Etika eta politika (Bakearen auzia)
Summary
Estatuek beren zuzenbidea erdiesteko duten modua ezin denez inoiz epaiketa bat izan kanpoko epaitegi baten aurrean baleude bezala gerra baizik gerraz eta gerraren atarramentu mesedegarriaz ordea -hau da garaipenaz- zuzenbidea erabaki ezin daitekeenez … bake itun batekin tokian tokiko gerra bati baina ez gerra egoerari -beti aitzakia berri bat asmatzeari- amaiera ematen zaionez -aitzakiak ezin dira zuzenean bidegabetzat jo egoera honetan bakoitza bere aferen epailea baita- legerik gabeko egoeran zuzenbide naturalaren arabera gizakientzat balio duenak hots egoera honetatik irteteko betebeharra k estatuentzako herrien arteko zuzenbidearen arabera balio ezin dezakeenez -estatuek estatu gisa barrutik zuzenbidezko konstituzio bat dute dagoeneko eta beste baten zuzenbide kontzeptuen arabera hedatutako konstituzio baten azpian ipini ahal izateko nahiko helduak baitira- arrazoimenak legeak moralki ematen dituen botere gorenaren bere tronutik gerra zuzenbidezko prozesu gisa guztiz gaitzesten duenez eta aitzitik bake egoera berehalako betebehar bat bilakatzen duenez -bake egoera hau ezin da ordea herrien arteko itunik gabe ez eratu ezta ziurtatu ere- honengatik guztiagatik bake elkargo -foedus pacificum- dei litekeen elkargo berezi bat egon beharko litzateke Elkargo hau honako honetan ezberdinduko litzateke bake itunetik -pactum pacis- bake itunak gerra soil bat amaitzea bilatzen du elkargo honek ordea gerra guztiak betirako amaitzea