Title search results
Showing 241 - 260 of 279 items
Mapagilea
By Inaxio López de Arana Arrieta, Amaia Ballesteros López. 2014
Etxahun gaztea kartografoa da, eta itsasoa eta bere misterioak maite-maite ditu. 1769ko goiz batean, Donibane Lohitzunen itsasoratu eta Afrikako kostaldeetarantz…
egin zuen, L’Hirondelle de Mer ontzian, ibilbide eta mapa berriak zirriborratzeko asmoz.Baina aparteko gertaera batzuek ezustekoz beteriko abentura bihurtuko dute bidaia hura.Faraoiaren errezeta
By Diego Agrimbau, Diego Garavanno, Virginia Pérez Alonso. 2014
Ze baboa zaren Pirata!
By Koldo Biguri Otxoa de Eribe. 2014
Galtzontzilo galduaren bila
By Antton Dueso Alarcón, Miel Anjel Elustondo Etxeberria. 2007
Gandor gorriko Punki oilartuarekin, ohiko haur-gazte literaturatik at, ikasleei benetan interesgarri zaizkien gaietan murgilduko gara. Antton Dueso AlarcónPasai Donibanen jaio…
zen 1962an. Marrazkilaria, diseinatzailea eta idazlea da besteak beste.Hogei liburu ditu bai haurrentzat, Hildako baten txangoa bai gazteentzat, Mundua ez da, eta ez da ere ez!, Hi bai matxista zikiña!, Bozateko egunkaria etaArrautza egosiaren eguna.Eutsiko diogu?: Sorkuntzaren profesional autonomoak, etorkizunak
By Fermin Etxegoien. 2014
Galdera bakarreko 12 elkarrizketa: Ander Lipus Estitxu Eizagirre Luistxo Fernandez Mari Añes Gorostiaga Eñaut Elorrieta Miren Amuriza Hedoi Etxarte Maider…
Unda Iban Arantzabal Maia Eder Kurutxet Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga Miren Agur Meabe Inoiz baino gehiago lortu den garaian -orain- badirudi, halaber, azkenetan garela. Nola daramate arestikoa sorkuntzarekin lanean modu autonomoan ari diren profesionalek? Eutsiko diote ala ez? Galdera bakarra, euskaldun euskaltzaleari fite -bere burua batere behartu gabe- adarkatzen zaiona beste hainbatetan: eutsiko ote diote -norberaren alor profesionalak ez ezik- bai euskarak bai herriak -edo nazioak- eta baita gizateriak ere? Galdera bakar nahiz adartuari emaniko erantzunek osatu dute liburu hau. Sorkuntzaren profesional autonomoenak, liburu honetan ez baititugu teoriko profesionalen iritziak bilatu eta pilatu, ezta sortzaile amateurrenak ere, kontrakoa baizik: hil bukaeran diru sarrera finkorik aldez aurretik zihurtaturik ez duten sorkuntzaren profesional autonomoenak. Utikan, beraz, funtzionario manifestu sinatzaileak, liburu honetan bestelako bizimodu bati buruz ari baikara, sorkuntzaren profesional autonomoek dutelakoan -haiek ez beste inork- kulturalki gertatzen ari zaigunaren eta gerta dakigukenaren bizipen erreala.Euskararen aldeko borrokan
By Txillardegi. 2004
Euskararen aldeko ianean eta borrokan eman du Txillardegik bere bizitzarik gehiena, bai maila praktikoan erakunde euskaltzaleak antolatuz, euskaldun epelen kontzientziak…
astinduz, hizkuntzaren aldeko mila ekintza eta protestatan parte hartuz, bai teorikoan, euskara sakonki ikertuz eta landuz, artikulu, saiakera eta literatur lanen bitartez. Ikerketa-esparru horretan egindako lanen aukeraketa eta bilduma moduko bat da, hain zuzen ere, esku artean duzun liburu hau: Euskararen aldeko borrokan.Hezurren ondarea
By Dolores Redondo, Fernando Rey Escalera, Cristina Fernández Blanco, Mikel Vilches Plaza. 2013
Johana Marquezen aitaordearen kontrako epaiketa hastear dago. Salan zain dauden pertsonen artean dago, haurdun, Amaia Salazar inspektorea, Foruzaingoaren homizidioen arloko…
burua.Zaindari ikusezinean ikusi genuen bezala, berak argitu zituen Basajaunen hilketak, Baztan ibar osoa izuz eta kezkaz bete zutena. Basajaunenmodus operandia imitatuz, Jason Medinak bere andrearen alaba nerabea, Johana, hil, bortxatu eta mutilatu egin zuen. Amaiak bere egitekoa bete du hiltzaile bihozgabe hura akusatzen zuten frogak biltzen, eta prest dago epaiketan erakusteko. Halako batean, ordea, epaileak adierazi du epaiketa bertan behera gelditzen dela: akusatuak bere buruaz beste egin du epaitegietako komunetan. Berriak ikusmina eta haserrea pizten du salan, eta poliziak Amaiari deitzen dio: akusatuak ohar kezkagarri misteriotsu bat utzi du inspektoreari zuzendua. Hitz bakar bat: ?Tarttalo?. Hitz bakar horrek lotura moduan jokatzen du eleberriko trama lazgarriaren garapenean, eta, inspektorea epizentro duela, bukaera bizkor dardaratsuraino eramango gaitu ia konturatu gabe. Baztango trilogiako bigarren eleberri honek badu beste foko bat ere, hari nagusiari maisuki lotua, familia harremanak, senar-emazte harremanak, amatasuna? ukitzen dituena eta kontakizuna are interesgarriago bihurtzen duena.Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian
By Bernardo Atxaga, Antton Olariaga. 2010
Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian, hamar eguneko tartearekin edo. Biak zuzen-zuzen etorri ziren nik Boiseko city amerikano honetan…
daukadan etxeraino, eta nire iloba Jimmyk jarri zizkidan eskura. Azkenengoarekin ailegatu zenean ni mimosaren adarrak txukuntzen nengoen, umore onean, alegia, zerengatik umore txarrean nagoenean ez baitut gardena zaintzen hasteko gogorik izaten, eta dolar bat eman nion sari bezala. Halere Jimmyk kezkatuta bezala begiratu zidan, sudurra zimurtzeko berak daukan keinu veryARMIX max-mix
By Elhuyar Fundazioa. 2011
Zaindari ikusezina
By Dolores Redondo, Josu Zabaleta Kortabarria. 2013
Ez zaio eleberriari intrigarik eta misteriorik falta. Amaia Salazar inspektoreak bi eginkizun ditu eleberrian: Baztan inguruan, eta batik bat, Elizondo…
inguruan gertatzen ari diren neska nerabeen hilketak argitu, eta, hain larria ez badirudi ere, eleberriak aurrera egin ahala, hil ala bizikoa gertatuko zaio Amaiari bere iraganarekin, eta iragana esaten dugunean, amarekin, izan (eta dituen) arazo larriak konpontzea. Alde horretatik begiratuta, detektibe nobela honek, edo polizia nobela honek, badu dimentsio psikologiko nagusi bat ere bere tramaren garapenak argitu beharko duena. Amaia Salazarren amak fijazio gaiztoa du alabarekin, eleberriak aurrera egin ahala haurtzaroko oroitzapenen bidez berreskuratuko da harreman gaizto horien nondik norakoak. Jakina, familia bera da lehen kaltetua. Honetaz ere luze jardungo du nobelak. Baina etor gaitezen intrigaren hariak eta gertaera nagusietara. Zergatik neskak, eta beti ere nerabeak? Galdera horien erantzuna ikerketak eta hiltzaileak berak emango du. Hiltzailearen koadro psikologikoak emango du izakera maniakoaren berri. Eleberriaren hirugarren baliabide nagusia mitologia da. Basajaunak bizirik omen inguruko bizilagunen imajinarioan. Progresoa azkar doa, baina mentalitate zaharraren elezahar eta sinismenak soseguz. Garrantzitsua izango da mundu mitologiko horrek nobelak izango duen protagonismoa. Idazleak trebezia handia erakusten du polizia-eleberrien kontalari gisa, eta herri honen idiosinkrasiaren ezagutza sakona, aldi berean. Detektibearen ikerketaren kontaketa eta pertsonaiak bizi diren alegiazko mundu antropologikoa batzeko duen maisutasunak era guztietako irakurleak harrapatzen ditu.Bi anai
By Bernardo Atxaga. 2008
Etengabe errepikatzen den naturaren sasoi-gurpilean txori, katagorri, suge eta antzarek bi anaien -Paulo eta Daniel- istorioa kontatzen digute. Urtea joan…
urtea etorri, beti bestelako eta aldi berean beti berdin agertuko den Obabako irudimenezko lurralde hori, baina, gizakien arteko handinahi, irrika eta grinen agertoki krudela da. Paulo eta Daniel anaia atzeratua dira giza-kudelkeria horren biktimak. Gizakiok errenditzen gaituen naturaren lege zaharrean bildurik, Paulo eta Danielen munduko ibilera itogarriak txori, katagorri, suge eta antzaren fabulen munduarekin egiten dute bat, eta irakurlearengan efektu zoragarria lortzen gainera: ihesaren eta kontsolazioaren sentipen askatzailea. Zail da asmatzen nork jarri duen bere aldetik gehiago, irudimen handiko idazleak ala dohain handiko kontalariak; izan ere, oso gutxitan bezala egokitu baitzaio bata besteari. Emaitza paregabea da. Artista handi baten lana.Azukrea belazeetan
By Inazio Mujika Iraola. 1987
Egun beltzetan, jolas beltzak
By Fernando Morillo Grande. 2008
Gazteen errugabetasuna guztietan ankerrena izan daiteke. Giroa latza denean, are latzagoak dira jokabideak: egun beltzetan, jolas beltzak. Izan ere, bizitzak…
lepotik helduz gero, ez omen da aukera handirik. Edo bai? Liburu honetako protagonistak gaztetako gudak ekartzen ditu gogora. Kanpo- eta barru-gudak. Gudaoste garaia du jolas-leku, eta, gaztaro guztietan bezala, ametsak eta komeriak dauzka elikagai: adiskideen liskarrak eta sexuaren tabuak, liderren xarma eta zaurien negarrak.Txoko ilun guztietatik, amorrua, nahasmena eta irrika. Egun beltzetan, jolasa beltz. Baina baita bizigarri ere. Hala, jolasak jolas, bizitzaren xuxurla gordina entzun beharko du apurka. Eta ametsaren azkena.ARMIX sukaldean: Mugaritzen laguntzarekin
By Elhuyar, Elhuyar Fundazioa. 2013
Antsoren dorreak
By Toti Martínez de Lezea, Aritz Albaizar Martínez de Lezea, Rosetta Testu Zerbitzuak S.L.. 2009
Antsoren dorreak eleberri honek Nafarroako erreinuaren garairik liluragarrienetako batera eramaten gaitu. 1004ean Antso III.a Handiaren koroatzea izan zen; bere erreinaldian…
Hispainiako kristau erresumen hiru laurdenetako errege izatera iritsi zen. Guztiz karisma bereziko pertsonaia bat izan zen; haren biografiak, hala ere, lurralde-, erlijio- eta maitasun-kontuetan katramila askotan sartuta egon zela erakusten digu. Ez dago zalantzarik bere erresumaren mugen barruan ordena jartzen jakin zuen erregea izan zela, eta ez zuela beldurrik izan aukera izan zuen edozein lurralde konkistatzeari ekiteko. Santiago bidea, monasterioen eta ospitaleen eraikuntza eta arte erromanikoaren zabalkundea izango dira eleberri honen kapituluetan azalduz joango diren beste zenbait gai.3 Mariak
By Arantxa Urretabizkaia Bejarano. 2010
Kalera irten, egunero irteten ginen, are alargundu osteko neguan eta udaberri euritsu hartan. Gorrik buru belarri sinesten du onuragarria dela…
kalera irtetea, nuragarri ibiltzea eta, era berea, jendea ikustea, gure etxean egunero bisitaren bat bagenuen ere. Hori bai, protesta egiten zuen euria zen bakoitzean. Gero esango dute adinarekin itzali egiten direla grinak, ahuldu. Normalean, jendeak zahartzaroari buruz hitz egiten duenean, berari gertatzen zaiona orokortzen du edo, bestela, jaiotza agiriak bizitza osoa gobernatu behar balu bezala jarduten du. Zaharregia zara bizitza berri bati ekiteko, esan zidan semeak eta gorrotoa gorde zalea ez banaiz ere, ez dut oraindik esaldia ahaztu. Esan dezaket, nire kasuan, gaztetan nituen grina eskasak itzali egin direla eta hori, niretzat, zahartzaroaren abantailetako bat da. Gorri, ordea, esango nuke, zenbat eta zaharrago, orduan eta grinatsuago dela edo hori esaten dit, behintzat, berez gezurtia den memoriak.100 metro
By Ramon Saizarbitoria Zabaleta. 2010
Lehenengo argitalpenetik hogei urte pasa diren honetan, nekez aurkituko dugu 100 metro irakurri ez duen euskal literaturzalerik. Nobelak orain artean…
izan dituen hamar argitalpenak edo lau itzulpenak geurean soilik bakanen batzuek duten arrakastaren lekuko dira. Diktaduraren zentsoreen aginduz, 1974ko argitarapena sekuestratu egin zuten. 1976an amnistiatu ondoren iritsi zen nobela irakurleen eskuetara. 1985ean Alfonso Ungriaren zuzendaritzapean nobelaren izen bera daraman filmea egin zen. Eskuetan duzuen hau 10. edizioa da, eta eskubide osoz gure klasikoetako bat dagoeneko. Zerraldo erori arte ihesleak ibilitako azken 100 metroek iradokitzen dute nobelan giza-dimentsioaren alderdirik intimoen eta sakonena. Bakardade hori areagotzea baizik ez dute helburu heriotzaren gertalekutik kanpora txertatutako flash indiferenteago edo sentiberagoek, beti ere heriotzaren mugatik honantzago daudenak. Harantzago heriotzaren unibertsoa hasten baita, bizitzaren azken irudi eta oroitzapen iheskorrak ere sustengu baten bila gertatzen diren espazioa. Halabehar kapritxosoenak iheslearen inkontrura erakarritako testigu anonimoa bihurtuko da nobelan zehar protagonistaren abenturaren ardatz. Hark erakarriko du beregana iheslearen ahalegina eta azken borondatea eta, bidenabar, narrazioarenak. Hari eskainiko dizkio ihesleak, maitasun erritual trajiko baten aurrean bageunde bezala, bere bizitza ofrendan. Maitale bitxi eta anbibalentea izaki ordea lekuko hori; izan ere, biak daude, iheslea eta lekukoa, maiz bizitza bera ere zaletua den harreman ironiko itsu batean giltzapetuta. Protagonista bakarrik dago bere patu tristearen aurrean, eta zu, irakurle, espektadore izatera behartuta zaude. Seguru nobela irakurri ostean, poetak esan zuen bezala, begi eta bihotz berriez ikusiko duzula mundua.Airezko emakumeak
By Felipe Juaristi, Erein. 2010
Vidalek ez zuen ihes egin alemanak, gerran, Odessa hiriko atariraino iritsi zirenean. Aukera eman zioten trena hartu eta alde egiteko,…
gizon-emakume askorekin batera, arriskutik libre izango ziren tokiren batera. Ez zuen ihes egin, bere burua hilobi bati lotua ikusten baitzuen, jakinik ez zela Kauffmannen hilobi, baina hori gutxienekoa zitzaion, mundua orduan hilobi handia zenez, hilobi bakarra zainduz guztiak zaintzen zituela uste baitzuen. Ez zuen ihes egin alemanak bila etorritakoan; biolin kutxa, maleta bat eta soinean eramateko arropa gutxi batzuk hartzeko aukera eman zioten. Bagoi zikin batean sartu zuten, bera bezalako beste berrogei emakumerekin batera, haiek ere arrazoi bategatik edo besteagatik Odessa hirian geratuak, haiek ere ihes egiteko gogorik gabeak, bazekitelako edo bestela susmatzen zutelako ihesaldi guztien amaieran hilobi bat zegoela, lurrezko hilobi edo airezko hilobi. Trenak abiadura hartu eta atzean utzi zuen hiria, eta gauez lautadan barrena zihoalarik, Sara Vidal, biolina kutxatik atera eta, joka hasi zen Scriabinen Gauekoa. Gauak are gehiago gautu zuen.Bihotz bi
By Ramon Saizarbitoria Zabaleta. 1996
(Zabalpen Saria 1997) Eta horra nola idazten duen komikoki, samur, zoragarri maiz, huskeria eta zer horiez guztiez. Exagerazioa ere hor…
dago, eta nabari da denborak urratutako iragan hori, ezagutzearen ohitura, nekea, hitzak esateko edo ez esateko ezina, gerra saihets lezakeen keinua egiteko edo ez egitekoa, bestea amorratzeko moduan jardun behar petral hori. Gorrotoaren, indiferentziaren, suminaren, errukiaren, samurtasunaren errito odoltsuak, edota horren guztiaren planta egiteko erritoa. Urkoa ondo ezagutzen dela uste eta norbera izan tolesgabea. Benetan nahi ez duguna nahi izateko setakeria funtsgabe hori. Hitzen eta begiraden, pentsamenduen, aurreikuspenen gerra zentzugabe hori: hau egingo du, hori pentsatuko du, zera usteko du, eta agian, beharbada, akaso... A, zein gozoa nor bere buruaz errukitzea! Aldi berean, norbait zurea dela ziur jakiteko gogo hori, inolako arrisku izpirik gabe; segurtasun falta eragozle hori. Hain gaizki maitatzea, izan zena iraunarazi nahi izatea, jadanik ez den arren. Maitatzea ez baitago edonoren esku. Gizajoa, hain irrigarria, hain berekoia, eta hain samurra ere bai, inoiz. Eta gero neskato hori dago, hain gardena; ikusi ere egiten ote du gizonak. Ez da deus. Ez da. Nola kalifikatu sorginkeriaz bezala agertzen eta desagertzen den norbait, amets bat baino pisu handiagorik ez duen norbait, itxaropenaren maila ere ez duena. Eta poeta kaskar bat, doi orduantxe han portunatu behar zuena. Eta Samuel, gudari zaharra, aita gisa, zentzudun bakarra zentzugabekeria horren baitan. Eta beste hura, leiho barrena gainditu eta patioko zoladuraren kontra lehertu dena. Huskeria bat. Aurrera doa bizitza, auzitegiko enbarazu batzuk gora-behera; ezer larririk ez. Izate bitxia gurea. Helena SoteloBagdadeko aurpegiak
By Juan Kruz Igerabide. 2007
Ali txikiaren aurpegia, bonbaz zartaturiko Bagdad hirian. Ali jakintsu sufiaren aurpegia, Erdi Aroko Bagdaden, jakinduriaren hirian. Tratu txarrak jasaten dituzten…
emakumeen aurpegiak. Bizitzaren alde borrokatzen direnen aurpegiak. Ibaiaren aurpegia. Lore aurpegia: Jasmina. Bi istorio txirikordaturik, bi denbora elkarrizketan, bortxakeriaren gorreriaz gaindi. Iraganeko handitasuna, sufi xumeen jakinduria... oraindik ere bizirik dago nolabait Bagdad bortxatuan bizi diren izaki minduetan, elkarrekin arnasa hartzen ikasi nahi duten/dugunon borondate indartsuetan, arrazoigabeziaren eta errukigabeziaren itomenetik irten nahi duten/dugunon bihotzetan. Euria ari du Bagdaden. Aurpegiak hodeien gainean, irribarre bihurtzeko ahaleginetan.