Service Alert
Delay in delivery of Direct to Player materials
You may experience a delay in delivery of Direct to Player materials. All requests for materials will be delivered as soon as possible. Thank you for your patience.
You may experience a delay in delivery of Direct to Player materials. All requests for materials will be delivered as soon as possible. Thank you for your patience.
Showing 1 - 10 of 10 items
By Joan Mari Irigoien Aranberri. 2013
?Hamzak, beraz, leherketa hura zuen jada buruan: izango ez zuen, bada, puntuari begira zegoela musika hura etorri bazitzaion, bamm bamm-bamm?…
musika hura, bai, gorputzean ere sentitzen zuena, bere gorputza zuhaitz bat balitz bezala, zainak adartzat zituena eta bere bihotz hura fruitutzat; bihotz hura, soka bakarreko lautak bezala, bamm-bamm-bamm egiten zuena, sistoleak eta diastoleak bat eginik; musika hura, segundo gutiren buruan erabateko bakera eraman zuena: BAMMM!? Hari bi nobela bakar berean: batetik, Bereibarko familia bat (Gipuzkoa eta Bizkaia arteko alegiazko herria) bizibidez eskopeta-lantegi bat daukana; bestetik, Balad al Xams-eko (Ekialde Hurbileko balizko herrialdea) beste familia bat, gerra ahaztu baten ondorioak nozitu beharko dituena; modu paraleloan kontatzen zaizkigu batzuen nahiz besteen pozak eta nekeak, eguneroko kontu xeheak eta Historia markatzen duten gertakari handiak, XX. mendeko bigarren erdian hasi eta gaur arte. Hari biek, halabeharrez, bat egiten duten arte. Ez da ohikoa arma trafikoa gaitzat hartzea eleberri batean; irakurlearen gogo-bihotzak inarrosteko asmo osoz egin du Joan Mari Irigoienek, eta helburu horri begira erabili bere artearen tresna guztiak. Hiru ezaugarriok nabarmendu daitezke egilearen lanean: hizkuntzaren erabilera zaindu eta ederra, hainbat istorio sortu eta kateatzeko fabulazio-ahalmen itzela, eta gure gizarteko gai minberak ukitzeko kontzientzia etikoa.By Karlos Linazasoro Izagirre. 2014
1000 aforismo ondu ditu Karlos Linazasorok liburu honetarako. Genero berezia da aforismoa: itxuraz sinple, baina ondo egiteko trebetasun aparta behar…
duena, tolosarrak erakusten duena bezalakoa. Gogoeta txundigarriak, poesia printzak, mikroipuinak, adar jotzeak, paradoxak eta bestelakoak aurkituko ditugu pasarte laburrotan, guztiak ere egileak ohi duen zorroztasunez eta ironiaz landuak.By Ana Jaka García. 2014
?Sos bat bera ere ez niola pasako esan nion. Beti berdin. Faena kaskarra antzeko esaldiekin errematatzen du aldiro: emadazu zerbait,…
larri nabil, lana kobratu bezain pronto itzuliko dizut. Erromantikoa gizona! Pelikuletan bezala. Normalean, ondo aukeratzen zuen unea: larrua jo eta berehala, egin berri duzuna maitasuna dela sinesteko gogorik handiena daukazunean. Prakak jantzi izan balitu sikiera... Baina goiko aldetik janzten hasia zegoen, bere hankatxo meheak airean, zigarreta ahoan, ilea nahasita, begi-zulo handiekin eta asebeteta utzia nuela pentsatzeko urduriegi.?Emakume zakar eta zabar samarra da Olga, ez lanik, ez dirurik, gaztarotik urruntzen eta etorkizunik gabeko harreman erdipurdiko batean kateatua dagoena. Pisukidea du Dani, etxetik ihes egin eta zerbitzari gisa lan egiten duen gaztetxoa. Eta hiruki atipikoa osatzera dator Mikel, bizimodu normalagoa daraman adin ertaineko gizasemea, baina iraganetik dakarren zamatik askatu ezin duena. Pertsonaien harremanetan, haien psikologian eta sentimenduetan oinarrituriko eleberria dugu hau, baina ez inola ere sentimentala eta gozoa. Adiskidetasunaren balioa, leialtasunaren zentzua, bikotekide bati zer eskatzen ahal diogun, diruak eta diru ezak sortzen dizkiguten katramilak? horra orri hauetan topa daitekeen koktelaren zenbait osagai.By Iban Zaldua Gonzalez. 2014
Ipuin liburu sendo eta mardul bat prestatu du Zalduak, bere azken urteetako lanaren emaitza. Estilo, gai eta luzera desberdineko 38…
ipuin bildu ditu guztira, hiru parte nagusi eta eranskin batean. Zalduak ohi duen maisutasuna, zorroztasuna, fikziorako asmamen izugarria eta zirti-zarta banatutako ironia-dosiak topatuko ditu irakurleak bertan. Ipuinen artean badira fantastikoak eta erralistak, metaliteratura lantzen dutenak, eguneroko bizitzaren ifrentzua erakusten dutenak eta azkenaldiko gure panorama politikoa erretratatzen dutenak.By John Andueza Altuna. 2014
Donostiako Bilintx institutura itzuli da John Andueza Larunbatean Bukowskin nobela arrakastatsuaren ondoren; oraingoan, DBHko 4. mailako abenturak kontatzen dizkigu. Danel…
eta Ximon lagunak dira protagonistak, baita Ximonen andregaia Amaia, eta gelako tribu guztietako ikasleak ere: apatxeak, komantxeak, txerokiak, txeieneak, moikanoak eta baita payuk despistaturen bat ere. Ikasketa-amaierako bidaia egiteko asmoa dute, eta horretarako dirua lortzeko hainbat ekintza antolatuko dituzte. Baina ezusteko batek planak guztiz aldarazi beharko dizkiete.By Ana Malagon Zaldua. 2014
Bakardadearen mapa moduko bat da liburu hau, Iban Zalduak hitzaurrean dioenez. Frustrazioaren koordenadak erakusten dizkigu bere orrietan, insatisfazioaren eta inkomunikazioaren…
kartografia. 162 mikroipuin idatzi ditu egileak, inoiz orria gainditu gabe, eta neurri murritz horretan unibertso pertsonal bat eraiki du: hiritarra, gaurkoa, gure egunerokotasunari ironiazko begirada bat eskaintzen diona. Haurtzaroa ageri da kontakizunotan, ez idealizatua baizik porrot txikiz osatua; heriotza ez tragikoa baizik eta ia etxekoa, misteriotsu baina aldi berean irrigarria; maitasun ez poz betezko baizik ahitua, askotan jaio orduko usteldua. Idazkera sobrio eta zehatza darabil Malagonek, apaingarriei eta enfasiei ihes egiten diena, eta ?bistan denez? luzamendutan galtzen ez dena.By Unai Elorriaga Lopez de Letona. 2006
Aurreko bere bi liburu arrakastatsuen ondoren (Sprako tranbia eta Van?t Hoffen ilea), nobela berri batekin dator Unai Elorriaga (Algorta, 1973):…
Vredaman. Aita ospitalean gaixo eta ama hura zaintzen dauzkalako osaba-izekoen etxera bidaltzen duten haurra; golf-klub baten barruan errugbi-zelai klandestino bat margotu nahi duten bi lagun; urtetan arkitekto baten andregai izan baina inoiz ezkondu ez zen emakume adindua; aitite gizon inportantea zela jakin eta haren arrastoaren atzetik dabilen gaztea. Elkarrekin nahasten diren hainbat istorio daude liburu honetan, pertsonaia ameslari, xelebre edo maitagarriz beteak, bakoitza bere estilo eta hizkera berezian kontatua: haurraren sinpletasun magikoa, atso-agureen berritsukeria patxadatsua, alprojen elkarrizketa zoroak? Jolasetik asko du eleberri honek, baina jolasetik harago gizatasun-taupadak ere nabarmenduko ditu irakurleak, amaierara hurbildu ahala emozioan goraka doan kontakizun biribil eta gozagarri honetan.By Josiah Osgood. 2011
The popular appeal of Suetonius' Lives of the Caesars is obvious. Who would not thrill reading about the great Julius…
Caesar's delight in the Senates bestowal of the right to wear a laurel wreath on all occasions because it covered his baldness? Or that the Divine Augustus had rotten teeth and wore special platform shoes to make himself look taller? Suetonius, however, has not always been as enthusiastically received among historians, who sometimes overlook that he intended his work as biography, not history, or that he patently aimed for prose that was not literary, but instead unadorned, clear, and concise. Such qualities of prose, however, happily make his Latin enjoyable both to teach and to read. And while Suetonius' details of the weird worlds of extraordinary men are endlessly entertaining, they are not merely that. This business like biographer produced an extraordinarily influential work. His Caesars is a landmark in the history of biographical writing, and remains a key source for the history of Rome, its transition from Republic to Empire, and contemporary efforts to come to terms with individual destiny, through astrology, physiognomy, dream analysis, and more. Through to the present day Suetonius has profoundly shaped modern perceptions of Roman society.By Karen Moore, Gaylan DuBose. 2008
Students will be delighted by what they learn in each new chapter of Latin Alive!, Book One, and they will…
learn to see that Latin is everywhere around them. As the first text in a three-year series, it is a rigorous and thorough introduction to this great language and is designed to engage upper school (middle and high school) student. Brimming with relevant facts and stories this text offers something for everyone. A Teacher’s Edition including answer keys, teacher’s helps and additional activities is available separately.By Hans H. Ørberg. 2011
Hans Ørberg's Lingua Latina per se Illustrata is the world's premiere series for learning Latin via the Natural Method. The…
Natural Method encourages students to learn Latin without resorting to translation, but instead by teaching them to think in the language: students first learn grammar and vocabulary inductively through extended contextual reading and an ingenious system of marginal notes. Lingua Latina per se Illustrata is also the most popular series for those teachers at both the secondary and collegiate levels who wish to develop Latin conversational skills in the classroom. Familia Romana (the main book of Pars I of the Lingua Latina per se illustrata series) contains thirty-five chapters and describes the life of a Roman family in the 2nd century A.D. It culminates in readings from classical poets and Donatus's Ars Grammatica, the standard Latin school text for a millennium. Each chapter is divided into two or three lessons (lectiones) of a few pages each followed by a grammar section (Grammatica Latina) and three exercises (Pensa). Hans Ørberg's impeccable Latin, humorous stories, and the Peer Lauritzen illustrations, reproduced in full color, make this work a classic. The book also includes a table of declensions, a Roman calendar, and a word index (index vocabulorum). The Lingua Latina series incorporates the following features: The most comprehensive treatment of Latin grammar available in an elementary textbook. A vocabulary of almost 1,800 words, reinforced by constant and creatively phrased repetition, vastly expands the potential for later sight reading. A complete line of ancillary volumes, exercises, and readers both in print and online.