Title search results
Showing 101 - 120 of 349 items
Bertan goxo
By Karlos Linazasoro Izagirre. 2012
Beilatoki bat zabaldu du aitatxok, biziek hildakoei azken agurra modu itxurosoan emateko, eta izena ere ezin aproposagoa asmatu du, amari…
gustatu ez zaion arren: Bertan Goxo, azken bidaia hori gustura egin dezaten. Inaugurazio-festa bat ere antolatu du, eta bertara etorri dira nire eskolako lagun batzuk, alkatea eta zinegotziak, bertsolari bat, on Ernesto parrokoa eta jubilatuen autobuskada bat, ondoren pintxoak izango dira-eta, doan. Hortik aurrera, berriz... hobe duzu zerorrek irakurtzea, ez baitira denak esatekoak, ezta sinestekoak ere, bai ordea barre gogotik egitekoak.Bizkartzainaren lehentasunak
By Iñaki Irasizabal Izagirre. 2013
2011ko uda da: ETAk erabakita dauka armak behin betiko uztea, baina oraindik ez du horren berri ofizialik eman. Aldi berean,…
erakundearen zuzendaritzan poliziak infiltraturik eduki duen satorra agerira atera da, eta hura diskrezioz zaintzea erabaki du Barne Sailak, Bilboko Errekalde auzoko pisu batean. Martin Goena, garai batean militante armatua eta gaur zinpeko guarda denak egingo ditu bizkartzain lanak. Lan erraza dirudi, praktikan sueten egoeran bizi baitira, baina kolore askotako jendea egon liteke interesatuta aukera hori zapuzteko. Iñaki Irasizabalek nobela beltz labur bat eskaintzen digu, ohi duen idazkera arin eta azkarraz ondua; oraingoan, baina, hainbat pertsonaia eta ohitura erakusteaz gainera, gure errealitate politikoari ere zukua atera dio gizartearen erretratu gazi-gozo bat osatzekoAurpegiko ubeldurak
By Antton Kazabon Amigorena. 2010
Erietxean dago Matilde, senarrak emandako azken jipoiak utzitako arrastoak sendatzeko asmoz; bere burua defendatzeko, baina, erabaki gogorrena hartu behar izan…
zuen, eta orain luze eta zabal hitz egingo dute gertaera hartaz, haren zergatiez eta ondorioez, bere alaba Enarak, honen mutil-lagun Aingeruk, seme Lukaxek?Kaixo, Kattin
By Antton Kazabon Amigorena. 2003
Kattin eta bere lagunak haserretu egin ziren, hainbat arrazoi zirela eta. Horren ondorioz, koadrilatik gabe geratu zen Kattin, eta beste…
ikastetxe batean hasi behar izan zuen. Gertatutakoa konpondu nahian, gutun bat idazten dio bere adiskide Garazik. Hortik aurrerakoa, liburu honen barruan ?Marta ispiluaren aurrean
By Mitxel Murua Irigoien, Teresa Calo Fontán. 2012
Martarentzat sekulako lasaitasuna izan zen gehiago ez entzun behar izatea jendearen galderak, aholkuak, amaren negarrak. Baina, batez ere, guztiz lasaigarria…
izan zen ez jan behar izatea edo, familiaren aurrean disimulatzeko, jaten zuelako itxurak egitea, ezta botaka egitea ere. Martak, 17 urteko neska batek, bere bizitzako azken hilabeteak gogoratzen ditu ispilu baten aurrean.Larunbatean Bukowskin
By John Andueza Altuna. 2012
Irailaren zazpian, Donostiako Bilintx institutuan ikasturte berria hasi da. Urtero legez, tribu ezberdinak nahastuko dira bertan: modernoak, frikiak, punkiak, hip-hoperoak…
eta apatxe bakartiak. Nerabe horien unibertso propioan murgilduko gara. Gazteen arteko harreman konplikatuak, teknologia berriak, sexua, drogak... rokan rola! Eta halako batean, institutuan norbaitek kamera txiki bat ezkutatuko du nesken aldagelako azken dutxan...Irurac bat
By Jokin de Pedro Perez-Salado. 2008
Emazteaz libratu nahirik, hilketa perfektua antolatu du Garik: profesional baten esku utzi du egin beharrekoa, bera ez du ezerk lotzen…
gertaerekin, eta arrasto guztiek ezer ez dakien koitadu bat seinalatzen dute. Alabaina, gauzak ez dira nahi bezala irtengo, eta hortik aurrera korapiloa are gehiago bihurrituko da?Desio izeneko tren batean
By Iñaki Serrano Lasa. 2011
Bi lagun, motxila bana, Inter-rail txartela Europan barrena bidaiatzeko: horra liburu honen abiapuntua. Hamaika abentura, pasadizo eta bitxikeria bizi izango…
dituzte Iker eta Jonek hiriz hiri, trenetan nahiz gazte-aterpetxeetan, ligatzeko asmoa beti gogoan, Internet gabeko aro batean.Urtebete itsasargian
By Miren Agur Meabe Plaza. 2006
1936ko gerrari buruz idatzitako liburu historiko nahiz fikziozkoen artean toki berezia beteko du Miren Agur Meabek idatzi duen nobela xume…
baina eder honek. Urtebete itsasargian gaztetxoentzako eleberri bat da, gaztetxo bat duena protagonista eta kontalari. Jon gaztetxo bilbotar bat da, gerra hastean gurasoek Garraitzetara bidaltzen dutena (Lekeitioren irudikapen literarioa), osaba farozainarengana.Izu-izua
By Jokin de Pedro Perez-Salado. 2012
Misteriozko hiru kontakizunek osatzen dute liburu hau, hirurak ere suspensearen eta izuaren artean kokatuak. Eskuburdinez lotuta, kartzelatik ihesi doazen bi…
morroietako bati, onik ateratzeko, besoa moztea beste erremediorik ez zaio geratuko lehenengo istorioan. Bigarrenean, Hondargane izeneko herri txiki batean, bizilagunak eta haren misteriozko etxeak eragingo dioten jakin-minak, amesgaizto bat bizitzera eramango du protagonista. Hirugarrenean, jaun baten eta morroi baten arteko menpekotasun gaiztoak sorturiko harreman bitxia ezagutuko dugu.Diamantezko miraria
By Joxemari Urteaga Garmendia. 2006
Martin Aldiakoa mutikotan aitarik gabe geratu zenean, nekez susmatuko zuen bere bizitzak izango zuen aldaketa: bizimodua irabazi beharrez, etxekoak utziko…
ditu, baita Ondarroa bere sorterria ere. Beiragile jakintsu batengana joango da, Durangora, baina bidaia luze eta misteriotsuago batean abiatuko da laster, Galizia alderantz. XVIII. mende hasieran kokatutako nobela historiko eder bat idatzi du egileak, irakurgai gozagarria izateko osagai guztiak dituena: abentura, misterioa, bidaia, amodioa...Bideak, aldapak eta bihurguneak
By Juan Luis Zabala Artetxe. 2007
Bizikleta maite duen neska gazte bat, neba txirrindulari profesionala duena eta bera ere kirol horretan saiatzen dena: horra istorio honetako…
protagonista eta kontalaria, hilabetean zehar idatzitako egunerokoaren bitartez bere kezka eta gorabeherak agertuko dizkiguna. Bizitza ez da ziklismora mugatzen ordea: hor dira liburuak, musika, mutilak... baita txirrindularitza batere axola ez zaien lagunak ere, Amaia bezala.Hilpuinak
By Joxemari Urteaga Garmendia. 2008
Sei ipuin, sei hilketa, munduko beste hainbat txokotan girotuak: Andaluziako cortijo batean, Siziliako bazter galdu batean, Euskal Herriko herrixka batean,…
Frantziako landetxe dotore batean, Estatu Batuetakoa dirudien baso bakarti batean, baita kalearte ilun batean ere? Hilpuinotan ez da dena esaten, poliziak ez du hiltzailea harrapatzen, baina idazleak hainbat arrasto ematen digu, han eta hemen, guk geuk asma dezagun nork, non, nola, zergatik?Zein beste mundukoa
By Karlos Linazasoro Izagirre, Maite Gurrutxaga Otamendi. 2008
Egileak, liburu honetan, txunditurik begiratzen dio bizitzari, eta aldi berean burlaize pixka batekin, inguruan agertzen zaiona erabat benetakoa ote den…
zalantza egingo balu bezala. Ironia eta malenkonia punttu bat ageri da bere poemetan. Maitasuna da liburuaren ardatzetako bat; trena, txorimaloa eta urteko hilabeteak ere hartzen ditu gaitzat..Kixmi elurpean
By Arrate Egaña Gimenez. 2005
Urtezahar-gaua: bere bizitza aldatu egin behar duela erabaki du Pellok, koadrilarekin biltzera atera aurretik. Ez daki ondo zer-nolako zoramena biziko…
duen gau horretan zehar, zenbateraino aldatuko diren -berak uste ez bezala -bere bizimodua eta munduaren ikuspegia.Heriotzak
By Josu Waliño Pizarro. 2011
Josu ospitalean dago, ustez, bere azken egunak izango direnak igarotzen. Heriok aurki eramango duela sinetsita dago, gauero egiten baitio bisita.…
Josuk, halere, ez du hil nahi, eta ihes egin behar diola erabakitzen du, engainatuko duen zerbait asmatuz. Estualdi horretan dagoela, heriotzari buruzko istorioak kontatuko dizkiote elkarri.Zuhaitz zaharrenaren heriotza
By Josu Galdos Kazabon. 2010
Eguzkiaren lehen izpiekin esnatu zen. Begiak ireki eta txundituta gelditu zen, hori zen hori edertasuna; zuhaitzak, zerua, haizea? Dena bizi-bizirik…
zegoen, lurraren indarra bere barruan sentitzen zuen, indar itzela. Denbora eta espazioa desagertu egin ziren, eta ikusten zuen oro ez zegoen ez kanpoan ez barruan, baina berak bere baitan sentitzen zuen. Bera ere indar izugarri haren erdian sentitzen zen, bizitzan guztiz murgilduta, eta inoiz baino esnatuago eta argiago.-Orain ulertzen dut -esan zuen neskak barre ttiki batekin.Erraiak harrotzeko bederatzi ipuin biltzen dira liburu honetan. Mendiaren misterioa, lurraren indarra eta basoaren magian murgilduko gara etorkizun handiko idazle gazte honen eskutik.Goya
By Antonio José Morata Bedoya, Miguel Angel Elustondo Etxeberria. 2014
Ez dago Goyaren inguruan idatzi ez denik: biografiak, doktorego tesiak, dibulgazio artikuluak, telesailak, filmak… Berari buruz jakin litekeen guztia dakigu.…
Omen. Goyak bere bizitza-heriotzak gainditu zituen, batetik, gerora gauzatu ziren joera artistikoen aitzindari izan zelako, eta bestetik, berriz, bere bizitzak Aragoin eta Espainian gertatzen ari ziren aldaketa sozial eta politikoak erakusten dituelako. Horregatik, bada, komiki honetan gure garaira ekarri nahi izan dugu artista handia, gure aroan nola txertatuko ote zen barrundatu nahirik. Nolakoa izango ote zen orain Goya? Moldatuko ote zen? Zer iritziko ote zion munduari? Egokituko ote zen gure garai honetara?... Argitalpen honetan bizitzako aldi ezberdinetan ageri da Goya –noiz haur, noiz gazte, heldu edota zahar–, eta, era berean, haren margolaritzaren alderdi ezberdinak erakusten dira, bateko grabatuak, besteko erretratuak, tapizak, kartoiak, eta abar. Horretarako, protagonistaren ametsak abiapuntu hartu eta bidaia egiten da denboran zehar, Goya gure eguneroko errealitatearen aurrean jartzera behartuta. Historia libertigarria da, umore ukaldiz betea, amaiera harrigarria duena... Irakurlearentzako denborapasa ederra da batere zalantzarik gabe, eta, horrekin batean, munduaren historian izan den margolari ospetsuenetako baten bizitza ezagutzeko modu zoragarria.Ongi marraztu? behin hasi eta gero jarraitu
By Inaxio López de Arana Arrieta, Jose Ángel Lopetegui Brit. 2014
“Kaixo, Pirata naiz” eta “Ze tuntuna zaren Pirata” irakurri dutenek Lopetegiren zein bere pertsonaiaren, Pirataren, estiloa ezagutuko dute. Bere humorera bereziki…
zaletuak ez direnak berriz, benetan -eta era positibo batetan- harrituta geratuko dira lan honekin. Komikiak nola marraztu azaltzen duen gida bat da. Autoreak metodoa hogeita hamaika ataletan zehar modu dibertigarrian eta pedagokikoki era egokian garatzen ditu.Ur arreak, ur garbiak
By Joan Mari Irigoien Aranberri. 2011
"Senarrarekin batera bertze inork ez zuela erreakzionatzen ikusita... aulkitik zutitu eta, oraintxe alkateari so eginez, oraintxe don Faustinori, honela mintzatu…
zitzaien Rebeca Jimenez: ?Urgainera ezkondu nintzenean, neure egin nituen senarraren lurrak, eta lurrik gabe ez naiz deus geroztik. Lurra baita ene bizia eta lurra ene guztia, ene gaua eta ene eguna, ene oinazea eta ene bizipoza...! Eta ene bihotza ere lurrezkoa da, baita ene ametsak ere, urtegi horrek itoko lituzkeenak, aitzina eginen balu... ?eta, bere eskuak zabaltzen zituela, erantsi zuen?: Errotik kendu nahi ote didazue, bada, bihotza, izotz-puska bihurtzeko, ametsik gabeko negu azkengabean...?" Urpean datza orain Urgain: aurrerabidearen eta diru -gosearen lege makurrak urtegi bihurtu zuen lehen herri bizi izandakoa. Baina, lehorte garaian etxeak eta plazak, harriak eta kaleak urpetik eguzkitara agertzen diren bezala, hala datoz istorioak oroimenera eta pasadizoak mihira, bertan bizi izandakoak elkartzen direnean. Nafarroako herri balizko bat irudikatu du Irigoienek eleberri honetan, bere mendi eta ibai, eliza eta eskola, ohitura eta xelebrekeriekin; geografiaren gainetik, baina, hezur-haragizko herritarrak dira erretratuaren protagonistak: gizon-emakumeen pozak eta negarrak, ilusioak eta atsekabeak, eguneroko bizinahia eta politikaren borrokabeharra...