Title search results
Showing 1 - 2 of 2 items
Arma, tiro, bammm!
By Joan Mari Irigoien Aranberri. 2013
DAISY text (Direct to player), DAISY text (Zip), ePub (Zip), Word (Zip)
General non-fiction
?Hamzak, beraz, leherketa hura zuen jada buruan: izango ez zuen, bada, puntuari begira zegoela musika hura etorri bazitzaion, bamm bamm-bamm?…
musika hura, bai, gorputzean ere sentitzen zuena, bere gorputza zuhaitz bat balitz bezala, zainak adartzat zituena eta bere bihotz hura fruitutzat; bihotz hura, soka bakarreko lautak bezala, bamm-bamm-bamm egiten zuena, sistoleak eta diastoleak bat eginik; musika hura, segundo gutiren buruan erabateko bakera eraman zuena: BAMMM!? Hari bi nobela bakar berean: batetik, Bereibarko familia bat (Gipuzkoa eta Bizkaia arteko alegiazko herria) bizibidez eskopeta-lantegi bat daukana; bestetik, Balad al Xams-eko (Ekialde Hurbileko balizko herrialdea) beste familia bat, gerra ahaztu baten ondorioak nozitu beharko dituena; modu paraleloan kontatzen zaizkigu batzuen nahiz besteen pozak eta nekeak, eguneroko kontu xeheak eta Historia markatzen duten gertakari handiak, XX. mendeko bigarren erdian hasi eta gaur arte. Hari biek, halabeharrez, bat egiten duten arte. Ez da ohikoa arma trafikoa gaitzat hartzea eleberri batean; irakurlearen gogo-bihotzak inarrosteko asmo osoz egin du Joan Mari Irigoienek, eta helburu horri begira erabili bere artearen tresna guztiak. Hiru ezaugarriok nabarmendu daitezke egilearen lanean: hizkuntzaren erabilera zaindu eta ederra, hainbat istorio sortu eta kateatzeko fabulazio-ahalmen itzela, eta gure gizarteko gai minberak ukitzeko kontzientzia etikoa.Vredaman
By Unai Elorriaga Lopez de Letona. 2006
DAISY text (Direct to player), DAISY text (Zip), Word (Zip)
General non-fiction
Aurreko bere bi liburu arrakastatsuen ondoren (Sprako tranbia eta Van?t Hoffen ilea), nobela berri batekin dator Unai Elorriaga (Algorta, 1973):…
Vredaman. Aita ospitalean gaixo eta ama hura zaintzen dauzkalako osaba-izekoen etxera bidaltzen duten haurra; golf-klub baten barruan errugbi-zelai klandestino bat margotu nahi duten bi lagun; urtetan arkitekto baten andregai izan baina inoiz ezkondu ez zen emakume adindua; aitite gizon inportantea zela jakin eta haren arrastoaren atzetik dabilen gaztea. Elkarrekin nahasten diren hainbat istorio daude liburu honetan, pertsonaia ameslari, xelebre edo maitagarriz beteak, bakoitza bere estilo eta hizkera berezian kontatua: haurraren sinpletasun magikoa, atso-agureen berritsukeria patxadatsua, alprojen elkarrizketa zoroak? Jolasetik asko du eleberri honek, baina jolasetik harago gizatasun-taupadak ere nabarmenduko ditu irakurleak, amaierara hurbildu ahala emozioan goraka doan kontakizun biribil eta gozagarri honetan.