Eta emakumeari sugeak esan zion
Summary
Lourdes O ederraren nobelak bidaiaren bidaia fisikoaren antolaketa du Euskal Herriko hiriburu batetik Europa erdialdeko hiri batera egindako aldaketa du narrazioak kokagune espaziala Barne-bidaia da baina nobela honetan abentura nagusia Emakumearen Teresaren… barne-bilakaerak eramango du pertsonaia nagusi horren desasosegua senarrarengandik hamar urte lehenagoko lagunaren besoetaraino eta harengandik bizitzaren muturreraino Bakardade latza Beste inorekin konpartitu gabeko sekretu lazgarria Bakardade bakardadeagoa Ez bizitzan egokitutako gizonek agertu eta desagertu baino ez ez haiengandik saihestu zaizkion maitasun esperantzek lortu dute inoiz Teresa bere bakardade esentzialetik erreskatatzea Eta azkenean gizonak atzean gelditu dira eta Teresak bakarrik bakardade larrienean hartuko ditu azken erabakiak Azken urrats horiek azken-azken maitale aren besoetara zuzenaraziz Etorriko dun heriotza eta hire begiak izango ditin C Pavese