Service Alert
Website maintenance April 24 10pm ET
On Wednesday April 24 at 10pm ET the CELA website will be unavailable for about 15 minutes for planned maintenance.
On Wednesday April 24 at 10pm ET the CELA website will be unavailable for about 15 minutes for planned maintenance.
Showing 241 - 260 of 271 items
By Dolores Redondo, Josu Zabaleta Kortabarria. 2013
Ez zaio eleberriari intrigarik eta misteriorik falta. Amaia Salazar inspektoreak bi eginkizun ditu eleberrian: Baztan inguruan, eta batik bat, Elizondo…
inguruan gertatzen ari diren neska nerabeen hilketak argitu, eta, hain larria ez badirudi ere, eleberriak aurrera egin ahala, hil ala bizikoa gertatuko zaio Amaiari bere iraganarekin, eta iragana esaten dugunean, amarekin, izan (eta dituen) arazo larriak konpontzea. Alde horretatik begiratuta, detektibe nobela honek, edo polizia nobela honek, badu dimentsio psikologiko nagusi bat ere bere tramaren garapenak argitu beharko duena. Amaia Salazarren amak fijazio gaiztoa du alabarekin, eleberriak aurrera egin ahala haurtzaroko oroitzapenen bidez berreskuratuko da harreman gaizto horien nondik norakoak. Jakina, familia bera da lehen kaltetua. Honetaz ere luze jardungo du nobelak. Baina etor gaitezen intrigaren hariak eta gertaera nagusietara. Zergatik neskak, eta beti ere nerabeak? Galdera horien erantzuna ikerketak eta hiltzaileak berak emango du. Hiltzailearen koadro psikologikoak emango du izakera maniakoaren berri. Eleberriaren hirugarren baliabide nagusia mitologia da. Basajaunak bizirik omen inguruko bizilagunen imajinarioan. Progresoa azkar doa, baina mentalitate zaharraren elezahar eta sinismenak soseguz. Garrantzitsua izango da mundu mitologiko horrek nobelak izango duen protagonismoa. Idazleak trebezia handia erakusten du polizia-eleberrien kontalari gisa, eta herri honen idiosinkrasiaren ezagutza sakona, aldi berean. Detektibearen ikerketaren kontaketa eta pertsonaiak bizi diren alegiazko mundu antropologikoa batzeko duen maisutasunak era guztietako irakurleak harrapatzen ditu.By Bernardo Atxaga. 2008
Etengabe errepikatzen den naturaren sasoi-gurpilean txori, katagorri, suge eta antzarek bi anaien -Paulo eta Daniel- istorioa kontatzen digute. Urtea joan…
urtea etorri, beti bestelako eta aldi berean beti berdin agertuko den Obabako irudimenezko lurralde hori, baina, gizakien arteko handinahi, irrika eta grinen agertoki krudela da. Paulo eta Daniel anaia atzeratua dira giza-kudelkeria horren biktimak. Gizakiok errenditzen gaituen naturaren lege zaharrean bildurik, Paulo eta Danielen munduko ibilera itogarriak txori, katagorri, suge eta antzaren fabulen munduarekin egiten dute bat, eta irakurlearengan efektu zoragarria lortzen gainera: ihesaren eta kontsolazioaren sentipen askatzailea. Zail da asmatzen nork jarri duen bere aldetik gehiago, irudimen handiko idazleak ala dohain handiko kontalariak; izan ere, oso gutxitan bezala egokitu baitzaio bata besteari. Emaitza paregabea da. Artista handi baten lana.By Inazio Mujika Iraola. 1987
By Fernando Morillo Grande. 2008
Gazteen errugabetasuna guztietan ankerrena izan daiteke. Giroa latza denean, are latzagoak dira jokabideak: egun beltzetan, jolas beltzak. Izan ere, bizitzak…
lepotik helduz gero, ez omen da aukera handirik. Edo bai? Liburu honetako protagonistak gaztetako gudak ekartzen ditu gogora. Kanpo- eta barru-gudak. Gudaoste garaia du jolas-leku, eta, gaztaro guztietan bezala, ametsak eta komeriak dauzka elikagai: adiskideen liskarrak eta sexuaren tabuak, liderren xarma eta zaurien negarrak.Txoko ilun guztietatik, amorrua, nahasmena eta irrika. Egun beltzetan, jolasa beltz. Baina baita bizigarri ere. Hala, jolasak jolas, bizitzaren xuxurla gordina entzun beharko du apurka. Eta ametsaren azkena.By Elhuyar, Elhuyar Fundazioa. 2013
By Toti Martínez de Lezea, Aritz Albaizar Martínez de Lezea, Rosetta Testu Zerbitzuak S.L.. 2009
Antsoren dorreak eleberri honek Nafarroako erreinuaren garairik liluragarrienetako batera eramaten gaitu. 1004ean Antso III.a Handiaren koroatzea izan zen; bere erreinaldian…
Hispainiako kristau erresumen hiru laurdenetako errege izatera iritsi zen. Guztiz karisma bereziko pertsonaia bat izan zen; haren biografiak, hala ere, lurralde-, erlijio- eta maitasun-kontuetan katramila askotan sartuta egon zela erakusten digu. Ez dago zalantzarik bere erresumaren mugen barruan ordena jartzen jakin zuen erregea izan zela, eta ez zuela beldurrik izan aukera izan zuen edozein lurralde konkistatzeari ekiteko. Santiago bidea, monasterioen eta ospitaleen eraikuntza eta arte erromanikoaren zabalkundea izango dira eleberri honen kapituluetan azalduz joango diren beste zenbait gai.By Arantxa Urretabizkaia Bejarano. 2010
Kalera irten, egunero irteten ginen, are alargundu osteko neguan eta udaberri euritsu hartan. Gorrik buru belarri sinesten du onuragarria dela…
kalera irtetea, nuragarri ibiltzea eta, era berea, jendea ikustea, gure etxean egunero bisitaren bat bagenuen ere. Hori bai, protesta egiten zuen euria zen bakoitzean. Gero esango dute adinarekin itzali egiten direla grinak, ahuldu. Normalean, jendeak zahartzaroari buruz hitz egiten duenean, berari gertatzen zaiona orokortzen du edo, bestela, jaiotza agiriak bizitza osoa gobernatu behar balu bezala jarduten du. Zaharregia zara bizitza berri bati ekiteko, esan zidan semeak eta gorrotoa gorde zalea ez banaiz ere, ez dut oraindik esaldia ahaztu. Esan dezaket, nire kasuan, gaztetan nituen grina eskasak itzali egin direla eta hori, niretzat, zahartzaroaren abantailetako bat da. Gorri, ordea, esango nuke, zenbat eta zaharrago, orduan eta grinatsuago dela edo hori esaten dit, behintzat, berez gezurtia den memoriak.By Ramon Saizarbitoria Zabaleta. 2010
Lehenengo argitalpenetik hogei urte pasa diren honetan, nekez aurkituko dugu 100 metro irakurri ez duen euskal literaturzalerik. Nobelak orain artean…
izan dituen hamar argitalpenak edo lau itzulpenak geurean soilik bakanen batzuek duten arrakastaren lekuko dira. Diktaduraren zentsoreen aginduz, 1974ko argitarapena sekuestratu egin zuten. 1976an amnistiatu ondoren iritsi zen nobela irakurleen eskuetara. 1985ean Alfonso Ungriaren zuzendaritzapean nobelaren izen bera daraman filmea egin zen. Eskuetan duzuen hau 10. edizioa da, eta eskubide osoz gure klasikoetako bat dagoeneko. Zerraldo erori arte ihesleak ibilitako azken 100 metroek iradokitzen dute nobelan giza-dimentsioaren alderdirik intimoen eta sakonena. Bakardade hori areagotzea baizik ez dute helburu heriotzaren gertalekutik kanpora txertatutako flash indiferenteago edo sentiberagoek, beti ere heriotzaren mugatik honantzago daudenak. Harantzago heriotzaren unibertsoa hasten baita, bizitzaren azken irudi eta oroitzapen iheskorrak ere sustengu baten bila gertatzen diren espazioa. Halabehar kapritxosoenak iheslearen inkontrura erakarritako testigu anonimoa bihurtuko da nobelan zehar protagonistaren abenturaren ardatz. Hark erakarriko du beregana iheslearen ahalegina eta azken borondatea eta, bidenabar, narrazioarenak. Hari eskainiko dizkio ihesleak, maitasun erritual trajiko baten aurrean bageunde bezala, bere bizitza ofrendan. Maitale bitxi eta anbibalentea izaki ordea lekuko hori; izan ere, biak daude, iheslea eta lekukoa, maiz bizitza bera ere zaletua den harreman ironiko itsu batean giltzapetuta. Protagonista bakarrik dago bere patu tristearen aurrean, eta zu, irakurle, espektadore izatera behartuta zaude. Seguru nobela irakurri ostean, poetak esan zuen bezala, begi eta bihotz berriez ikusiko duzula mundua.By Felipe Juaristi, Erein. 2010
Vidalek ez zuen ihes egin alemanak, gerran, Odessa hiriko atariraino iritsi zirenean. Aukera eman zioten trena hartu eta alde egiteko,…
gizon-emakume askorekin batera, arriskutik libre izango ziren tokiren batera. Ez zuen ihes egin, bere burua hilobi bati lotua ikusten baitzuen, jakinik ez zela Kauffmannen hilobi, baina hori gutxienekoa zitzaion, mundua orduan hilobi handia zenez, hilobi bakarra zainduz guztiak zaintzen zituela uste baitzuen. Ez zuen ihes egin alemanak bila etorritakoan; biolin kutxa, maleta bat eta soinean eramateko arropa gutxi batzuk hartzeko aukera eman zioten. Bagoi zikin batean sartu zuten, bera bezalako beste berrogei emakumerekin batera, haiek ere arrazoi bategatik edo besteagatik Odessa hirian geratuak, haiek ere ihes egiteko gogorik gabeak, bazekitelako edo bestela susmatzen zutelako ihesaldi guztien amaieran hilobi bat zegoela, lurrezko hilobi edo airezko hilobi. Trenak abiadura hartu eta atzean utzi zuen hiria, eta gauez lautadan barrena zihoalarik, Sara Vidal, biolina kutxatik atera eta, joka hasi zen Scriabinen Gauekoa. Gauak are gehiago gautu zuen.By Ramon Saizarbitoria Zabaleta. 1996
(Zabalpen Saria 1997) Eta horra nola idazten duen komikoki, samur, zoragarri maiz, huskeria eta zer horiez guztiez. Exagerazioa ere hor…
dago, eta nabari da denborak urratutako iragan hori, ezagutzearen ohitura, nekea, hitzak esateko edo ez esateko ezina, gerra saihets lezakeen keinua egiteko edo ez egitekoa, bestea amorratzeko moduan jardun behar petral hori. Gorrotoaren, indiferentziaren, suminaren, errukiaren, samurtasunaren errito odoltsuak, edota horren guztiaren planta egiteko erritoa. Urkoa ondo ezagutzen dela uste eta norbera izan tolesgabea. Benetan nahi ez duguna nahi izateko setakeria funtsgabe hori. Hitzen eta begiraden, pentsamenduen, aurreikuspenen gerra zentzugabe hori: hau egingo du, hori pentsatuko du, zera usteko du, eta agian, beharbada, akaso... A, zein gozoa nor bere buruaz errukitzea! Aldi berean, norbait zurea dela ziur jakiteko gogo hori, inolako arrisku izpirik gabe; segurtasun falta eragozle hori. Hain gaizki maitatzea, izan zena iraunarazi nahi izatea, jadanik ez den arren. Maitatzea ez baitago edonoren esku. Gizajoa, hain irrigarria, hain berekoia, eta hain samurra ere bai, inoiz. Eta gero neskato hori dago, hain gardena; ikusi ere egiten ote du gizonak. Ez da deus. Ez da. Nola kalifikatu sorginkeriaz bezala agertzen eta desagertzen den norbait, amets bat baino pisu handiagorik ez duen norbait, itxaropenaren maila ere ez duena. Eta poeta kaskar bat, doi orduantxe han portunatu behar zuena. Eta Samuel, gudari zaharra, aita gisa, zentzudun bakarra zentzugabekeria horren baitan. Eta beste hura, leiho barrena gainditu eta patioko zoladuraren kontra lehertu dena. Huskeria bat. Aurrera doa bizitza, auzitegiko enbarazu batzuk gora-behera; ezer larririk ez. Izate bitxia gurea. Helena SoteloBy Juan Kruz Igerabide. 2007
Ali txikiaren aurpegia, bonbaz zartaturiko Bagdad hirian. Ali jakintsu sufiaren aurpegia, Erdi Aroko Bagdaden, jakinduriaren hirian. Tratu txarrak jasaten dituzten…
emakumeen aurpegiak. Bizitzaren alde borrokatzen direnen aurpegiak. Ibaiaren aurpegia. Lore aurpegia: Jasmina. Bi istorio txirikordaturik, bi denbora elkarrizketan, bortxakeriaren gorreriaz gaindi. Iraganeko handitasuna, sufi xumeen jakinduria... oraindik ere bizirik dago nolabait Bagdad bortxatuan bizi diren izaki minduetan, elkarrekin arnasa hartzen ikasi nahi duten/dugunon borondate indartsuetan, arrazoigabeziaren eta errukigabeziaren itomenetik irten nahi duten/dugunon bihotzetan. Euria ari du Bagdaden. Aurpegiak hodeien gainean, irribarre bihurtzeko ahaleginetan.By J. K. Rowling, Estibaliz Lizaso Lopetegi, Xabier Olarra Lizaso. 2012
Barry Fairweather berrogei urte bete berritan hil da, eta Pagford herri txikia shock batean bezala geratu da. Itxuraz, herri patxadatsua…
da Pagford. Leku idiliko bat. Galtzada harriko merkatu plaza bat eta abadia zaharra. Baina patxadazko itxura horren atzean, gatazka larria ezkutatzen da. Aberatsak gatazkan daude pobreen aurka, nerabeak gurasoen aurka, emazteak senarren aurka, irakasleak ikasleen aurka? Pagford ez da lehen kolpean ematen duena. Gerra horiek denak ezkutuan egon dira orain arte, baina Barryk parrokia-batzarrean utzi duen hutsuneak inoiz Pagforden ikusi gabeko gerra piztu du. Nork irabaziko du grinaz, hipokresiaz eta ustekabeko berriez kargatutako gerra hori? Komedia ilun bat idatzi du Rowlingek, zer pentsa uzten zaituena hasieran eta harrituta gero. The Casual Vacancy da J. K. Rowling-ek helduentzat idatzi duen lehen eleberria.By Ignacio Fernández González, Agustín Ferrer Casas, Pedro Díez de Ulzurun e Ignacio López de Arana Arrieta. 2014
By Josu Galdos Kazabon. 2010
Eguzkiaren lehen izpiekin esnatu zen. Begiak ireki eta txundituta gelditu zen, hori zen hori edertasuna, zuhaitzak, zerua, haizea? Dena bizi-bizirik…
zegoen, lurraren indarra bere barruan sentitzen zuen, indar itzela. Denbora eta espazioa desagertu egin ziren, eta ikusten zuen oro ez zegoen ez kanpoan ez barruan, baina berak bere baitan sentitzen zuen. Bera ere indar izugarri haren erdian sentitzen zen, bizitzan guztiz murgilduta, eta inoiz baino esnatuago eta argiago.-Orain ulertzen dut -esan zuen neskak barre ttiki batekin.Erraiak harrotzeko bederatzi ipuin biltzen dira liburu honetan. Mendiaren misterioa, lurraren indarra eta basoaren magian murgilduko gara etorkizun handiko idazle gazte honen eskutik.By John Ceiriog Hughes.
By António Lobo Antunes, Antton Olariaga, Iñigo Roque Eguskitza. 2013
Lobo Antunesen literatura esplikatzeko esan izan da C linerekin bukatua zen literatura motatik abiatu zela baina psikoanalisiaren ekarria erantsirik…
Lobo Antunesen eleberrien artetik Gauzen ordena naturala iruditzen zitzaion onena Jos Cardoso Pires idazleari Egileak berak ez zuen dudarik garai hartan Hau da idatzi dudan liburu onena ez ordea seguru aski nire erabatekoa Kritikarien aldetik harrera ona izan du nazioarte osoan eta klasiko handien parean jarri dute New Yorker aldizkariak esate baterako honako hau zioen Mundu zabaleko idazleen artetik psikologia-erretratugilerik trebeenetako bat Liburu honetan gertalekuak hara-hona dabiltza denbora-aldaketekin bateratsu Portugal osoa korritzen dute narrazioek Galiziako mugan Mon o-n hasi eta hegoaldean Tavira-n buka Afrika hego-ipar zeharkaturik Johannesburg Mozambike eta Aljeria Hala ere gertakari gehienak Lisboa inguruan kokatzen dira batez ere pertsonaien umezaroko Benfica auzoanBy Aritz Gorrotxategi. 2005
Kurtso amaierako bidaia batean Tuneza jauzi egin zuten hiru lagun euskaldunen eleberrian emandako kronika jasotzen du narrazio honek Langabezia…
zain zuten itzuleran eta nolabait bazekiten sei egun haiek zirela tren berri bat hartu aurreko azken geltokia Handik itzuli ziren pertsonak ez ziren jada hasierako berdinak Tartean labirintu moduko merkatuak dromedarioaren sindromea bidaia turistikoak Islama eta mezkitak euskaldunaren beldur atabikoak Tunezeko historia nahiz kondairak taxi zaharrak eta auzune zuriak kontsularen alaba edo emakume misteriotsu bat Darth Vader eta Ben-Hur infernua eta paradisua erregateoak etorkizun iragarleak Ali-Babaren diskotekak eta musika arabiarra oasiak eta txirotasuna gizakiari buruzko gogoetak Ekialdea ezagutzeko modu umoretsu bat planteatzen digute hiru lagun hauek Ekialdea eta Euskal Herria tuneztarrak eta euskaldunak kontrastea etengabe bilatuz hiru lagunak euren buruak biluzten ikusiko ditugu haien zalantza eta miseriak azaleratuz Azkenik galtzaileen istorioa ere izan daitekeen honetan euren buruez barre egiteko gai direla erakusten digute hiru protagonistek Horrela izan ezean absurdoa da bizitzaBy Jean Jacques Rousseau, Juan Kruz Igerabide. 2004
Rousseau europar kultura modernoaren funtsezko autorea da Beraren obra orijinala eta zabala zaila da sailkatzen Hain…
zuzen ere idazlearen aurreneko lanak Dijongo Akademiak jaso zituen eta 1750ean Lehen Saria eman zion oso eztabaidatua izan zen Mintzaldia obrari Lau urte geroago bigarren Mintzaldia aurkeztu zuen Rousseauk Lehenengoan erantzun gabe utzi zuen gaiari -gizaki zibilizatua ustelduta baldin badago zein da benetako gizakia - heldu zion bigarren honetan bere gizaki naturalaren ideia proposatuz eta gizarteak atzera bueltarik ez duela onartuta giza izatean oinarritzen den antolakuntza politikoa aldarrikatuzBy Joxe Azurmendi Otaegi. 1991
Gure pentsakeran munta handia duten arazoak jorratzen ditu egileak hala nola gizona berez ona txarra ala zer…
den funtsezkoena kultura ala natura ote duen Eta jorratu ez ezik argi berri batez erakusten dizkigu ikuspegi guztiz desberdinez agerteraztenBy Xabier Etxeberria Garro. 2000
27 urte bete berri ditu Tasio Ardanazek: ez lanik, ez neskarik, inoiz ezer taxuzkorik egin ez eta aspertua dago bizitzaz,…
ezertarako ilusiorik gabe. Egun batean, ordea, auto-istripu baten ondotik eraztun bat deskubrituko du hildakoaren eskuan, zer edo zer ezkutua sumatuko du hor, eta misterioa argitu nahian hasiko da. Detektibe-istorio hankazgoratu bat aurkituko du irakurleak nobela honetan, Miren izeneko tabernari baten maitasun eta bakardadezko kontakizun hunkigarria ere bai, gaurko gazteriaren erretratu zorrotz bat, epikatik eta topikoetatik ihes egiten duena, eta askoz gauza gehiago.Indartsu dator Etxeberria letren plazara, erregistro eta estilo ugari menderatuz: intriga, pertsonaien psikologia, amodio-kontuak, umore batzuetan beltz besteetan ironikoa... Hori dena, erritmo bizi eta idazkera arin batekin: esaldi laburrak, kaleko hiztegia, espresibitate handia... Hitz batean esanda, ezagutu beharreko idazlea.