Title search results
Showing 101 - 120 of 257 items
Goizuetan bada gizon bat
By Patziku Perurena Loiarte. 2010
"Goizuetan bada gizon bat... Hunkigarriak, bertsoak. Eta zenbat aldiz ez ote ditugu kantatu hainbat afalondotan. Izanez ere, horren ederki paratu…
zizkigun Mikel Laboak, hautspetik atera eta [...]. Goizuetako kanta xahar horren sustrai bila, hasi banintzen hasi, jainko ttikiak bestek ez daki, zenbat buruhauste ibili izanen dudan geroztik, beste hogeiren bat urtez edo, hara eta hona, maitale liluratua bere guzizko maitearen atzetik bezalatsu...". Halatsu deskribatzen du autoreak ikerketa lan erraldoi honen abiapuntua eta garapena. Aitortu beharra dago liburu honen orrialde bakoitzean antzematen dela autorearen pasioa, grina eta jakin-mina eta asmatu egin duela ageri diren leku eta gertakari ilunez irakurlea liluratzen. Ez da hau, hala ere, Trabukoren historia tristearen kontaketa hutsa, hori bada ere abiapuntua. Atari eder bat da bestela inongo historia-liburu marduletan ateratzen ez diren herritar xume aspaldi hildakoen grinak, maitasunak eta bizimodua ikasteko, burdinolen inguruko elezahar ilunak ezagutzeko: olajaun eta meatzarien arteko istiluak, noble eta bilau arteko espak, arrazakeriak, amodio eta gorroto kontuak, heriotzak... Goizueta eta inguruko herri eta auzo, leku eta jendeak dira liburu honetako pertsonaia nagusi, baina aise ikus daiteke Euskal Herri berdeko beste hainbat eta hainbat herri, auzo eta jende Goizueta eta inguruko horien baitan. Liburu hau irakurtzen duenak ez du modu berean entzungo Mikel Laboa kantari: Goizuetan bada gizon bat...Egiari zor
By Iulen Madariaga. 2014
"Idatzi beharretan nengoen liburu hau. Eta idatzi behar nuen hil baino lehen". Horrela hasten da Madariagako Iulenen testigantza hau. Egilea…
kontziente dago bere azken lekukotasuna duela hemen plazaratu. Horregatik ere, ez du ezer ezkutatu nahi izan. Bizi izan dituen printzak eta itzalak hostokatu ditu orrialde hauetan, ahoan bilorik gabe. Egiari zor. ETAren sortzaileetarik bat izanki, Iulenek borrokaren bidea hautatu du. Alta, bazekien, aldez aurretik, xendra horretan tortura eta heriotza gurutzatzeko arriskua egongo zela, etxetik ihesi ibili beharko zuela. Baina euskal jendartea esnatzeko "zerbait egin behar zen" leloak pizturik eraman du bizitza. Liburu honetan, bere iritzia partekatu ere nahi izan du. Ez du pentsamolderik diktatu nahi, inori: herritarrei eztabaida-iturritik eman nahiko lieke. Autokritika iparrean izanik, Iulen bera ez baita isilik geratzen den haietakoa, nahiz eta, horrexegatik, aberkide batzuek etsaitzat daukaten. Orrialde hauek lekuko. Azken hirurogei urteetako euskal esparru politikoko aktore zuzena izan da: bertan ikusi dituen hutsak ez errepikatzeko xedez ere etzan ditu bere zalantzak eta itxaropenak paper gainean, transmisio gogoz. "Ez dezagun ahantz".Bizitza eredugarriak
By Jesus Mari Txiliku Olaizola Lazkano. 2006
Hogeita bost biografia idatzi ditu Txilikuk liburu berezi eta sailkaezin honetan, hogeita bost "bizitza eredugarri", alfabetoaren letra bakoitzeko bat, nahiz…
eta ereduzkoak zergatik diren edo egiten dituen, egileak bakarrik jakin. Bizitza horietan guztietan bada beti zerbait egiazkoa eta erreala, beharbada gehiena, baina denetan izango da edo izan daiteke, halaber, ziria eta jolasa, txantxa eta trufa. Benetakoaren eta fikzioaren arteko mugak lausotu egin baititu idazleak literatura sortzeko orduan. Historiaren ezagutza zabalaz eta era guztietako bitxikerietarako gustuaz gainera, badira lan hau gogoangarri bihurtzen duten hainbat dohain, hala nola, hizkuntzaz gozatzeko nahia, kontatzearen plazera berreskuratzea, eta etengabeko ironia jostagarria.Bihozberatasunaz
By Elena Zalakain Lazpiur, Igor Yarza Iraola, Luzio A. Seneka. 2015
Baina, zergatik ez du barkatuko? Zehatz dezagun orain, bada, zer den barkamena, eta ikusiko dugu jakitunak ez duela eman behar.…
Barkamena zigor mereziaren absoluzioa da. Jakitunak zergatik ez duen eman behar luze azalduko dizute gai hori espresuki jorratu dutenek. Nik, ez dagokidan epaian banengo bezala, labur aritze aldera, zera esango dizut: barkamena ematen zaio zigorra jaso beharko lukeenari, baina jakitunak ez du aintzakotzat hartzen egin behar ez duen ezer. Beraz, zigorra jartzeko betebeharra duenez, ez du barkatuko. Baina barkamenaren bitartez lortu nahi duzuna beste bide duinago batek emango dizu. Izan ere, jakituna bihozbera izango da, ardura hartu eta zuzenduko du; barkamena emango balu bezala egingo du, baina ez du barkatuko, barkatzen duenak egin beharreko zerbait ez duela egin onartzen baitu.Benito Cereno - Billy Budd, marinela
By Herman Melville, Jose Ramon Vázquez Roson. 2012
Zenbait adituren ustez, Benito Cereno Melvilleren kontakizun betegin eta onenetariko bat da, Bartlebyrekin batera; baina ez datoz denak bat horretan,…
Borgesek ederki adierazi zuenez: "Benito Cerenok polemika sortzen jarraitzen du. Zenbaitek irizten diote Melvilleren maisu-lana eta literaturaren maisu-lanetariko bat. Zenbaitek uste dute akats bat dela edo akats sail bat. Zenbaitek iradoki dute Herman Melvillek berariaz ezin azalduzko testu bat idatzi nahi izan zuela orobat ezin azalduzkoa den mundu honen sinbolo doi eta zehatza izan zedin". Liburu honetan bildu den bigarren kontakizuna edo eleberri laburra, Billy Budd, gai ugari ukitzen dituen liburua izanik, eta haren konplexutasun moral eta sinbolikoarengatik, ezin konta ahalako irakurketa izan ditu 1924ean argitara zenetik. Zenbait alderdiri dagokienez erabat amaiturik ez badago ere, aditurik gehienek literaturaren maisu-lantzat jotzen dute eta, Moby-Dicken ondotik, Melvilleren eleberririk bikainentzat.Adio
By Bitoriano Gandiaga Artetxe. 2014
Baserri familiako giroa lana zen. Bakardadea, mendia, isiltasuna, gaua, ipuinak. Oraindik ere umetako mendiak entzuten ditut Arantzazun. Gauez "tzi-tzi-tzi..." mendia…
beteta dago zurrumurruz, argiz, ipuinez, misterioz, beldurrez. Mendiko isiltasuna esaten da beti, eta egia da, baina mendiko isitasun berezi bat da, gauza harrigarriz bete-beterik.Egiari zor
By Iulen Madariaga. 2014
"Idatzi beharretan nengoen liburu hau. Eta idatzi behar nuen hil baino lehen". Horrela hasten da Madariagako Iulenen testigantza hau. Egilea…
kontziente dago bere azken lekukotasuna duela hemen plazaratu. Horregatik ere, ez du ezer ezkutatu nahi izan. Bizi izan dituen printzak eta itzalak hostokatu ditu orrialde hauetan, ahoan bilorik gabe. Egiari zor. ETAren sortzaileetarik bat izanki, Iulenek borrokaren bidea hautatu du. Alta, bazekien, aldez aurretik, xendra horretan tortura eta heriotza gurutzatzeko arriskua egongo zela, etxetik ihesi ibili beharko zuela. Baina euskal jendartea esnatzeko "zerbait egin behar zen" leloak pizturik eraman du bizitza. Liburu honetan, bere iritzia partekatu ere nahi izan du. Ez du pentsamolderik diktatu nahi, inori: herritarrei eztabaida-iturritik eman nahiko lieke. Autokritika iparrean izanik, Iulen bera ez baita isilik geratzen den haietakoa, nahiz eta, horrexegatik, aberkide batzuek etsaitzat daukaten. Orrialde hauek lekuko. Azken hirurogei urteetako euskal esparru politikoko aktore zuzena izan da: bertan ikusi dituen hutsak ez errepikatzeko xedez ere etzan ditu bere zalantzak eta itxaropenak paper gainean, transmisio gogoz. "Ez dezagun ahantz".Bizitza eredugarriak
By Jesus Mari Txiliku Olaizola Lazkano. 2006
Hogeita bost biografia idatzi ditu Txilikuk liburu berezi eta sailkaezin honetan, hogeita bost "bizitza eredugarri", alfabetoaren letra bakoitzeko bat, nahiz…
eta ereduzkoak zergatik diren edo egiten dituen, egileak bakarrik jakin. Bizitza horietan guztietan bada beti zerbait egiazkoa eta erreala, beharbada gehiena, baina denetan izango da edo izan daiteke, halaber, ziria eta jolasa, txantxa eta trufa. Benetakoaren eta fikzioaren arteko mugak lausotu egin baititu idazleak literatura sortzeko orduan. Historiaren ezagutza zabalaz eta era guztietako bitxikerietarako gustuaz gainera, badira lan hau gogoangarri bihurtzen duten hainbat dohain, hala nola, hizkuntzaz gozatzeko nahia, kontatzearen plazera berreskuratzea, eta etengabeko ironia jostagarria.Txartel bat (des)herrira
By Garazi Goia Imaz. 2013
Ihesi dabiltzanen istorioa da hau. Ibai ihesi doa, bere erabakiz. Peru, besteen erabakiz. Deserrian gurutzatzen dira biak, ezustean, aldatu nahi…
luketen iragan bat eta baldintzazko galderak bizi dituzten bitartean: zer gertatuko zen hegazkin haiek herria suntsitu ez balute? Zer gertatuko zen kotxea hartu ez banu? Maitasun istorio bat, paperezko hegazkinetan bidalitako hitzak, bizitzako erabakiak, 1937ko gerrako bonba hotsak, erruarekin pozoitutako oroitzapenak, haurren negarrak, inoiz kontatu gabeko sekretuak, berridatzi ezin diren iraganeko kapituluak? Horiek guztiek osatzen dituzte istorio honetako protagonisten bizitzak, orain, herrira itzultzea beren esku dagoela badakitenean. Ihesa, deserrotzea eta bertakotzea moduko gaiak lantzen ditu Garazi Goiak, prosa eder eta iradokitzailez idatzitako bere bigarren nobela honetan.Atearen atzean
By Antton Kazabon Amigorena. 2007
Iraitzek utzi egin du Iker, orain Josurekin maitemindu delako eta zintzo jokatu nahi duelako. Hori guztia normala da, baina Iraitz…
institutuko ikaslea da, eta Josu ingeleseko irakaslea, hogei urte zaharragoa. Zer pentsatzen eta sentitzen du Josuk? Ausartuko ote da Iraitz bere bihotza zabaltzera? Nola erreakzionatuko dute Iraitzen lagunek, gurasoek? Ba al du horrelako istorio batek aurrera egiteko aukerarik?Sang Putri dan Si Lumba-Lumba
By Wahyu Wulandari a.k.a MoonRises, Dan Alatorre. 2015
RINGKASAN "SANG PUTRI DAN SI LUMBA-LUMBA" Sebuah buku yang menghibur dengan gambar-gambar yang lucu untuk anak-anak, "Sang Putri dan Si…
Lumba-Lumba" bercerita tentang seorang putri kecil yang mempunyai boneka binatang yang sangat spesial. Ia kehilangan boneka itu di suatu tempat di dalam kastil! Dengan bantuan orang tuanya (raja dan permaisuri) dan anjing keluarga, mereka menemukan boneka itu kembali. Putri kecil anda di rumah akan belajar satu atau dua hal agar tidak menyimpan mainannya sembarangan dan akan belajar bertanggung jawab juga! Buku ini sangat bagus untuk dibacakan pada anak-anak usia prasekolah atau anak-anak yang sudah lebih besar dapat membaca buku ini untuk orang tua mereka!Primissimi Pasta,beras Dan Sup
By Gabriele Napolitano, Joe Nurhakim. 2012
Primissimi Pasta,beras Dan Sup
By Gabriele Napolitano, Joe Nurhakim. 2012
Ongi marraztu? behin hasi eta gero jarraitu
By Inaxio L pez de Arana Arrieta, Jose ngel Lopetegui Brit. 2014
“Kaixo, Pirata naiz” eta “Ze tuntuna zaren Pirata” irakurri dutenek Lopetegiren zein bere pertsonaiaren, Pirataren, estiloa ezagutuko dute. Bere humorera bereziki…
zaletuak ez direnak berriz, benetan -eta era positibo batetan- harrituta geratuko dira lan honekin. Komikiak nola marraztu azaltzen duen gida bat da. Autoreak metodoa hogeita hamaika ataletan zehar modu dibertigarrian eta pedagokikoki era egokian garatzen ditu.Euskal Herria. Errealitatea eta utopia
By Batzuen Artean.
Zer da Euskal Herria? Eta zer nahi dugu izatea? Errealitatearen eta desiraren arteko joko dialektikoa gogorarazten digu izenburuak, baina egileak…
ez dira lainoetan ibili: proposamen ausartak edo meditazio sakonak eskaintzen dizkigute, nork bere ikuspegitik. Pako Aristik alderdikraziaren kontrako salaketa egiten du, independentzia lortzeko estrategia eraginkor eta berehalako bat eskatzeaz batera. Joxe Azurmendik bereizte mehe eta zehatza egiten digu puri-purian dauden hainbat kontzepturen gainean: adiskidetzea, erruduntasuna, helburuen eta helbideen arteko talka, barkamena, biktima izatea... Brian Currinek munduko beste bake-prozesu batzuetatik ateratako ikasbideak dakarzkigu, nazioarteko komunitateak ekar dezakeen laguntza argitzeaz batera. Juan Jose Ibarretxek etorkizunean demokraziak eskuratu behar dituen eremu berriak aldarrikatzen ditu: emakumeen partehartzea, produkzio-eredu berriak, ekologiaren errespetua, eta herrien erabakitze-eskubidea. Joseba Zulaikak, azkenik, sorrerako ETAren espiritu kritiko eta hausnartzailea erreibindikatzen du, eta Yoyesen figura goratzen, biolentzia politikoari (ere) uko egiteko eginkizunean.Newton eta frutaren bahiketa
By Artrad, Edorta Corpas García, Víctor Araque Marcos. 2014
Isaac Newtonek ez du atsedenik eduki XXI. Mendean azaldu zenetik. Ordenagailu psikotikoen zoramenarekin bukatu behar izan du, belarkien aldetik mundua…
menderatzeko saiakera eragotzi du, edo espageti biribil-gailu elektriko madarikatuaren funtzionamendu zuzena argitu du. Istorio honek dakarkigun abentura ez da atzean gelditzen: Orain Isaac-ek telebistako “reality” batetan parte hartu beharko du! Baina telebistaren alde txarrenean parte hartzea gutxi izango ez balitz bezala, telebista saioa zuzentzen duen konspirazio gaizto batez susmoak hartzen hasiko da. Newton bizitzara bueltan ekarri zuen erakundearen artxibo ilunetan murgildu zaitez eta argitu ezazu benetan zerbait txarra gertatuko den … edo Isacc-ek berriro buruan kolpe oso handi bat hartu duen eta ezer ez dagoen tokian gauzak ikusten hasi den…Newton eta frutaren bahiketa
By Artrad, Edorta Garc a, V ctor Marcos. 2014
Isaac Newtonek ez du atsedenik eduki XXI. Mendean azaldu zenetik. Ordenagailu psikotikoen zoramenarekin bukatu behar izan du, belarkien aldetik mundua…
menderatzeko saiakera eragotzi du, edo espageti biribil-gailu elektriko madarikatuaren funtzionamendu zuzena argitu du. Istorio honek dakarkigun abentura ez da atzean gelditzen: Orain Isaac-ek telebistako “reality” batetan parte hartu beharko du! Baina telebistaren alde txarrenean parte hartzea gutxi izango ez balitz bezala, telebista saioa zuzentzen duen konspirazio gaizto batez susmoak hartzen hasiko da. Newton bizitzara bueltan ekarri zuen erakundearen artxibo ilunetan murgildu zaitez eta argitu ezazu benetan zerbait txarra gertatuko den … edo Isacc-ek berriro buruan kolpe oso handi bat hartu duen eta ezer ez dagoen tokian gauzak ikusten hasi den…Bizien gaubeilan
By Jesus Mari Olaizola Lazkano. 2011
Ez dakit oso ondo noiz izan zen, baina kontuak aterata hirurogeita hamaikan edo hamabian izan behar zuen. Bidaia luze bat…
egin ondoren, goizeko ordu txikietan ailegatu nintzen herrira, eta, ohiko nuen bezala, gure auzo zaharrean aurkitu nuen autoa uzteko lekua. Garai haietan eta auzo hartan ez zen zaila izaten. Oinez etxerantz nindoala, jaiotetxe aurretik pasatu nintzenean, uste baino beranduago zela konturatu nintzen, eta uste baino nekatuago nengoela ere bai. Eguneko neke guztiak batera pilatu zitzaizkidan. Ohea amets nuela, eta goizaldeko isiltasuna lagun, sinetsi ezinezko ikuskizuna gertatu zitzaidan bidean. Galeper koxkortu bat ari zen errepidea gurutzatzen, atzetik dozena erdi bat galeper kume zituela. Ez zuten soinurik egiten, ez berezko "poxpolin, poxpolin" kanturik abesten, ezta beldurrezko txio txikienik ere ateratzen. Isiltasun osoan, errenkada hautsi gabe, marra zuzenean bidea gurutzatu eta bide alboko ate zahar baten barren urratutik sartu ziren paretaz harantzagoko baratze batera.Newton eta Torrijo superordenagailua
By Edorta Corpas García, Víctor Araque Marcos, Xabier Armendariz González de Langarika. 2014
Ze baboa zaren Pirata!
By Jose Ángel Lopetegui Brit, Koldo Biguri Otxoa de Eribe. 2014