatsak gatazkan daude pobreen aurka, nerabeak gurasoen aurka, emazteak senarren aurka, irakasleak ikasleen aurka? Pagford ez da lehen kolpean ematen duena. Gerra horiek denak ezkutuan egon dira orain arte, baina Barryk parrokia-batzarrean utzi duen hutsuneak inoiz Pagforden ikusi gabeko gerra piztu du. Nork irabaziko du grinaz, hipokresiaz eta ustekabeko berriez kargatutako gerra hori? Komedia ilun bat idatzi du Rowlingek, zer pentsa uzten zaituena hasieran eta harrituta gero. The Casual Vacancy da J. K. Rowling-ek helduentzat idatzi duen lehen eleberria.Ametsaren aro berria
By Ignacio Fernández González, Agustín Ferrer Casas, Pedro Díez de Ulzurun e Ignacio López de Arana Arrieta. 2014
Zuhaitz zaharrenaren heriotza
By Josu Galdos Kazabon. 2010
Eguzkiaren lehen izpiekin esnatu zen. Begiak ireki eta txundituta gelditu zen, hori zen hori edertasuna, zuhaitzak, zerua, haizea? Dena bizi-bizirik…
zegoen, lurraren indarra bere barruan sentitzen zuen, indar itzela. Denbora eta espazioa desagertu egin ziren, eta ikusten zuen oro ez zegoen ez kanpoan ez barruan, baina berak bere baitan sentitzen zuen. Bera ere indar izugarri haren erdian sentitzen zen, bizitzan guztiz murgilduta, eta inoiz baino esnatuago eta argiago.-Orain ulertzen dut -esan zuen neskak barre ttiki batekin.Erraiak harrotzeko bederatzi ipuin biltzen dira liburu honetan. Mendiaren misterioa, lurraren indarra eta basoaren magian murgilduko gara etorkizun handiko idazle gazte honen eskutik.Gauzen ordena naturala
By António Lobo Antunes, Antton Olariaga, Iñigo Roque Eguskitza. 2013
Lobo Antunesen literatura esplikatzeko esan izan da C linerekin bukatua zen literatura motatik abiatu zela baina psikoanalisiaren ekarria erantsirik…
Lobo Antunesen eleberrien artetik Gauzen ordena naturala iruditzen zitzaion onena Jos Cardoso Pires idazleari Egileak berak ez zuen dudarik garai hartan Hau da idatzi dudan liburu onena ez ordea seguru aski nire erabatekoa Kritikarien aldetik harrera ona izan du nazioarte osoan eta klasiko handien parean jarri dute New Yorker aldizkariak esate baterako honako hau zioen Mundu zabaleko idazleen artetik psikologia-erretratugilerik trebeenetako bat Liburu honetan gertalekuak hara-hona dabiltza denbora-aldaketekin bateratsu Portugal osoa korritzen dute narrazioek Galiziako mugan Mon o-n hasi eta hegoaldean Tavira-n buka Afrika hego-ipar zeharkaturik Johannesburg Mozambike eta Aljeria Hala ere gertakari gehienak Lisboa inguruan kokatzen dira batez ere pertsonaien umezaroko Benfica auzoanGaltzontziloak autobusean zintzilik
By Aritz Gorrotxategi. 2005
Kurtso amaierako bidaia batean Tuneza jauzi egin zuten hiru lagun euskaldunen eleberrian emandako kronika jasotzen du narrazio honek Langabezia…
zain zuten itzuleran eta nolabait bazekiten sei egun haiek zirela tren berri bat hartu aurreko azken geltokia Handik itzuli ziren pertsonak ez ziren jada hasierako berdinak Tartean labirintu moduko merkatuak dromedarioaren sindromea bidaia turistikoak Islama eta mezkitak euskaldunaren beldur atabikoak Tunezeko historia nahiz kondairak taxi zaharrak eta auzune zuriak kontsularen alaba edo emakume misteriotsu bat Darth Vader eta Ben-Hur infernua eta paradisua erregateoak etorkizun iragarleak Ali-Babaren diskotekak eta musika arabiarra oasiak eta txirotasuna gizakiari buruzko gogoetak Ekialdea ezagutzeko modu umoretsu bat planteatzen digute hiru lagun hauek Ekialdea eta Euskal Herria tuneztarrak eta euskaldunak kontrastea etengabe bilatuz hiru lagunak euren buruak biluzten ikusiko ditugu haien zalantza eta miseriak azaleratuz Azkenik galtzaileen istorioa ere izan daitekeen honetan euren buruez barre egiteko gai direla erakusten digute hiru protagonistek Horrela izan ezean absurdoa da bizitzaGizakien arteko desberdintasunaren jatorri eta oinarriei buruzko mintzaldia
By Jean Jacques Rousseau, Juan Kruz Igerabide. 2004
Rousseau europar kultura modernoaren funtsezko autorea da Beraren obra orijinala eta zabala zaila da sailkatzen Hain…
zuzen ere idazlearen aurreneko lanak Dijongo Akademiak jaso zituen eta 1750ean Lehen Saria eman zion oso eztabaidatua izan zen Mintzaldia obrari Lau urte geroago bigarren Mintzaldia aurkeztu zuen Rousseauk Lehenengoan erantzun gabe utzi zuen gaiari -gizaki zibilizatua ustelduta baldin badago zein da benetako gizakia - heldu zion bigarren honetan bere gizaki naturalaren ideia proposatuz eta gizarteak atzera bueltarik ez duela onartuta giza izatean oinarritzen den antolakuntza politikoa aldarrikatuzGizaberearen bakeak eta gerrak
By Joxe Azurmendi Otaegi. 1991
Gure pentsakeran munta handia duten arazoak jorratzen ditu egileak hala nola gizona berez ona txarra ala zer…
den funtsezkoena kultura ala natura ote duen Eta jorratu ez ezik argi berri batez erakusten dizkigu ikuspegi guztiz desberdinez agerteraztenEgun denak ez dira berdin
By Xabier Etxeberria Garro. 2000
27 urte bete berri ditu Tasio Ardanazek: ez lanik, ez neskarik, inoiz ezer taxuzkorik egin ez eta aspertua dago bizitzaz,…
ezertarako ilusiorik gabe. Egun batean, ordea, auto-istripu baten ondotik eraztun bat deskubrituko du hildakoaren eskuan, zer edo zer ezkutua sumatuko du hor, eta misterioa argitu nahian hasiko da. Detektibe-istorio hankazgoratu bat aurkituko du irakurleak nobela honetan, Miren izeneko tabernari baten maitasun eta bakardadezko kontakizun hunkigarria ere bai, gaurko gazteriaren erretratu zorrotz bat, epikatik eta topikoetatik ihes egiten duena, eta askoz gauza gehiago.Indartsu dator Etxeberria letren plazara, erregistro eta estilo ugari menderatuz: intriga, pertsonaien psikologia, amodio-kontuak, umore batzuetan beltz besteetan ironikoa... Hori dena, erritmo bizi eta idazkera arin batekin: esaldi laburrak, kaleko hiztegia, espresibitate handia... Hitz batean esanda, ezagutu beharreko idazlea.Diapsalmata
By Soren Kierkegaard, Juan Mari Mendizabal Sarasua. 1998
Nire nahigabea nire gaztelua da, arranoen habien antzera mendien gailurretan kokatua, hodeien artean; inork ezin dezake erasoz hartu. Bertatik errealitatera…
jaisten naiz hegan, eta harrapakinari heldu; ez naiz, baina, behean geratzen, etxera eramaten dut harrapakina, eta harrapakin hori nire gazteluko tapizetan bilbatzen dudan irudi bat da. Orduan hildako baten moduan bizi ohi naiz. Bizi izandako guztia ahanzturaren bataioan murgiltzen dut oroitzapenaren eternitatea arte. Denborazkoa den oro, ezusteko oro ahaztua gertatzen da, ezabatua. Orduan agure zahar ileurdin baten modura geratzen naiz, gogoetatsu, eta irudiak esplikatzen ditut ahots motelez, ia xuxurlatuz, eta haur bat dut alboan entzuten, nahiz eta dena gogoratzen duen, are nik kontatu baino lehen ere.Demokratak eta biolentoak
By Joxe Azurmendi Otaegi. 1997
Demokratak eta biolentoak, horra hor modu antogonikoan aurkezturik liburuaren gaia, gu denok kezkatzen eta are nazkatzen gaituen problema: herri honen…
bizi nahi eta ezin bizi tristea, heriosuharrezko borroka sarritan antzu beti mingarria, ez hemengoekin ez hangoekin gustura eta identifikaturik sentitu ezina, auzo eta lankide behar luketenak liskarturik eta muturturik ibili beharra? Bi hitzetan esateko, Euskal Herriaren egoera petrala. Modu antagonikoan ez ezik, estilo polemistan idatzi du Azurmendik saiakera hau, arazo gordinenei ihes egin ordez horiexei helduz hasieratik bertatik. Hona, esate baterako, liburuaren hasierako hitzak: ?Zer zarete zuek lehenengo: abertzaleak ala demokratak??. Probokatu egin nahi gaitu egileak, kitzikatu, ez ordez bere burua nabarmentzeko edo inor epatatzeko, ezpada irakurleari bere kabuz pentsarazteko; izan ere, ohituegi gaude hemen nork bere elizatxoko fedea itsuki sinesten, eta badugu garaia betiko topikoak, katarro kroniko hau, gainetik kentzeko.Bozateko egunkaria
By Antton Dueso Alarcón. 2004
Gure harremana hausteko zorian ginen. Tokitan zeuden gure nobio garaiak! Elkarri torloju muxuak ematen genizkion sasoia... Aspaldiko kontuak. Gero eta…
okerrago genbiltzan. Ez genion elkarri barkatzen. Eskontza hausteko zorian geunden eta, haustura haren errudun bakarra, bat beste inor ez zen: gure aita. Bai, gure aita zena, bera zen errudun. Hain heziketa euskaltzalea jaso nuen!, Arantxa eta bion arteko harremana hautsi zuen. Eta gertatu behar zena gertatu zen. Akabo zela esan zuen. Orduantxe, argia piztu zitzaion ezkontza arazoetarako psikologoari. Haren esanetan, hainbat senar-emazteak bigarren ezti-bidaia eginez konpondu zituzten bere haserreak. Hortaz, bidaia bat egiteko aholkua eman zigun, guk biok bakarrik, seme--alabak etxean lagata... Gu biok beste inor ez, eta gure haserreak konpontzeko guztizko borondate handia.. Horixe besterik ez. Liburu honetan bildu ditut han eman genituen lau egunetan idatzitako egunerokoa.Borondatezko morrontzari buruzko mintzaldia
By Juan Kruz Igerabide Sarasola, Étienne de la Boétie. 2002
Jende dohakabe gaixoa, herri burugabea, gaitzean tematurik eta onuraren aurrean itsu zaudeten nazioak! Ondasunik eder eta argienak kentzen uzten duzue…
muturraren aurrean, zuen soroak suntsitzen, zuen etxeak lapurtzen eta zuen arbasoek utzitako altzariak bipiltzen! Bizi zareten moduan, jada ez da ezer zuena. Badirudi, gainera, zorion handitzat hartzen duzuela zuen ondasunen erdia kentzea, familiaren erdia, bizitzaren erdia. Eta kalte horiek guztiak, zoritxar horiek guztiak, hondamendi hori guztia, ez datozkizue etsaiengandik, baizik eta etsai bakar batengandik, izatea zeuok eman diozuen harengandik; eta haren alde zoazte adoretsu gerrara, eta haren ospearen alde zuen bizia eskaintzeko ere prest zaudete. Baina gizandi horrek ez du bi begi besterik, bi esku besterik, gorputz bat besterik, hots, gure hirietako ezin konta ahala biztanle horietako edozeinek daukana baino gehiagorik ez.Bizkarrean tatuaturiko mapak
By Harkaitz Cano Jauregui. 1998
Bidaia izan liteke esperientzia friboloa, denbora-pasa gisa handik hona ibiltzea, zure bizitzan nahiz gorputzean urratu txikiena ere egin gabe. Beste…
batzuetan, berriz, larruazalean markaturik geratuko zaizu, ezabatu ezinezko moduan: tatuaje bat bezala, alegia. Motxilaren ordez, hiriaren mapa tatuatua darama bidaiariak bizkarrean, ikusi ezin den tokian. Horregatik du agian munduan galdurik dabilenaren itxura; horregatik izango da, hirien deskribapenik ez baina, hiri bakoitzeko ipuin bana aurkitzea liburuan barrena. 49 hiri, beste horrenbeste ipuinen gertaleku: Aljer, Amsterdam, Chicago, Dublin, Katmandu, Kigali, Lisboa, Samarkanda... Aitzakia da ordea hiria, giro bat iradokitzen diguna, bestelako munduak amesten hasteko, errealitateaz bestaldekoa imajinatzeko. Exotismoa eta ironia, paradoxa eta fantasia... hainbat osagai darabiltza Harkaitz Canok, ohi duen luma trebe eta jantziarekin, ipuin-bilduma eder, harrigarri eta biribil hau burutzeko.