Title search results
Showing 301 - 320 of 361 items
アメリカ探検シリーズ:アラスカ州 :アメリカ合衆国州別紀行:普段着の秘境を訪ねて
By Amber Richards, K. Kasai. 2018
Egunero hasten delako
By Ramon Saizarbitoria Zabaleta. 1969
Gazteak dira eleberri honetan protagonista positiboak. Bi ezaugarri biltzen dituzte bere alde: gazte izatea eta artean bizitzeko geratzen zaien bide…
luzea. Ilusioa eta esperantza. Baita alaitasuna ere. Eta hori guztia, beraientzat, baita Gisèle Sergier-rentzat ere, abortatu beharraren pasadizoak une miserable, maltzur eta hipokrita asko ikustera kondenatutako neskarentzat, beraientzat diot, egunero hasten dira bizitzak eta aukera berriak. Marmarrean isildu gabe ari den gizagaixoak -hitz egiten ari den bitartean gutxienez bizirik diharduelako ustean, seguru asko- aldarte umoretsu eta alaia erabili arren, bere jardunaz bestaldera gelditzen zaion mundua melankolia igurtzi batez kutsatzen du maiz: bizitzak egunero gauza jakinak dakarzkio. Bigarren protagonista berritsu horren marmarrean ironiak hartzen du gaina eleberrian: aldi berean da narratzailea behatzaile eta kontalari, aldi berean da zelatari eta murmuratzaile. Horra hor artista modernoaren eredua. Horra hor azken hogeita hamar urte pasatxotan irakurleriari huts egin ez dion eleberri ederra.Egunsentiko argia
By Toti Mart nez de Lezea, Aritz Albaizar Mart nez de Lezea, Rosetta Testu Zerbitzuak S L. 2013
Hamabost urtetik gora etxetik kanpo eman ondoren, Julian Zautuola bere jaioterrira itzuli da. Gizon diruduna da orain, eta, hala, gurasoen…
baserria zaharberritu eta bailarako neska batekin ezkondu da: Inexarekin. Alabaina, Julianek bihotza mindua du, obsesionatua dago maite izan zuen eta oraindik ere maite duen emakumearen oroitzapenarekin eta ez da gauza bere emazteak eskaintzen dion guztia estimatzeko. Itahisa da emakume haren izena. Itahisa da obsesioaren izena. Itahisak EGUNSENTIKO ARGIA esan nahi du. Julianen itzulerak, gainera, susmo txarrak eta esamesak sortu ditu herritarren artean. Zergatik ez ote zuen Ameriketarako bidea jarraitu? Zergatik gelditu ote zen Tenerifeko Orotavan? Nola lortu ote zuen halako dirutza metatzea? Eta zergatik itzuli zen azkenean bere sorterrira? Julian jaio zen bailara, Bilbo eta Tenerifeko uhartea dira kontakizun honen gertalekuak, grinaz, desengainuz eta mendekuz beteriko istorio honetan. Izan ere, 1800 inguruan gertatzen da hau dena, ontzi-jabeak, esklabo-tratulariak eta merkatariak ahalik eta dirutza handienak lortzen saiatzen ziren garai batean.Newton eta frutaren bahiketa
By V ctor Marcos. 2014
Isaac Newtonek ez du atsedenik eduki XXI. Mendean azaldu zenetik. Ordenagailu psikotikoen zoramenarekin bukatu behar izan du, belarkien aldetik mundua…
menderatzeko saiakera eragotzi du, edo espageti biribil-gailu elektriko madarikatuaren funtzionamendu zuzena argitu du. Istorio honek dakarkigun abentura ez da atzean gelditzen: Orain Isaac-ek telebistako “reality” batetan parte hartu beharko du! Baina telebistaren alde txarrenean parte hartzea gutxi izango ez balitz bezala, telebista saioa zuzentzen duen konspirazio gaizto batez susmoak hartzen hasiko da. Newton bizitzara bueltan ekarri zuen erakundearen artxibo ilunetan murgildu zaitez eta argitu ezazu benetan zerbait txarra gertatuko den … edo Isacc-ek berriro buruan kolpe oso handi bat hartu duen eta ezer ez dagoen tokian gauzak ikusten hasi den…Zwei Frauen (Bi emakume)
By Joxean Agirre Odriozola. 2011
Literaturarekiko eta emakumeenganako pasioek bat egiten dute eleberri honetako protagonista izengabearengan. Gaztetan hasi eta zahartzaroaren atariraino, maite dituen andreekiko hainbat…
esperientzia eta amodioaren zenbait zoko-moko azalduko dizkigu, lau ataletan zehar, miresten dituen beste hainbat idazleren imitazioak egi-tearekin batera.Newton era berdinen jatorria
By Inaxio López de Arana Arrieta, Edorta Corpas García, Víctor Araque Marcos. 2014
Orainaldian bizi denetik, Isaak Newtonek gauza asko ikasi ditu, eta beste gauza asko ikusi. Orain misteriozko filmak ikusteko garaia iritsi…
zaio, eta laurogeita hamar baino gehiago ikusi ditu. Hori dela eta, edozein kasu argitzeko gai ikusten du bere burua... Laster bere lehen kasua argitu beharko du: Raffaello Maddox, genetikoki eraldatutako frutetan aditua dena, arrastorik utzi gabe desagertuda. Itxuraz, bahitu egin dute. Isaak eta bere laguntzaile leial Serenak kasu bat argituko dute abentura epiko batean. Fruta! Barazkia! Kalezulo ilunak! Txano arrosa! Eta misterio asko! Izango da Isaak Newton detektibea zientzialaria bezain ona? Ez dugu uste.Faraoiaren hagina
By Diego Agrimbau, Diego Garavanno. 2014
Lurraren historia-liburuek diotenaren kontra, Egiptoko Inperioa ez da iraungi. Aitzitik, gaur egun, Egiptoko Inperioa Unibertsoko hamaika lurraldetan zehar hedatua dago.…
Damon eta Jeronimo bi lurtar dira Patrulla Inperial ezagunenetako bat osatzen dutenak. Patruila horiek operazio sekretuak burutu behar izaten dituzte, askotan Egiptoko mugetatik kanpo. Damon gazte sutsua eta saiatua da eta, irudimena beste inolako talentu berezirik gabe, beti nahi duena lortzen dakiena modurik zoroenean. Jeronimo, ostera, oso gazte azkarra eta zentzuzkoa dugu baina lotsati samarra. Elkarrekin, Wandori -Faraioaren eta Egiptoko Inperio osoaren etsai porrokatuenari- burruko minik handienak sortu dizkion Patruila Inperiala osatzen dute.Des egiten
By Ione Gorostarzu Etxebeste. 2012
?des egiten? poema-bilduma Ione Gorostarzuren lehenengo liburua da, Karmele Igartua I. Bekaren irabazlea. Gorostarzu Berastegin sortu zen 1984an, Historian lizentziatua…
da, lanbidez irakaslea eta Bergarako Idazle Eskolan ibilia. Poesiak betidanik erabili dituen gaiak berritzen dizkigu ?des egiten? deritzan lan honek: norbere izaeraren zurkaitz eta kontraesanak, existentziaren gorabeherak, maitasunaren buruhausteak, idazteak berak duen zentzua edo zentzurik eza... Hori guztia gaurko begirada gazte eta fresko batekin, hitzen hautaketa fin eta erritmoaren sen berezkoarekin. Kontuan hartzeko ahots berri bat, hunkitzeko eta pentsarazteko sentiberatasun berri batGiancarlok ez du etsiko!
By Inaxio López de Arana Arrieta, Sara Calzada Teja, Bittor Rodríguez Rivera y Jonatan Miranda Gómez. 2014
Giancarlok bere aitona-amonek sortutako eta ondorioz edozeren gainetik estimatzen duen “Luigi” izeneko napolitar trattoria kudeatzen du. Garai batean jendez gainezka…
zegoen jangela zaratatsu bat eta negozio arrakastatsu bat izandakoak, gutxinaka bezeroak galdu ditu, eta gaur egun Giancarlok jatetxea ixtea pentsatu du. Luigin elkar ikusteaz beste ezertaz elkar ezagutzen ez duten betiko bi bezerok, bere etsipena ikusita, Giancarlo laguntzea erabakitzen dute...Douanier-en sagarra
By Inaxio López de Arana Arrieta, Inge Eguiluz Montes, Jose Antonio Morata Bedoya. 2014
Douanier-en Sagarra sekula kontatu den istoriorik surrealistena da.Garai desberdinetako artistak elkarrekin fortunatzen dira toki oparo batean, Adam eta Evaren Paradisuan…
hain zuzen. Izan ere, Leonardo Da Vinci, Arcimboldo eta Henri Rousseau “Le Douanier” hezur-haragiturik ikusten ditugu istorio honen orrietan barrena. Paradisuan daudenez, oraingoan ere sagarrak denetariko desadostasunak, eztabaida amaigabeak eta egoera dibertigarriak eragingo ditu.Mapagilea
By Inaxio López de Arana Arrieta, Amaia Ballesteros López. 2014
Etxahun gaztea kartografoa da, eta itsasoa eta bere misterioak maite-maite ditu. 1769ko goiz batean, Donibane Lohitzunen itsasoratu eta Afrikako kostaldeetarantz…
egin zuen, L’Hirondelle de Mer ontzian, ibilbide eta mapa berriak zirriborratzeko asmoz.Baina aparteko gertaera batzuek ezustekoz beteriko abentura bihurtuko dute bidaia hura.Faraoiaren errezeta
By Diego Agrimbau, Diego Garavanno, Virginia Pérez Alonso. 2014
Ze baboa zaren Pirata!
By Koldo Biguri Otxoa de Eribe. 2014
愛はシンデレラのように
By Jennifer Conner, 塚本由妃. 2017
楽しい会話の本
By Bernard Levine, Zachary Watts. 2018
面白いおもちゃメーカートミーに会う
By Bernard Levine, Zachary Watts. 2018
100あなたがお金を稼ぐための機会の
By Bernard Levine, Zachary Watts. 2018
二の膳のコースの30のニュアンス - イタリアの伝統な二の膳の
By Gabriele Napolitano, ダリラ・ポルタ. 2013
Galtzontzilo galduaren bila
By Antton Dueso Alarcón, Miel Anjel Elustondo Etxeberria. 2007
Gandor gorriko Punki oilartuarekin, ohiko haur-gazte literaturatik at, ikasleei benetan interesgarri zaizkien gaietan murgilduko gara. Antton Dueso AlarcónPasai Donibanen jaio…
zen 1962an. Marrazkilaria, diseinatzailea eta idazlea da besteak beste.Hogei liburu ditu bai haurrentzat, Hildako baten txangoa bai gazteentzat, Mundua ez da, eta ez da ere ez!, Hi bai matxista zikiña!, Bozateko egunkaria etaArrautza egosiaren eguna.Eutsiko diogu?: Sorkuntzaren profesional autonomoak, etorkizunak
By Fermin Etxegoien. 2014
Galdera bakarreko 12 elkarrizketa: Ander Lipus Estitxu Eizagirre Luistxo Fernandez Mari Añes Gorostiaga Eñaut Elorrieta Miren Amuriza Hedoi Etxarte Maider…
Unda Iban Arantzabal Maia Eder Kurutxet Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga Miren Agur Meabe Inoiz baino gehiago lortu den garaian -orain- badirudi, halaber, azkenetan garela. Nola daramate arestikoa sorkuntzarekin lanean modu autonomoan ari diren profesionalek? Eutsiko diote ala ez? Galdera bakarra, euskaldun euskaltzaleari fite -bere burua batere behartu gabe- adarkatzen zaiona beste hainbatetan: eutsiko ote diote -norberaren alor profesionalak ez ezik- bai euskarak bai herriak -edo nazioak- eta baita gizateriak ere? Galdera bakar nahiz adartuari emaniko erantzunek osatu dute liburu hau. Sorkuntzaren profesional autonomoenak, liburu honetan ez baititugu teoriko profesionalen iritziak bilatu eta pilatu, ezta sortzaile amateurrenak ere, kontrakoa baizik: hil bukaeran diru sarrera finkorik aldez aurretik zihurtaturik ez duten sorkuntzaren profesional autonomoenak. Utikan, beraz, funtzionario manifestu sinatzaileak, liburu honetan bestelako bizimodu bati buruz ari baikara, sorkuntzaren profesional autonomoek dutelakoan -haiek ez beste inork- kulturalki gertatzen ari zaigunaren eta gerta dakigukenaren bizipen erreala.