Gauzen ordena naturala
Summary
Lobo Antunesen literatura esplikatzeko esan izan da C linerekin bukatua zen literatura motatik abiatu zela baina psikoanalisiaren ekarria erantsirik Lobo Antunesen eleberrien artetik Gauzen ordena naturala iruditzen zitzaion onena Jos Cardoso Pires idazleari Egileak… berak ez zuen dudarik garai hartan Hau da idatzi dudan liburu onena ez ordea seguru aski nire erabatekoa Kritikarien aldetik harrera ona izan du nazioarte osoan eta klasiko handien parean jarri dute New Yorker aldizkariak esate baterako honako hau zioen Mundu zabaleko idazleen artetik psikologia-erretratugilerik trebeenetako bat Liburu honetan gertalekuak hara-hona dabiltza denbora-aldaketekin bateratsu Portugal osoa korritzen dute narrazioek Galiziako mugan Mon o-n hasi eta hegoaldean Tavira-n buka Afrika hego-ipar zeharkaturik Johannesburg Mozambike eta Aljeria Hala ere gertakari gehienak Lisboa inguruan kokatzen dira batez ere pertsonaien umezaroko Benfica auzoan