Résultats de recherche de titre
Articles 1 à 20 sur 253
Light a Candle / Tumaini pasipo na Tumaini
Par Eric Walters, Godfrey Nkongolo. 2019
Co-written by Eric Walters and Godfrey Nkongolo, Light a Candle weaves non-fiction with fiction to tell the story of a…
boy coming of age in the shadow of Mount Kilimanjaro and his father, the chief of their tribe. The boy climbs the mountain against his father’s wishes to fulfill a request of the country’s first leader, Julius Nyerere, to light a candle on the top of the mountain and unify the mainland of Tanganyika and the islands of Zanzibar as one country, the United Republic of Tanzania.
Antzinako Erregimena eta Iraultza
Par Alexis Tocqueville, Antonio And jar. 2015
Aristokraziarik ez dagoen gizarteetan -edo aristokrazia izatea ezinezkoa den gizarteetan-, askatasunak soilik egin diezaieke aurre modu eraginkorrean halako gizarteen berezko…
akatsei, askatasunak soilik geldiaraz dezake halako gizarteen gainbehera. Libertateak baino ezin ditu herritarrak atera haien independentziak berak dakarkien isolamendutik; askatasunak baino ezin ditu behartu elkarrengana hurbiltzera; hark baino ezin ditu batu, afera komunetan elkar hartzeko, elkar konbentzitzeko eta elkarri atsegin egiteko beharra izan dezaten. Askatasunak bakarrik aska ditzake herritarrak dirua gurtzeko beharretik eta haien arazo partikularren eguneroko harat-honat hutsaletatik, ikas eta senti dezaten aberria haien gainetik eta haien ondoan dagoela. Libertateak soilik sortzen ditu ongizate-nahia baino grina kementsu eta gorenagoak, hark bakarrik eskaintzen dizkio anbizioari aberastea baino helburu hobeak, eta hark bakarrik ematen du gizon-emakumeen akats eta bertuteak ikusteko eta epaitzeko argitasuna.Esperientziak erakutsi dit gizon-emakume guztiak -eta, jakina, baita ni ere- norberaren funtsezko senak agindutakora itzultzen direla gutxi-asko beti, eta ez dela deusik ongi egiten norberaren senarekin bat datorrena baizik [...]. Instituzio demokratikoak gustuko ditut arrazoiz, baina aristokrata naiz senaz, hots, mespretxu eta beldur diot jendetzari. Itsutuki maite dut askatasuna, berdintasuna, eskubideekiko errespetua; baina ez demokrazia. Horra hor arimaren muina. Gorroto diot demagogiari, jendetzak nahaspilan jarduteari, gai publikoetan indarkeriaz eta argi handirik gabe esku hartzeari, behe-klaseen grina bekaiztiei, joera erlijiogabeei. Horra hor arimaren muina [...]. Askatasuna maite dut gehien. Horra hor egia. Alexis de Tocqueville, 1805-1859: Mon instinct, mes opinions, 1840.Zergatik piztu zen Iraultza Frantzian, Europa osoan prestatzen ari zen fenomeno bat bazen? Izan ere, Erromatar Inperioaren gainbeheraren ondoren instituzio feudal berak sortu baziren bazter guztietan, eta bazter guztietan bazeuden instituzio feudalak, zergatik zen Frantziaren kasua ohiz kanpokoa? Zer berezitasun zuen Frantziak? Zergatik mamitu zen berezitasun hura inoiz ez bezalako iraultza batean? Lan honetan daude Alexis de Tocqueville frantziar pentsalari eta politikariak galdera horiei emandako erantzunak. Lan hau argitaratu zenean (1856an), kopernikar iraultza izan zen Frantziako Iraultzaren historiografian, eta soziologia historiko konparatzaileko azterlantzat jo liteke gaur egun. Frantziako Iraultzaren kausak azaltzeaz gainera, pentsalariak adierazten du zentralizazio administratiboak lotu zituela Antzinako Erregimeneko Frantzia eta haren ondorengo Frantzia gero eta demokratikoagoa, eta zer arrisku ekarri zuen zentralizazioa eta berdintasuna uztartzeak askatasunaren geroarentzat. Bestalde, Tocquevillek Amerikako Demokrazia obran azaldutako demokraziaren -eta askatasun politikoaren- teoria zabaldu zuen Antzinako Erregimena eta Iraultzak, erakutsi baitzuen tradizio feudaleko herrialdeek ere demokrazia izan zezaketela.
Festa aldameneko gelan
Par Mariasun Landa, Jesus Mari Lasa Barandiaran. 2010
Hiri bat: Paris, 1968ko udazkena, oraindik geratzen dira galtzada-harrien pean aurreko maiatzean sumatutako hondartzaren bila saiatzen diren estudianteak. Paris, hainbat…
espainiar etorkin, iheslari antifrankista eta frankismoko iluntasunetik eta gristasunetik ihesi joandako beste hainbat gazteren harrera-hiri. Protagonista: independentzia pertsonalaren bila doan euskal neska gazte batek bere lan, bizikizun eta maitasun ibilbidea kontatzen du, Parisen ematen duen lehen ikasturtean. Kolore guztietako pertsonaiak, pasadizoak eta gorabehera gazi-gozoak, umore puntu batez tratatuak; azken finean, bizitzara irekitzen den gazte baten kronika sentimentala. Festa bat: Parisko bizitza idealizatua, hainbat promes, amestutako esperientzia eta emozio biltzen dituena; literaturak eta zinemak mito bihurtutako festa, sekulatan heltzen ez dena edota, beti, aldameneko gelan bakarrik gauzatzen dena. Kontakizun autobiografiko honetan, Mariasun Landaren zintzotasunak hunkitzerainoko zirrara eragiten digu, bizitzeko pasioa kutsatzen digu eta hasieratik bukaeraraino katigatzen gaitu, eleberri onaren maisutasun narratiboak eramanda.
Ezjakintasunak
Par Gerardo Markuleta Gutiérrez. 2006
Jakinaren gainean, ezjakina na-hiago askojakina baino. Bizi bakarra gutxiegi baita buruz bizitzen ikasteko. Dakiguntxoak ez, ez dakigunak adierazten gaitu ondoen.…
Nabigazioak, jakina, barne kostaldeetan barrena jarraitzen du. Lur umeleko paisaiak dira: gizakiok, berbak eta atxikimenduak endredatuz, ehundu ohi ditugun tratu-molde zaharberrituak. Gero, labur-laburraren esparrua: ekialdera gura gabe, haiku baino areago “kaiku” modukoak. Eta epigrama tankerako zenbait ziri-marra, ondoren. Azkenik –baina ez atzenik–, beste hainbat irrigai: zirrikituez, hauskortasunaz eta artefaktu berbazkoak egiteko grina lagagaitz honetaz.
Bizitza eredugarriak
Par Jesus Mari Txiliku Olaizola Lazkano. 2006
Hogeita bost biografia idatzi ditu Txilikuk liburu berezi eta sailkaezin honetan, hogeita bost "bizitza eredugarri", alfabetoaren letra bakoitzeko bat, nahiz…
eta ereduzkoak zergatik diren edo egiten dituen, egileak bakarrik jakin. Bizitza horietan guztietan bada beti zerbait egiazkoa eta erreala, beharbada gehiena, baina denetan izango da edo izan daiteke, halaber, ziria eta jolasa, txantxa eta trufa. Benetakoaren eta fikzioaren arteko mugak lausotu egin baititu idazleak literatura sortzeko orduan. Historiaren ezagutza zabalaz eta era guztietako bitxikerietarako gustuaz gainera, badira lan hau gogoangarri bihurtzen duten hainbat dohain, hala nola, hizkuntzaz gozatzeko nahia, kontatzearen plazera berreskuratzea, eta etengabeko ironia jostagarria.
Egiari zor
Par Iulen Madariaga. 2014
"Idatzi beharretan nengoen liburu hau. Eta idatzi behar nuen hil baino lehen". Horrela hasten da Madariagako Iulenen testigantza hau. Egilea…
kontziente dago bere azken lekukotasuna duela hemen plazaratu. Horregatik ere, ez du ezer ezkutatu nahi izan. Bizi izan dituen printzak eta itzalak hostokatu ditu orrialde hauetan, ahoan bilorik gabe. Egiari zor. ETAren sortzaileetarik bat izanki, Iulenek borrokaren bidea hautatu du. Alta, bazekien, aldez aurretik, xendra horretan tortura eta heriotza gurutzatzeko arriskua egongo zela, etxetik ihesi ibili beharko zuela. Baina euskal jendartea esnatzeko "zerbait egin behar zen" leloak pizturik eraman du bizitza. Liburu honetan, bere iritzia partekatu ere nahi izan du. Ez du pentsamolderik diktatu nahi, inori: herritarrei eztabaida-iturritik eman nahiko lieke. Autokritika iparrean izanik, Iulen bera ez baita isilik geratzen den haietakoa, nahiz eta, horrexegatik, aberkide batzuek etsaitzat daukaten. Orrialde hauek lekuko. Azken hirurogei urteetako euskal esparru politikoko aktore zuzena izan da: bertan ikusi dituen hutsak ez errepikatzeko xedez ere etzan ditu bere zalantzak eta itxaropenak paper gainean, transmisio gogoz. "Ez dezagun ahantz".
Az Urantia konyv
Par Urantia Foundation. 1955
Az Urantia Alapítvány által eloször 1955-ben kiadott Urantia könyv szerzoi állításuk szerint mennyei lények, akik a könyvben foglaltakat mint kinyilatkoztatást…
mutatták be a bolygónknak, vagyis az Urantiának.Az Urantia könyvben olvasható írások az emberiség megjelenésével, történelmével és sorsának beteljesülésével, valamint az Atya Istenhez fuzodo viszonyunkkal kapcsolatosan adnak tájékoztatást. Páratlan és lenyugözo képet tárnak elénk Jézus életérol és az o tanításairól. Az ido és az örökkévalóság új távlatait nyitják meg az emberi szellem elott, és eddig ismeretlen részletekkel szolgálnak a barátságos és gondosan igazgatott világegyetemben megélendo felemelkedoi pályánkról.Az Urantia könyv világos és tömör egységbe rendezi a tudományos, a bölcseleti és a vallási ismereteket. A könyvet olvasók és tanulmányozók szerint az Urantia könyv képes jelentos mértékben hozzájárulni az emberek vallási és bölcseleti gondolkodásának fejlodéséhez világszerte.Az Urantia könyv önmagától nem vallás". A könyv a múlt és a jelen vallási örökségére épít, s ezzel bátorítja a személyes, élo vallásos hit erosödését.A világ számos helyérol kaptunk olyan olvasói visszajelzéseket, hogy az Urantia könyv mélyen megérintette oket és gyakran számoltak be arról is, hogy megváltoztatta az életüket; a szellemben való gyarapodás új szintjeinek elérésére ösztönzött, és az emberi élet értékének teljesebb elismerését váltotta ki bennük.Látogatónkat is a könyv elolvasására bíztatjuk, remélve, hogy rálel benne a kinyilatkoztatók magasztos üzenetére.
Txartel bat (des)herrira
Par Garazi Goia Imaz. 2013
Ihesi dabiltzanen istorioa da hau. Ibai ihesi doa, bere erabakiz. Peru, besteen erabakiz. Deserrian gurutzatzen dira biak, ezustean, aldatu nahi…
luketen iragan bat eta baldintzazko galderak bizi dituzten bitartean: zer gertatuko zen hegazkin haiek herria suntsitu ez balute? Zer gertatuko zen kotxea hartu ez banu? Maitasun istorio bat, paperezko hegazkinetan bidalitako hitzak, bizitzako erabakiak, 1937ko gerrako bonba hotsak, erruarekin pozoitutako oroitzapenak, haurren negarrak, inoiz kontatu gabeko sekretuak, berridatzi ezin diren iraganeko kapituluak? Horiek guztiek osatzen dituzte istorio honetako protagonisten bizitzak, orain, herrira itzultzea beren esku dagoela badakitenean. Ihesa, deserrotzea eta bertakotzea moduko gaiak lantzen ditu Garazi Goiak, prosa eder eta iradokitzailez idatzitako bere bigarren nobela honetan.
Atearen atzean
Par Antton Kazabon Amigorena. 2007
Iraitzek utzi egin du Iker, orain Josurekin maitemindu delako eta zintzo jokatu nahi duelako. Hori guztia normala da, baina Iraitz…
institutuko ikaslea da, eta Josu ingeleseko irakaslea, hogei urte zaharragoa. Zer pentsatzen eta sentitzen du Josuk? Ausartuko ote da Iraitz bere bihotza zabaltzera? Nola erreakzionatuko dute Iraitzen lagunek, gurasoek? Ba al du horrelako istorio batek aurrera egiteko aukerarik?
Adio
Par Bitoriano Gandiaga Artetxe. 2014
Baserri familiako giroa lana zen. Bakardadea, mendia, isiltasuna, gaua, ipuinak. Oraindik ere umetako mendiak entzuten ditut Arantzazun. Gauez "tzi-tzi-tzi..." mendia…
beteta dago zurrumurruz, argiz, ipuinez, misterioz, beldurrez. Mendiko isiltasuna esaten da beti, eta egia da, baina mendiko isitasun berezi bat da, gauza harrigarriz bete-beterik.
Egiari zor
Par Iulen Madariaga. 2014
"Idatzi beharretan nengoen liburu hau. Eta idatzi behar nuen hil baino lehen". Horrela hasten da Madariagako Iulenen testigantza hau. Egilea…
kontziente dago bere azken lekukotasuna duela hemen plazaratu. Horregatik ere, ez du ezer ezkutatu nahi izan. Bizi izan dituen printzak eta itzalak hostokatu ditu orrialde hauetan, ahoan bilorik gabe. Egiari zor. ETAren sortzaileetarik bat izanki, Iulenek borrokaren bidea hautatu du. Alta, bazekien, aldez aurretik, xendra horretan tortura eta heriotza gurutzatzeko arriskua egongo zela, etxetik ihesi ibili beharko zuela. Baina euskal jendartea esnatzeko "zerbait egin behar zen" leloak pizturik eraman du bizitza. Liburu honetan, bere iritzia partekatu ere nahi izan du. Ez du pentsamolderik diktatu nahi, inori: herritarrei eztabaida-iturritik eman nahiko lieke. Autokritika iparrean izanik, Iulen bera ez baita isilik geratzen den haietakoa, nahiz eta, horrexegatik, aberkide batzuek etsaitzat daukaten. Orrialde hauek lekuko. Azken hirurogei urteetako euskal esparru politikoko aktore zuzena izan da: bertan ikusi dituen hutsak ez errepikatzeko xedez ere etzan ditu bere zalantzak eta itxaropenak paper gainean, transmisio gogoz. "Ez dezagun ahantz".
Bizitza eredugarriak
Par Jesus Mari Txiliku Olaizola Lazkano. 2006
Hogeita bost biografia idatzi ditu Txilikuk liburu berezi eta sailkaezin honetan, hogeita bost "bizitza eredugarri", alfabetoaren letra bakoitzeko bat, nahiz…
eta ereduzkoak zergatik diren edo egiten dituen, egileak bakarrik jakin. Bizitza horietan guztietan bada beti zerbait egiazkoa eta erreala, beharbada gehiena, baina denetan izango da edo izan daiteke, halaber, ziria eta jolasa, txantxa eta trufa. Benetakoaren eta fikzioaren arteko mugak lausotu egin baititu idazleak literatura sortzeko orduan. Historiaren ezagutza zabalaz eta era guztietako bitxikerietarako gustuaz gainera, badira lan hau gogoangarri bihurtzen duten hainbat dohain, hala nola, hizkuntzaz gozatzeko nahia, kontatzearen plazera berreskuratzea, eta etengabeko ironia jostagarria.
Benito Cereno - Billy Budd, marinela
Par Herman Melville, Jose Ramon Vázquez Roson. 2012
Zenbait adituren ustez, Benito Cereno Melvilleren kontakizun betegin eta onenetariko bat da, Bartlebyrekin batera; baina ez datoz denak bat horretan,…
Borgesek ederki adierazi zuenez: "Benito Cerenok polemika sortzen jarraitzen du. Zenbaitek irizten diote Melvilleren maisu-lana eta literaturaren maisu-lanetariko bat. Zenbaitek uste dute akats bat dela edo akats sail bat. Zenbaitek iradoki dute Herman Melvillek berariaz ezin azalduzko testu bat idatzi nahi izan zuela orobat ezin azalduzkoa den mundu honen sinbolo doi eta zehatza izan zedin". Liburu honetan bildu den bigarren kontakizuna edo eleberri laburra, Billy Budd, gai ugari ukitzen dituen liburua izanik, eta haren konplexutasun moral eta sinbolikoarengatik, ezin konta ahalako irakurketa izan ditu 1924ean argitara zenetik. Zenbait alderdiri dagokienez erabat amaiturik ez badago ere, aditurik gehienek literaturaren maisu-lantzat jotzen dute eta, Moby-Dicken ondotik, Melvilleren eleberririk bikainentzat.
Bihozberatasunaz
Par Elena Zalakain Lazpiur, Igor Yarza Iraola, Luzio A. Seneka. 2015
Baina, zergatik ez du barkatuko? Zehatz dezagun orain, bada, zer den barkamena, eta ikusiko dugu jakitunak ez duela eman behar.…
Barkamena zigor mereziaren absoluzioa da. Jakitunak zergatik ez duen eman behar luze azalduko dizute gai hori espresuki jorratu dutenek. Nik, ez dagokidan epaian banengo bezala, labur aritze aldera, zera esango dizut: barkamena ematen zaio zigorra jaso beharko lukeenari, baina jakitunak ez du aintzakotzat hartzen egin behar ez duen ezer. Beraz, zigorra jartzeko betebeharra duenez, ez du barkatuko. Baina barkamenaren bitartez lortu nahi duzuna beste bide duinago batek emango dizu. Izan ere, jakituna bihozbera izango da, ardura hartu eta zuzenduko du; barkamena emango balu bezala egingo du, baina ez du barkatuko, barkatzen duenak egin beharreko zerbait ez duela egin onartzen baitu.
Ongi marraztu? behin hasi eta gero jarraitu
Par Inaxio L pez de Arana Arrieta, Jose ngel Lopetegui Brit. 2014
“Kaixo, Pirata naiz” eta “Ze tuntuna zaren Pirata” irakurri dutenek Lopetegiren zein bere pertsonaiaren, Pirataren, estiloa ezagutuko dute. Bere humorera bereziki…
zaletuak ez direnak berriz, benetan -eta era positibo batetan- harrituta geratuko dira lan honekin. Komikiak nola marraztu azaltzen duen gida bat da. Autoreak metodoa hogeita hamaika ataletan zehar modu dibertigarrian eta pedagokikoki era egokian garatzen ditu.
Euskal Herria. Errealitatea eta utopia
By Batzuen Artean.
Zer da Euskal Herria? Eta zer nahi dugu izatea? Errealitatearen eta desiraren arteko joko dialektikoa gogorarazten digu izenburuak, baina egileak…
ez dira lainoetan ibili: proposamen ausartak edo meditazio sakonak eskaintzen dizkigute, nork bere ikuspegitik. Pako Aristik alderdikraziaren kontrako salaketa egiten du, independentzia lortzeko estrategia eraginkor eta berehalako bat eskatzeaz batera. Joxe Azurmendik bereizte mehe eta zehatza egiten digu puri-purian dauden hainbat kontzepturen gainean: adiskidetzea, erruduntasuna, helburuen eta helbideen arteko talka, barkamena, biktima izatea... Brian Currinek munduko beste bake-prozesu batzuetatik ateratako ikasbideak dakarzkigu, nazioarteko komunitateak ekar dezakeen laguntza argitzeaz batera. Juan Jose Ibarretxek etorkizunean demokraziak eskuratu behar dituen eremu berriak aldarrikatzen ditu: emakumeen partehartzea, produkzio-eredu berriak, ekologiaren errespetua, eta herrien erabakitze-eskubidea. Joseba Zulaikak, azkenik, sorrerako ETAren espiritu kritiko eta hausnartzailea erreibindikatzen du, eta Yoyesen figura goratzen, biolentzia politikoari (ere) uko egiteko eginkizunean.
Newton eta frutaren bahiketa
Par Artrad, Edorta Corpas García, Víctor Araque Marcos. 2014
Isaac Newtonek ez du atsedenik eduki XXI. Mendean azaldu zenetik. Ordenagailu psikotikoen zoramenarekin bukatu behar izan du, belarkien aldetik mundua…
menderatzeko saiakera eragotzi du, edo espageti biribil-gailu elektriko madarikatuaren funtzionamendu zuzena argitu du. Istorio honek dakarkigun abentura ez da atzean gelditzen: Orain Isaac-ek telebistako “reality” batetan parte hartu beharko du! Baina telebistaren alde txarrenean parte hartzea gutxi izango ez balitz bezala, telebista saioa zuzentzen duen konspirazio gaizto batez susmoak hartzen hasiko da. Newton bizitzara bueltan ekarri zuen erakundearen artxibo ilunetan murgildu zaitez eta argitu ezazu benetan zerbait txarra gertatuko den … edo Isacc-ek berriro buruan kolpe oso handi bat hartu duen eta ezer ez dagoen tokian gauzak ikusten hasi den…
Newton eta frutaren bahiketa
Par Artrad, Edorta Garc a, V ctor Marcos. 2014
Isaac Newtonek ez du atsedenik eduki XXI. Mendean azaldu zenetik. Ordenagailu psikotikoen zoramenarekin bukatu behar izan du, belarkien aldetik mundua…
menderatzeko saiakera eragotzi du, edo espageti biribil-gailu elektriko madarikatuaren funtzionamendu zuzena argitu du. Istorio honek dakarkigun abentura ez da atzean gelditzen: Orain Isaac-ek telebistako “reality” batetan parte hartu beharko du! Baina telebistaren alde txarrenean parte hartzea gutxi izango ez balitz bezala, telebista saioa zuzentzen duen konspirazio gaizto batez susmoak hartzen hasiko da. Newton bizitzara bueltan ekarri zuen erakundearen artxibo ilunetan murgildu zaitez eta argitu ezazu benetan zerbait txarra gertatuko den … edo Isacc-ek berriro buruan kolpe oso handi bat hartu duen eta ezer ez dagoen tokian gauzak ikusten hasi den…
Bizien gaubeilan
Par Jesus Mari Olaizola Lazkano. 2011
Ez dakit oso ondo noiz izan zen, baina kontuak aterata hirurogeita hamaikan edo hamabian izan behar zuen. Bidaia luze bat…
egin ondoren, goizeko ordu txikietan ailegatu nintzen herrira, eta, ohiko nuen bezala, gure auzo zaharrean aurkitu nuen autoa uzteko lekua. Garai haietan eta auzo hartan ez zen zaila izaten. Oinez etxerantz nindoala, jaiotetxe aurretik pasatu nintzenean, uste baino beranduago zela konturatu nintzen, eta uste baino nekatuago nengoela ere bai. Eguneko neke guztiak batera pilatu zitzaizkidan. Ohea amets nuela, eta goizaldeko isiltasuna lagun, sinetsi ezinezko ikuskizuna gertatu zitzaidan bidean. Galeper koxkortu bat ari zen errepidea gurutzatzen, atzetik dozena erdi bat galeper kume zituela. Ez zuten soinurik egiten, ez berezko "poxpolin, poxpolin" kanturik abesten, ezta beldurrezko txio txikienik ere ateratzen. Isiltasun osoan, errenkada hautsi gabe, marra zuzenean bidea gurutzatu eta bide alboko ate zahar baten barren urratutik sartu ziren paretaz harantzagoko baratze batera.
Zaindari ikusezina
Par Dolores Redondo, Josu Kortabarria. 2013
Ez zaio eleberriari intrigarik eta misteriorik falta. Amaia Salazar inspektoreak bi eginkizun ditu eleberrian: Baztan inguruan, eta batik bat, Elizondo…
inguruan gertatzen ari diren neska nerabeen hilketak argitu, eta, hain larria ez badirudi ere, eleberriak aurrera egin ahala, hil ala bizikoa gertatuko zaio Amaiari bere iraganarekin, eta iragana esaten dugunean, amarekin, izan (eta dituen) arazo larriak konpontzea. Alde horretatik begiratuta, detektibe nobela honek, edo polizia nobela honek, badu dimentsio psikologiko nagusi bat ere bere tramaren garapenak argitu beharko duena. Amaia Salazarren amak fijazio gaiztoa du alabarekin, eleberriak aurrera egin ahala haurtzaroko oroitzapenen bidez berreskuratuko da harreman gaizto horien nondik norakoak. Jakina, familia bera da lehen kaltetua. Honetaz ere luze jardungo du nobelak. Baina etor gaitezen intrigaren hariak eta gertaera nagusietara. Zergatik neskak, eta beti ere nerabeak? Galdera horien erantzuna ikerketak eta hiltzaileak berak emango du. Hiltzailearen koadro psikologikoak emango du izakera maniakoaren berri. Eleberriaren hirugarren baliabide nagusia mitologia da. Basajaunak bizirik omen inguruko bizilagunen imajinarioan. Progresoa azkar doa, baina mentalitate zaharraren elezahar eta sinismenak soseguz. Garrantzitsua izango da mundu mitologiko horrek nobelak izango duen protagonismoa. Idazleak trebezia handia erakusten du polizia-eleberrien kontalari gisa, eta herri honen idiosinkrasiaren ezagutza sakona, aldi berean. Detektibearen ikerketaren kontaketa eta pertsonaiak bizi diren alegiazko mundu antropologikoa batzeko duen maisutasunak era guztietako irakurleak harrapatzen ditu.