Title search results
Showing 21 - 40 of 249 items
Brahmanaren begia
By Elisa Puricelli. 2014
Golden Harvest hirian udazkeneko azoka hasi berria da, eta Tom eta Josh bikiek helburu bat dute: auzoko neska gorrotagarri bat…
izutuko duen zerbait aurkitzea. Halako batean kristalezko begi berde bat ikusiko dute azokako saltoki artean: benetan oso egokia txantxa bat egiteko! Saltzaile zaharraren abisuak alferrik izango dira: brahmanaren begia daukanak hiru desio adieraz ditzake, baina haren lehengo jabe guztiak egoera misteriotsutan hil dira...Kodeen liburua
By Simon Singh. 1999
Milaka urtez, komunikazioaren eraginkortasuna izan dute ardatz errege-erreginek eta jeneralek beren herrialdeak gobernatzeko eta armadak zuzentzeko. Aldi berean, ondotxo zekiten…
zer ondorio zituzten beren mezuak esku okerretara iristeak, herrialde lehiakideei sekretu baliotsuak ezagutarazteak eta funtsezko informazioa etsaien esku uzteak. Mezuak etsaien eskuetara heltzeko arrisku eta mehatxuak bultzatu zuen garatzea kodeak eta zifrak: mezuak mozorrotzeko teknikak, dagokion hartzailea bakarrik izan dadin mezua irakurtzeko gai. Sekretu-premiaren ondorioz, kodeak egiteaz arduratzen diren sailak sortu dituzte herrialdeek, eta sail horien ardura da ahalik eta koderik egokienak sortzea komunikazioen segurtasuna bermatzeko. Aldi berean, etsaien kode-hausleak kode horiek hausten eta, hala, sekretuak lapurtzen saiatu dira beti. Kode-hausleak hizkuntzaren alkimistak dira, esanahirik gabeko ikurretatik abiaturik esanahidun hitzak biltzeko gai den tribu mistikoa. Kode eta zifren historia kodegileen eta kode-hausleen arteko borroka zaharraren istorioa da, historiaren bilakaeran eragin berebizikoa izan duen arma intelektualen lehia. Kodeen liburua idaztean, bi helburu nagusi izan ditut. Lehenengoa, kodeen eboluzioa deskribatzea. Eboluzioa termino egokia da, bai, kodeen garapena borroka ebolutibo gisa ikus baitaiteke. Kode batek kode-hausleen erasoak jasaten ditu beti. Kode-hausleek kode baten ahultasuna agerian uzten duen arma berriren bat garatzen dutenean, balioa galtzen du kode horrek. Desagertu egiten da, edo kode berri indartsuago bihurtzen. Era berean, kode berri horrek kode-hausleek haren ahulezia aurkitu arte bakarrik balioko du; eta horrela behin eta berriz. Bakterio baten andui infekzioso batekin gertatzen denaren antzekoa da. Bakterioak bizi eta hazi egiten dira, harik eta medikuek bakterioaren ahulezia agerian utzi eta hiltzen dituen antibiotiko bat aurkitzen duten arte. Bakterioek, orduan, eboluzionatu egin behar izaten dute, eta antibiotikoa engainatzen saiatu; eta, hori lortzen badute, aurrera egiten dute, eta berriz zabaltzen dira. Bakterioek eboluzionatu egin behar dute etengabe, antibiotiko berrien sarraskiari ihes egingo badiote.Beste norbaiten zapatak
By Garzi Kamio. 2012
Lankide baten amaren hilbeilak egonezinik uzten duen gizona, giza harremanak matematika- ekuazioen arabera ikusten dituen bikotea, autobusean bidaia luze bat…
egin behar duen lagun parea, alaba gaixoa ospitalera eraman behar izan duen ama, bizilagunari mandatu bitxi bat eskatzen dion agurea, 30 urte lehenagoko ikasle garaiko pasadizoak aztoratzen duen gurasoa...Lehen bilduma 82-84
By Mikel Antza. 1984
Zortzi dira Mikel Antzak aurreneko bilduma honetan sartu dituen ipuinak, bi aurretik ere ezagutzen genituenak. “Suzko gezi bat bezala” indio…
poeta baten istorioa jasotzen duena eta “Amodiozko istorio bat”, bere katuaz maitemintzen den mutilaren pasadizoaz diharduena. Beste seien artean, denetarik dugu. Batetik, Errenderiako mutiko gazte rokero baten heriotzea kontatzen diguna, bertako gazteri rokeroaren hizkera berezi eta guzti. Bada beste bat ministro baten gainean idatzia, bost urtetan behin herrira haurjaioberriak betirako bahitzera jesiten dena. “Irrati lokutore baten heriotza” deritzanean denbora narratiboa eta erreala tartekatuz hilketa baten tentsioa ematen ziagu aditzera. “Oroimena saldu zuen elefantesaren ipuina” dugu ere, eta bertan sagu batek, elefantesa burutxo batek eta zingurri batek dituzten harremanak ageri dira. “Itzulerarik sabeko gunean”, zahartzaroaren arazoa planteatzen duena da, agure zahar ibiltariak errotik dardarizatu du mutil gazte baten sentsibilidadea, eta ikararen ikaraz konturatu da bera ere bide beretik abiatu dela itzuli ezinezko bidean barrena. “Jeloskor nintzeneko hainbat pasarte”, sekuentzia motzez osatu den ipuin ederra dugu, gertaera ohizkoez baliatuz, kalidade nabarmeneko ipuina burutuz. Ipuin honek, bestalde, oraindik ere, maitasuna ororen sainetik dela diosku.ARMIX sukaldean
By Jakoba Errekondo. 2013
Bileterik gabe
By Jon Arano. 1985
Desterratuen piztiarioa
By Asier Serrano. 2011
Desterrua izan daiteke behartua edo izan daiteke aukeratua. Poemotan azalduko zaizkizun ahotsek hasi dute egunerokotik deserrotuko dituen bidaia bakartia. Bakardade…
jasangaitzari aurre egiteko, ordea, piztiak asmatu beharko dituzte bidaide modura. Piztia horien oinatza izango da desterratuen zainetan nabigatuko duen mina. Poema bat idazteko nahikoa da norberaren ingurura begiratzen ikastea, baina poema bilduma bat osatzeko norberaren barneko paisaia desterratuak begiratzen ikasi behar da.Eskarmentuaren paperak
By Anjel Lertxundi. 2009
Berrogei urte bete da Anjel Lertxundik bere lehen liburua argitaratu zuenetik. Berrogei urteko bere literatur ibilbideari pasatu dio ispilua, eta…
ez da esku hutsik etorri. Ekarri digun emaitza fragmentarioa da: hainbat literatur gairen inguruan antolatutako glosak, zatiak, testu laburrak, hausnarketak, haurtzaroko oroitzapenak, idazle estimatuen aipuak… Testuen gatzean dago zaporea, eta testuenantolakuntzan, berriz, sekretua: oharrez, albo-markaz, paper-puskaz betetako lan horrekin autorearen ispilu kabala osatzea. Ez da autobiografia bat, baina badu autobiografiatik. Ez da oroitzapen liburu bat, baina asko zor dio oroimenari. Dietario batetik hurbil dago, baina ez dago egunerokotasunaren mende. Bere buruaz ari da autorea, baina ez da bere burua liburuaren xedea. Xedea da berrogei urtean jarraitu dion irakurlearekin elkarrizketan sartzea.Alferrik ez balitz
By Karlos Linazasoro Izagirre. 2014
1000 aforismo ondu ditu Karlos Linazasorok liburu honetarako. Genero berezia da aforismoa: itxuraz sinple, baina ondo egiteko trebetasun aparta behar…
duena, tolosarrak erakusten duena bezalakoa. Gogoeta txundigarriak, poesia printzak, mikroipuinak, adar jotzeak, paradoxak eta bestelakoak aurkituko ditugu pasarte laburrotan, guztiak ere egileak ohi duen zorroztasunez eta ironiaz landuak.Espainiaren arimaz
By Joxe Azurmendi Otaegi. 2006
Espainiaren gaia, Espainia arazo gisa, Espainiaren gaitza, beheraldia, endekapena, gaixotasuna? obsesioraino errepikaturiko kontuak dira XIX. Mende osoan eta XX.eko gehientsuenean,…
bertako intelektual guztiz gehienen artean. Unamuno zein Ortega y Gasset, Menéndez Pidal nahiz Menén-dez Pelayo, edo Madariaga, Sánchez Albornoz, Costa, Ganivet, baita Baroja bera ere, garai bateko handitasunak ederresten eta egungo kaxkarkeriak deitoratzen enplegatzen dira ezker-eskuin, kont-serbakoi, tradizionalista eta faxista aitortuengandik hasita balizko progre eta liberal ustekoenga-naino. Berezitasuna, baina, ez da Espainiaren egoeraz eta geroaz kezkatzea, ardura horrek hartzen duen modua baizik: herriaren esentzia bilatu nahi dute denek, nazioaren arima, arrazaren jeinua, abe-rriaren espiritua? historian agertzen dena baina historiaz aurrekoa dena, berezkoa eta aldaezina, izate material baina aldi berean metafisikoa, Estatua eliza bihurturik, ideario politiko bat erlijiozko fede, bere dogma eta inkisizio guztiekin. Norbere nortasuna beste gogoetagairik ez izatea leporatu ohi zaie Espainiatik bere barruko nazio-nalismo periferikoei; identitate nazionala problema bilakatzea egozten zaigu sarri euskaldunoi, Volksgeist edo herri-gogoan oinarrituriko leinuan katigaturik segitzea. Azurmendik idatzi duen hau ez da berez saiakera politiko bat, ez ditu euskaldunen bizigurak eta askanahiak aldezten; aka-demikoaren errigore, zehaztasun eta erudizioarekin aztertu ditu hispanitatearen pentsalari eta apostolu guztion idazkiak, haien azpildurak eta makurdurak erakutsi, eta agerian utzi, azkenik, be-ra nor izateko beste batzuk menpean eta zanpaturik behar dituen herri baten ideologia beti inperial eta maiz aski arrazista. Joxe Azurmendi Otaegi (Zegama, 1941) Filosofiako irakasle katedraduna da EHUn, Jakin talde-ko partaidea eta euskal saiogilerik zorrotz eta berritzaileena. Bere produkzio oparotik, aipa ditza-gun azken aldiko liburuak: Gizona abere hutsa da, Gizaberearen bakeak eta gerrak, Espainolak eta euskaldunak, Demokratak eta biolentoak, Oraingo gazte eroak, Teknikaren meditazioa, Eus-kal Herria krisian, Etienne Salaberry: bere pentsamenduaz.Zeluloidezko begiradak
By Mikel Garcia Idiakez. 2011
?Dena esan dezake zinemak, osotasun handiena du artistikoki eta komunikazio modu onena da, erritmoarekin, hitzekin, argi eta itzalekin? leku batetik…
bestera eramaten zaituelako, berak nahi duen bidea jarraituz. Beste arte diziplinek ez duten abantaila handi bat dauka gainera: leku ilunean ikusten dira pelikulak eta, aretoa beteta egon arren, harreman intimoa, zuzen-zuzena, sortzen da ikuslearen eta pantailaren artean?. Aipu horrekin hasten da liburua, irudien bidez istorio zirraragarriak sortzeko gai direnei hitza emanez. Bederatzi kapitulu, hamahiru zuzendari: Fernando Larruquert, Nestor Basterretxea, Antxon Ezeiza, Helena Taberna, Imanol Uribe, Juanba Berasategi, Julio Medem, Montxo Armendariz, Koldo Almandoz, Asier Altuna, Telmo Esnal, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga. Aipaturiko izen horien atzean daude ondorengo filmak, hala nola, Ama Lur, Ke arteko egunak, Kalabaza tripontzia, Yoyes, Mikelen heriotza, Burgosko prozesua, Behiak, Euskal pilota. Larrua harriaren kontra, Tasio, 27 ordu edota Aupa Etxebeste!Zu zara orain txoria
By Mikel Etxaburu Osa. 2011
Badira esperientziatik sortzen diren sorkuntza-lanak, edo zirkunstantzia berezien zain zeudenak, jaiotzeko. Mikel Etxaburu (Ondarroa, 1969) betidanik izan da irakurlea, baina…
debeku politikoen zoramenak kartzelara eraman zuenean ekin zion idazteari, eta poesia-liburu hau sortu zen, senez asmatua eta esku onez burutua. Hiru partetan banatuta, espetxeari berari buruzkoak dira poemetako batzuk, amodioari eskainitakoek osatzen dute beste parte bat, eta hainbat gai lantzen dira azkenengoan.Eguzki Beltzaren sekretua
By Alberto Ladron Arana. 2004
Eguzki Beltzaren Sekretua espioitzazko thriller klasiko bat da, irakurlea nazien Alemaniara daramana eta bere trama zirraragarrian katigatuta edukiko duena; hala…
ere, baditu ukitu fantastiko eta are esoterikoak ere, nortasun berezia ematen diotenak: zertara joan da SSetako espedizio bat Tibetera? Zer misterio ezkutatzen du Wagnerri buruzko espezialista den ofizial nazi horrek? Zer lotura du horrek guztiak Mundu Gerrarekin? 1939ko otsaila da. Gerra Zibila amaitzear da Espainian, baina askoz gatazka gogorrago eta odoltsuagoaren zantzuak sumatzen dira Europan: potentzia batzuk eta besteak beren armadak indartzen ari dira, eta zerbitzu sekretuen bitartez etsaia zelatatzen. Giro nahasi horretan, Iparraldean aterpetua dagoen gudari gazte bat espioi-lan lanbrotsu bezain enigmatikoa egitera bidaliko dute bere buruzagiek, Parisen aurrena, nazien Alemanian gero, berak jakin gabe agente espainiar bat orpotik duela uneoro. Espioi-eleberri onenen ezaugarriak ditu Ladron Aranaren nobela honek: dokumentazio zorrotza, girotze bikaina, pertsonaien psikologia berezia, maisuki jositako haria, idazkera arina, erritmo ongi neurtua? Horri, eta liburua zipriztintzen duten ukitu fantastikoei esker, irakurlea hasieratik amaieraraino bizi bezain gozo eramaten duen lana burutu du egileak. Eta hondarrean galdera zentzugabe bat piztuko zaio agian: hau dena sinestezina da baina, halako zerbait izan balitz??Romain zen bere izena
By Joxean Agirre Odriozola. 2003
Mantso idazten duen egilea dugu Agirre, bere kazetari-lanean presaka aritu behar duelako beharbada; orrialde bakoitza luze pentsatu, esaldi bakoitzari bueltak…
ematen dizkio, gustura geratu arte, eta igartzen da gero emaitzan, kalitate handiko testuak lortzen baititu. Nobela hau sortzeko Joseba Jaka literatur sorkuntzako beka jaso zuen, eta haren laguntzaz egin du orain irakurleok dasta dezakegun obra sorgingarri hau: Romain zen bere izena. Literaturazale guztiak txoraturik eta jakin-minez dauzkan idazle baten bilaketak osatzen du nobela sorgingarri honen bizkarrezurra. Balizko idazle horren emazteak senarra hiltzen du liburuaren hasieran, bere bizimodu ezkutuaz nazkaturik nonbait, sekretua behingoz argitzeko gogoz; misterioa konpondu ordez gero eta gehiago korapilatuko da, ordea, irakurlea txunditu eta dibertituko duten bihurgune ustekabekoetan. Protagonista eta kontalaria idazle ezkutuaren peskizan dabilen Ikerketa Batzordeko kide bat den arren, mataza polizialaren hari-muturrak galdu eta nahastu egiten dira etengabe, egileari interesatzen zaizkion gaiei tokia egiteko: arteari eta artistari buruzko gogoeta mamitsuak, esaterako, edo emakumearen gaineko kontenplazio deboziozko bat, gure literaturak inoiz eman dituen orrialde erotiko delikatuenak osatzeraino, ironiaren galbahetik iragazita betiere. Pasarte antologikoz beteriko obra sendo, jostalari eta harrigarri bat osatu du Joxean Agirrek, tolesdura bakoitzean irakurketa berri bat, zirrikitu bakoitzean ihesbide bat proposatzen diguna. Berak hainbeste miresten dituen kultuzko egile horietako bat bihurtua, ia-ia.Elvis hil zen urtean
By Xabier Mendiguren Elizegi. 2007
Gauza asko gertatu zen Elvis hil zen urtean. Ametsetan ugari bezain esperientzietan urri zebiltzan Edu, Rober eta Etxe, nobela honetako…
protagonistak, Elvis hil zen uda hartan, hamabost urte betetzear edo bete berriak zituztela. Neskak, bizikletak, musika, drogak, politika eta beste hainbat kontu azalduko dira hiru lagunen arteko solas eta bizitzetan. Izan ere, pertsonaia hauen eta inguruko guztien bitartez, adoleszentziako garai lanbrotsua xarmaz erretratatzearekin batera, garai nahasi bezain eragargarri baten berri ematen digu egileak.Zeruak eta ifrentzuak
By Jon Mikel Arano Aramendi. 2007
Joseba Jaka V. Literatura Bekako sariduna izan den Jon Aranok bere hirugarren poesia-liburua kaleratuko du udazkenean, urteak argitaratu gabe eman…
ondoren. Kontrastez betetako liburu honetan Jon Aranoren poesiaren alderdirik gordinenak eta baita samurrenak ere uztartzen dira, ohikoa duen estilo probokatzailea erabiliz.Altxor uhartea
By Robert Louis Stevenson, Maria Garikano Iruretagoiena. 2007
Altxor Uhartea abenturazko eleberrien artean biribilena omen da, eredugarria. Jim Hawkins gazteak uharte baten mapa aurkitzen du pirata baten kutxan:…
mapa hark Flint kapitain pirata ospetsuaren altxorra non dagoen lurperatuta adierazten du. Eta espedizio oso bat abiatzen da haren bila Hispaniola belaontzian. Onak eta gaiztoak daude, Jim Hawkins protagonista edo kapitaina alde batetik, eta piratak bestetik, Silver Luzea buru dutela, baina Stevensonek jakin du giza ariman arakatzen eta gizakiaren alde agerikoak eta ezkutukoak nabarmentzen nobelan zehar abenturen harian; hala, gertatzen da Silver piratak baduela alde ilun bat, baina, aldi berean, ateratzen zaizkio bere alde argiak, gizatasunezkoak ere. Altxor Uhartea irakurtzea abenturak bizitzea da, eta abentura beti da arriskutsua eta horregatik baita zirraragarria ere. Arriskuan eta egoera larrietan giza arima ateratzen da, ordea, eta hor beldurrak, birtuteak, miseriak eta bestelako giza ezaugarriak erakusten dira. Bai, dudarik gabe, Altxor Uhartea abenturazko nobelen artean biribila eta eredugarria da. Eta Rober Louis Stevenson maisu agertzen da, klasiko bat, hitzaren esanahirik ederrenean.Ez zen diruagatik
By Ana Jaka García. 2014
?Sos bat bera ere ez niola pasako esan nion. Beti berdin. Faena kaskarra antzeko esaldiekin errematatzen du aldiro: emadazu zerbait,…
larri nabil, lana kobratu bezain pronto itzuliko dizut. Erromantikoa gizona! Pelikuletan bezala. Normalean, ondo aukeratzen zuen unea: larrua jo eta berehala, egin berri duzuna maitasuna dela sinesteko gogorik handiena daukazunean. Prakak jantzi izan balitu sikiera... Baina goiko aldetik janzten hasia zegoen, bere hankatxo meheak airean, zigarreta ahoan, ilea nahasita, begi-zulo handiekin eta asebeteta utzia nuela pentsatzeko urduriegi.?Emakume zakar eta zabar samarra da Olga, ez lanik, ez dirurik, gaztarotik urruntzen eta etorkizunik gabeko harreman erdipurdiko batean kateatua dagoena. Pisukidea du Dani, etxetik ihes egin eta zerbitzari gisa lan egiten duen gaztetxoa. Eta hiruki atipikoa osatzera dator Mikel, bizimodu normalagoa daraman adin ertaineko gizasemea, baina iraganetik dakarren zamatik askatu ezin duena. Pertsonaien harremanetan, haien psikologian eta sentimenduetan oinarrituriko eleberria dugu hau, baina ez inola ere sentimentala eta gozoa. Adiskidetasunaren balioa, leialtasunaren zentzua, bikotekide bati zer eskatzen ahal diogun, diruak eta diru ezak sortzen dizkiguten katramilak? horra orri hauetan topa daitekeen koktelaren zenbait osagai.Ez dena ere bada
By Karlos Gorrindo Etxeandia. 2009
Ikastolaldiko azken konbibentzia-txangoa egitekoak ziren, eta ez zekien zergatik, baina goiz hartan urduri eta triste xamar altxatu zen Usue ohetik.…
Bukatu nahi ez zuen ibilbide baten amaiera zela sentitu zuen eta amaiera haiek zimikoa egiten zioten bihotzean. Aurreko gauean prestatutako arropa motxilari azken begiratua egin zion, lau egun haietarako behar zituen gauza guztiak bertan ote zeuden frogatzearren. Lau egunerako zihoazen inoiz egon gabeko herri mitiko batera, misterioz beteriko herri xorgindu batera.Zakurraren poema eta beste hezurrak
By Martin Etxeberria Garro. 2011
Hondar aleak itsasten zaizkit orpoetan. Eta ez dakit lurra den, hautsi dena, edota itsasoa. Nire pausoa eten nahi duena. Ibili…
nahi nauena. Nire gatza apartu arte. Nire hatsa apurtu arte. Edo ni naizen, besterik gabe, pixkanaka desegiten.