Service Alert
Delay in delivery of CDs
We are currently experiencing a delay with CD production. CDs are being sent and will be delivered as soon as possible. We apologize for the inconvenience.
We are currently experiencing a delay with CD production. CDs are being sent and will be delivered as soon as possible. We apologize for the inconvenience.
Showing 161 - 180 of 272 items
By Jos Antonio Tellaetxe Isusi. 2004
Denok ezagutzen dugu Txanogorritxoren betiko ipuina: amamari bisita egitera doan neskatila, bidean aurkitzen duen otsoa... Baina gauzak ez dira beti…
berdin gertatzen. Esaterako, txano gorria duen neska egungo Palestinan bizi daiteke, eta orduan, agian, otsoak eta umeak ez dira etsaiak izango. Orduan, baliteke otsoak eta Txanogorritxok etsai berari aurre egin behar izatea, gerrari, alegia. Ipuin honetan umorea eta fantasia nahasturik aurkituko ditugu, gerra eta heriotzaren krudela sentiberatasunarekin. Gure garaiko Txanogorritxoa da J. A. Tellaetxek aurkezten diguna. Jose A.Tellaetxe Portugaleten jaio zen 1959an. Ilustratzailea, argitaratzailea, idazlea eta diseinatzailea da besteak beste. 1992.urtean hasi zen Haur eta Gazte Literaturan murgiltzen. Hamazazpi liburu ditu argitaratuak orain arte, haien artean eta bilduma honetan: Baleen haranean, Ariadna eta Hankapalo eta Ilbehera.By Xabier Rojo. 2010
Udaltzaingoaren auto batek kalea mozten zuen. Haren atzean, Ertzaintzaren auto andana. Are atzerago behinola auto bat izan zena. Handik metro…
batera estalki hori bat. Haren azpian gorpu txikitu bat. Huraxe zen ordu batzuk lehenago iruditutako eszenatoki makabroa, eta Iñaki demas izorratu zuen hutsik ez zuela egin ohartzeak. Inguruko etxeei erreparatu zien. Pertsiana gehienak jaitsita zeuden, eta une batez bere buruari galdetu zion ea noiz utziko zion kristalgintzak negozio bikain bat izateari. Gero jendeari erreparatu zion, plastikozko zinten atzetik jakinmina asetzen zuten pertsona haiei guztiei. Gero, txano baten azpian aurpegia estaltzen zuten ertzainei. Autotik atera gabe, Iñaki atrezzoari begira egon zen luzaroan. Atrezzoari begira protagonistari ez begiratzearren. Bihozkadaren zama gainetik kendu nahian. Bihozkada gainetik kentzeko beldurrez. Eta pentsatu zuenmiaketa egiten ari ziren txanodun horiengana joatea zeukala eta gorpu haren zatiak ezagut zitzakeela jakinarazi, txikitako lagun baten hatzak zirela biltzen ari ziren haiek.By Baruch Spinoza, Patxi Lasa. 2016
Baruch Spinozak filosofia original eta eraldatzailea eraiki zuen, gizakia eta natura ikuspegi razionalista batetik begiratzen duena, aurreiritziei, tradizioari edota sinesmen…
arruntei amore eman gabe. Haren Etikak, une berean, ontologia determinista eta materialista adierazten du, antropologia naturalista, eta giza ahalmenen eskumen eta mugetan oinarritutako proiektu etikoa, premiazko harreman kausalen sare unibertsalen baitan. Haren lan politikoek luzatu egiten dute proiektu hau gizartearen munduan. Tratatu Politikoak sistematikoki aurkezten du Spinozaren filosofia politikoa. Gizarte politikoak, beldurrak eta itxaropenak bultzatutako gizaki zaurgarrien batasunak eraginda ezartzen dira. Jendetzaren ahalmenetik sortzen da errepublika, arrazoiaren gidaritzak autonomoagoa eta iraunkorragoa egingo duena. Monarkia eta aristokrazia nola bidera daitezkeen aztertu ondoren, lan hau aitzindaria da demokraziaren defentsan, ahalmen kolektiboa bereganatu eta moldatzen duen erregimen gisa ikusita.By Anjel Lertxundi. 2012
Gipuzkoako kostaldeko herri bat da eleberri honetako istorioen gertalekua. Udako turista-bisitarienak ez bezala, itsas herri horretako bizilagun askoren egunak -eta…
batez ere, gauak- arazo, kezka eta urduritasunez gainezka ageri zaizkigu. Izan ere, kontrabandoak, tabako kontrabandoak hain zuzen, bere barne-arau, kodigo eta pikareska ditu. Zinema beltzak hain ohituta gauzkan hanpako munduaren harreman korapilotsu eta gatazkatsuen isla urruna bihurtzen da kontrabandoaren mikromundu hori: boxeoaren munduko etengabeko aipamenen artean, taberna zuloak eta karta-jokoak, mafioso itxurako nagusiak eta kontu-garbitzeak, hilketak, salatariak eta xantaiak, goardia zibilaren saldukeria... Hori guztia da Tobacco days izenburu zinemadun honen mundu narratiboa. Zinemaren munduari eskainitako omenaldi xumea.By Fran ois M Arouet Voltaire, Irati Baleztena. 2015
1763ko otsailaren 20an, eskutitz hau idatzi zidaten Languedocetik: Tolerantziari buruz idatzi duen lana errukiz eta egiaz beterik dagoela iruditzen zait,…
baina beldur naiz ez ote dion mesede baino kalte gehiago egingo Calas sendiari. Izan ere, gurpilean hilaraztea agindu zuten zortzi epaileak erresumindu egin ditzake. Berorren liburua sutan erretzeko eskatuko diote parlamentuari, eta fanatikoek ?ez baitira desagertuko? amorru biziz erantzungo diote arrazoiaren ahotsari (?). Hauxe izan zen nire erantzuna: Tolosako zortzi epaileek, nahi badute, nire liburua erretzea agin dezakete; ez dago hori baino gauza errazagorik. Azken batean, Lettres provinciales gutunak ere erre zituzten, eta nire lana baino askoz ere baliotsuagoak ziren, ezbairik gabe. Norbera libre da gustuko ez dituen liburuak eta paperak etxean erretzeko.By Aingeru Epalza Ruiz de Alda. 1996
Mundu oso bat adieraz lezake egun baten kontaketak. Bi mundu elkartze ditu hemen 1944ko abuztuaren 7ak. Bi mundu, eta 36ko…
gerrak desegindako familia bat: aita, Martin, Venezuelako oihanean dabil lanean, eta giza haragiarekin zaletu den tigre baten ehizan abiatu da gaur; semea, Martintxo, Lapurdiko Larresoron bizi da gainerako senideekin aterbeturik, eta tanke nazien joan-etorriak zaintzen ditu bere lagunekin batera, jakin gabe. Aita-semeen eguna kontatzen zaigu paraleloan, eta tragediaren zantzuak sumatuz doa pixkanaka irakurlea, xehetasunekiko ardura berezia eta hizkuntzaren menderatze harrigarria erakusten dituen nobela labur baina sakon honetan.By Cristina Blanco, Jon Arretxe. 2014
Paterak abiatzeko zain dauden bitartean, eguneko azken ferrya heldu da Tangerko portura. Bidaiari bat nabarmentzen da iritsi berrien artean, medina…
zaharrerantz pauso finkoz doan gizon bakarti bat. Ondo ezagutzen du ingurunea, eta badaki nora doan eta zein den bere betebeharra. Bien bitartean, alderdi zaharreko kalexka labirintikoetan urrundik etorritako mila arima alderrai pilatzen dira. Asko hor preso geratu dira, ez aurrera ez atzera; beste batzuek oraindik eusten diote esperantzari. Moussa gaztea da azken hauetariko bat. Malin utzi zuen familia, Europa helmuga, eta ez dago prest etxera esku hutsik itzultzeko, ez du amore emango paradisura eraman lezakeen azken saiakera burutu gabe. Fatima ere bigarren talde horretakoa da eta eguneroko borrokan dihardu biziraupenaren alde, Rif-etik, familiak arbuiatuta, alaba txikia bizkarrean alde egin behar izan zuen momentutik. Fatima, Moussa eta gizon heldu berriaren bideak Tangerko medinan gurutzatuko dira, heriotza zain dagoen karrika estu eta ilunenen artean.Bamako da nobela honen bigarren kokagunea. Hango giroa, ostera, erabat desberdina da. Han harmonia da nagusi, batez ere patio tradizional bateko biztanle ugarien artean. Baina dena aldatuko da emakume zuri bat, argazki bat eskuan, iristen den momentutik aurrera.Tangerko ametsak (Erein argitaletxea, Uzta Gorria bilduma) nobela beltza da, baina genero honen ohiko ezaugarriak bidaiarekin konbinatzen ditu. Ohi duen bezala, Jon Arretxe idazleak toki kilikagarrietara eramango gaitu bere obrarekin, bai geografiari bai kulturari dagokionez. Lehenago Lisboara eraman gintuen Fatum-ekin (2008); eta gero Istanbul, Kurdistan eta Munichera Xahmaran-ekin (2009). Oraingo honetan Bamako eta Tangerren artean gauzatuko da trama, Afrika Beltzaren eta Europako kosta begi bistan daukan hiri marokoarraren artean. Eta hiri eder horretako kaleen galtzada-harri gogorraren kontra tupust egingo dute hainbat lagunen ametsek.By Bernardo Atxaga, Antton Olariaga. 2010
Sugeak txoriari begiratzen dionean, txoria itsutu egiten da, eta ordurarte begien bistan eduki duen munduaren zati laburra -zuhaitz batzuk, bizpahiru…
teilatu, bidea, zeruaren urdina- ezkutatu egiten zaio bat-batean. Barraketako magoen paineluekin gertatzen den bezala, une batez hantxe dauka guztia: koloreak, mugimendua, argia. Hurrengoan, berriz, guztia joan egin da, ezin liteke hutsune beltz bat baizik sumatu.By Aitziber Etxeberria. 2010
Komunera joan eta alboko bainugelan norbait zegoela konturatu nintzen batean, jakin-minak bultzaturik, begia paretaren kontra jarri eta zirrikitutik begiratu nuen.…
Ikusi nuenak ia arnasarik gabe utzi ninduen. Berebiziko emakume bat zen nire bizilaguna eta biluzik zegoen, bainuontzira sartzeko asmotan. Badakit ez dudala ondo egiten, baina orduan sentituriko zirrara beste behin dastatu asmoz konponketa atzeratzea erabaki nuen eta horrela nire hasierako asmo ona bertan behera geratu zen. Badakit espia nazkagarri bat bilakatu naizela, baina bakardadeak honelako gauzak egitera bultzatzen nau batzuetan. Ez daki berak ongi zenbat atsegin dudan bere biluztasuna! Horrela ikustean, bera bezain ahaltsua sentitzen bainaiz. Beti erritual bera egiten du Iosunek. Bainugelara sartu eta, argia piztu ondoren, ispiluaren aurrean geratzen da eta adi-adi bere aurpegi guztia aztertzen du. Kopetatik hasten da beti, ondoren bekainak, betazalak, betileak eta sudurra etortzen dira, eta azkenik masailak, ezpainak, kokotsa eta lepoa. Bere edertasuna itsustuko duen ezer ez dagoela bermatu ondoren, aurpegia garbitu eta olio usaintsu batez masaje txiki bat ematen du astiro, gozotasunez.By Antton Zamalloa. 2004
Ipuinak, gizon-emakumeen bidelagun izan dira beti, denboran eta kulturetan zehar.Ipuinak funtzio eta esanahi ugari izan du, kultura desberdinen arabera: irakasbide,…
jolasbide, mito... denetik du.Antton IrustaAntton Irusta naiz, Usansoloko ipuin kontalaria. Hango eta hemengo ipuinak kontatzen ditut gustura. Nire ipuinetan kontatzen ditudan gaiak lantzen saiatzen naiz haur eta gazte literatura egiten dudanean.Ipuinak kontatzea niretzat, dena da, baita literatura ere. Horregatik dut gogoko hunkitzen nauten istorioak entzuleei kontatzea, izan ere, ipuinek afektuaren dohaina eskaintzen digute.Horrela naiz zoriontsu: ipuinak kontatuz, norbera emozionatuz eta entzuleak barru-barrutik hunkituz.By Antton Olariaga, David Lindemman, Hermann Hesse, Irati Goikoetxea. 2014
Siddharthak bilatzen zuena edo azken helmuga aurkitu duena esan nahi du sanskritoz. Azken helmugara iristeko bidean, lagungarri izan daitezke irakaspenak,…
Buda edo Mesiasak, baina baita natura bera ere: Ibaia, naturaren pertsonifikazio gisa, irakasle gorena izango da Siddhartharentzat, Vasudeva txalupariak iragarri bezala. Hinduismo, budismo, taoismo eta kristautasuneko osagaiak aurki daitezke Siddharthan. Buda historikoaren ibilbidearekin antz handia du Siddharthak: kasta eta etxea utzi eta aszetismoaren bitartez nitasuna gainditu nahi du lehenengo atalean. Taoismoarekin bat egiten du irakasle eta irakaspenekiko mesfidantza erakustean, jakinduria ezin dela hitzez eman ulertzen duenean. Modernitatearekin lotua den eta horrekin batera porrot egin zuen patriarkatu falozentristari ere ordezkoa aurkitzen dio Hessek Indiar tradizioan, Siddhartha emakumezkoen ezaugarritzat har zitezkeen bertuteak bereganatzen ahalegintzen den heinean: entzuten jakitea, hurkoaren sentimenduekin bat egiten jakitea, berdintasunean oinarritutako sexu-harremanak hobestea.By Rebecca West, Maialen Catal n. 2014
Christopher Baldry-k azken hamabost urteetako oroitzapen oro galdu du, Lehen Mundu Gerran borrokan ari zela zaurituta. Etxera bidaliko dute, eri…
(ero?), baina, hara iristean, zeharo arrotza egingo zaio bere etxe maite berritua, bai eta Kitty emaztea bera ere. Familia-gizon heldu adeitsu hura 21 urteko gazte alai buruarin bihurtu da. Eta okerrena ez da hori: tematua dago duela hamabost urte maite izan zuen neska hura maite duela oraindik, hots, Margaret Allington, langile-herri batean bizi den andre txiro bat. Zalaparta. Eskandalua. Mundua hankaz gora. (Etxe barrutik aterako ez den) tragedia bat.By Xabier Rojo. 2013
Fabian Nikaraguatik iritsitako etorkin bat da. Bizitza aurrera atera nahian agure bat zaintzeko lana eskaini diote. Baina nor da agure…
hori? Hainbat istorio ezkutatzen ditu agureak eta istorio horiek iraganera eramango dute Fabian. Sarak aita zenak idatzitako liburu baten ale bat aurkitu du eta pentsatu du ilusio handia egingo diola amari. Baina bertan aurkitu duenak iragan ezkutu batera darama Sara. Andonik amets bat du aspalditik: NBAren partida bat ikustera joatea AEBetara. Eta hara joango da bere lagun Perurekin lantegian dena konpontzen den egunean. Ez du ematen, ordea, enpresako arazoek konponbide erraza dutenik. Hiru adiskide. Gaztetan "Maiatz taldea" osatzen zuten, baina urte asko igaro dira eta dagoeneko ez da ezer geratzen. Oroitzapenak baizik ez. Ezkutaleku bat. Tren bat. Hiru buru-estalki. Zigarroen kea. Hamaikak eta bostean hasiko dira su-festak eta gaua beteko da sirena-hotsez. Lau kontakizun, lau bidaia iragana eta oraina biltzen diren leku ilun ezkutu horretara.By Ramon Zabaleta. 2001
"Eta, azkenean, pare bat jolas metaforikorekin luzatu ondoren, alegoriak utzi, eta bere ipurmasailak aipatzen nituen besterik gabe. Ipurmasail biribilek zoratzear…
nindukaten, irrealitatetik -batzuetan duda egiten bainuen existitzen ote ziren- egiazko bizitzara nindekartelako. "Amets huts zinena gorpuztu egin zara, zure ipurmasailak dakuskidalako", eta bide horretatik, "zutaz ase nahi dut, zure ahotik edan...". Ez dut uste ulertu ahal izateko gehiago esatea merezi duenik, kontuan hartuta ez dela hau, inondik ere, harro sentiarazten nauen oroitzapena. Ez dakit nola izan nintzen horren ausarta, kontuan hartuz ere errazago dela horrelako gauzak izkribuz esatea. [...] Telefonoz deitu zidan, goizez, eta berehala jakin nuen eragin positiboa lortu nuela izkribuarekin. Bestela izan balitz ez zidan deituko, noski, baina, horretaz gain, nor da? galdetu nuenean, bizitza osoan ordu arte entzundako doinurik sentsualena entzun nuen. Zin dagit belusezko ahotsak existitzen direla. "Maite zaitut" esan zidan, zeta gaztelaniaz ahoskatuz. "¿Lo digo bien?". Baietz erantzun nion noski. "Qué maravilla" esan zidan, "qué bien escribes, me tienes anonadada". Antzeko baieztapen zerrenda luze baten ondoren, ea ba al nekien non zegoen galdetu zidan, eta nik, noski, ezetz; nola jakin behar nuen. "Ohe gainean nago etzanda" esan zidan. "Estoy tumbada encima de la cama y tengo los muslos calientes, tío". Pentsa daitekeenez, ezin nuen listurik irentsi. Harriturik nengoen portaera harengatik, eta harro nire literaturaren eraginagatik. Irakurtzen ari nintzen liburua esku artetik erori zitzaidan".By Denis Diderot, Joxan Arregi. 2015
Frantziar Ilustrazioaren izen handien artean, Denis Diderot ezaguna da, D?Alembertekin batera, aurrena, eta bakarka, ondoren, ?Entziklopedia?ren zuzendaria izan zelako hogeita…
bost urteetan zehar. Alabaina, itzulpengintza, matematika, antzerkia, lagunarteko solasaldiak maite zituen idazleak, bere garaiko eztabaida garrantzitsuenen adibide diren obrak idatzi zituen. Zertan datza ?Rameauren iloba?? Hitz batez esateko, dialogo bat da -platonikotik deusik ez duena-, alderdi askotariko giza identitateari buruzkoa, interes etikoaren eta estetikoaren arteko erlazio korapilotsuen gatazkan oinarrituta.By Antton Alarc n, Miel Anjel Elustondo Etxebarria. 2004
By Jose Luis Alvarez Enparantza. 1999
1873. urtea da, Donostian. Urtebete bada Bigarren Karlistada hasi zela eta Joxemari Arrubarrena "Putzu", 22 urteko gaztea, ez da lasai…
bizi armada liberal arrotzak menperaturiko hirian. Pena du bere betiko Putzu kalea utzi beharra baina, bere barruko ezinegona eraman ezinda, armak eskuetan hartuta lagundu nahiko du foruen defentsan, karlistekin bat eginda.Boluntario alde eginez geroztik, Euskal Herri osoan barrena ibiliko da Putzu: Tolosan, Zugarramurdin, Lizarra aldean, Gernikan, Oñatin, Donostiaren setioan berriz ere, baita Ipar Euskal Herrian ere, Lapurditik Zuberoaraino. "El Cuartel Real" aldizkariko erredaktore gisa, armada karlistaren atze-aurre guztiak ezagutuko ditu, bai ofizial eta diplomatikoekin ibili beharra, bai mutilekin tiroka eta borrokan, eta gerraren gorabehera guztiak ere bai, hala garaipen loriazkoak nola porrotik mingotsenak edo bala zauriak...By Juan Mart n Elexpuru Arregi, Nikolas Makiavelo. 1969
Nikolas Makiavelo (Florentzia,1469-1527), Errenazimenduko pentsamendu politikoaren deskribatzaile eta teorikorik garrantzitsuenetariko bat izan zen. Beraren idatziek eragin handia izan zuten aurrerantzean,…
ondorengo mendeetan politikaren izaeraz eta gizarte-egituraketa berriaren inguruan eman zen eztabaidaren adierazle bilakatu baitziren. Printzea Makiavelo hil ondoren argitaratu zen (1532). Botereari buruzko tratatu honetan printzerri bat nola eskuratu, defendatu eta indartu daitekeen deskribatzen da, baita printzearen dohainak eta ahuldadeak zein diren eta horiek nola ezkuta daitezkeen ere, horretarako aldeko nahiz kontrako adibideak erabiliz.By Toti Mart nez de Lezea, Aritz Albaizar Mart nez de Lezea, S L Rosetta Testu Zerbitzuak. 2011
1542ko martxoa, Juana Enrikez, Juan Trastamarakoaren, Usurpatzailearen, Nafarroako errege alargunaren bigarren emaztea, Zangozatik Sos herrira eraman dezaten agintzen du, bere…
semea han jaio dadin. Seme horren alde biek Erreinuko arauak eta Aragoikoak hautsiko dituzte eta hala egiazko oinordekoaren, Karlos Vianako Printzearen eskubideak urratuko dituzte.Zirkunstantzia bitxi batzuen ondorioz Juana Enrikezen eta Jordana Gorriaren, desohoreak markatutako emakume baten, bizitzak elkarrekin gurutzatuko dira eta urte luzetarako elkarri loturik geratuko dira, lotura horretan Juanaren anbizioa Juanaren goranahia eta Jordanaren mendeku-nahia korapilaturik.Nafarroatik Siziliara, bitartean Aragoi, Katalunia eta Napoli ere igaroz, azpijoko eta intrigaz betetako garai bat islatzen da eleberri honetan, benetako garai gogor, latz bat, etsaiak eta etsai ez zirenak ere, askotan, desagerrarazteko pozoia maiz erabiltzen zena.By Francis Fitzgerald, Garazi Ruiz, I igo Eguzkitza. 2014
Gerra batean borrokatu ziren, eta irabazi egin zuten; irabazleen hiri handian, garaitza-arkuak zeuden nonahi, eta jaurtitako lore zuri, gorri eta…
arrosek bizitasunez betetzen zuten dena. Udaberriko egun luzeetan, soldadu etxeratuak martxan zihoazen etorbide nagusian barrena, danborren burrunbaren eta haize-instrumentuen doinu alai eta durunditsuaren atzean; bitartean, saltzaile eta bulegariak, eztabaida eta kalkuluak utzirik, leihoetan elkartzen ziren beren aurpegi zuri pilatuak batailoien aldera biratuz haiek igaro ahala.? Hoteletako glamour eta festa pribatuetako poz kaskarinarekin hasi, eta bizitza alferrik galdu duenaren sentipen mingotsarekin amaitu, F. Scott Fitzgeralden ipuin antologia honek (Garazi Arrulak eta Iñigo Roquek prestatua) idazlearen bizitza eta ibilbidea laburbiltzen dizkigu. Ospea batez ere eleberriek eman zioten arren (eta eleberri horien zinemaratze ugariek), ipuingile trebe eta estimatua izan zen, bere garaian aldizkariek ondoen ordaindutakoa eta ehundik gora kontakizun ondu zituena. Gaztetako ilusioak azkar usteldu zitzaizkion belaunaldi bat erakusten digu Scott Fitzgeraldek, dirua erraz egin eta errazago gastatzen duen aberatsen gizarte fribolo, axalekoa. Arinak eta alaiak dira haren istorioak, esku abil batek idatziak, baina estetizismo horren eta itxurazko aisetasunaren azpian halako behera-behar baten zantzuak ageri dira, salaketa morala eta amerikar ametsaren porrota.