Title search results
Showing 101 - 120 of 272 items
Gezurrak, gezurrak, gezurrak
By Iban Zaldua González. 2000
"Joxe heldu eta gutxira azaldu zen Marga: -Zer? Zer moduz hire koadrilakoekin? -Eta hi? Izan al haiz etxe zaharrean? Zelan…
daude landareak? -Erruz ureztatu ditiat, erosi huen ongarri hori gehitu zioat urari, oso pozik jarri dituk, badakik nolakoak diren. Salako ateari berniza eman zioat, bide batez. Isilunea. -Handik natorren, eta ez haiz bertan arratsalde osoan egon. Bigarren isilunea, are sakonagoa. -Beno, motel, eskolan katigatu gaitiztek, badakik nola gabiltzan bilerekin eta gurasoekin, ez diat hara joateko astirik izan, eta ez hindudan landareen kontuarekin larritu nahi... Ez duk pentsatuko, ba, beste gizon batekin...? Tira! -Hik aipatu dun horrelakorik, ez nik." Denok esaten ditugu gezurrak. Baita zuk zeuk ere, irakurle. Bizitza ezinezkoa izango litzaiguke gezurrik gabe. Bikotea: gezurra. Lagunak: gezurra. Familia: gezurra. Merkatu askea, estatistikak: gezurrak. Demokrazia: beste gezur bat. Euskal Herria: gezurra. Literatura: gezurra hor ere. Hala ere, hain dira garrantzitsuak etengabe kontatzen ditugun gezur horiek non, azkenean, benetakoak bihurtzen baitira. Edo ia benetakoak. Hori uste du, behintzat, liburua osatzen duten hogeita sei ipuin hauen egileak. Egia esan badigu, noski.Traizioak
By Iban Zaldua González. 2000
Iban Zalduaren berrogei narrazio jasotzen ditu liburu honek, batzuk laburrak, luzeagoak beste batzuk. Traizioak ezkutatzen dituzte gezurraren itzalean: traizioa Iraultzari,…
Aberriari, Memoriari, Errealismoari, Literatura berari. Guztiak azaleratzen dira obsesioz, mamuz, lagunez eta etsaiez beteriko bilduma honetan. Berrogei traizio, berrogei ipuin. Honen antzekoak: "Hamasei urte bete zuen egunean, Judas Iskariotek Jesusek bidalitako papirozko eskutitz bat jaso zuen; irakurri ondoren errausteko agintzen zion, eta sekretua gordetzeko. Handik aurrera gertatu beharreko guztia azaltzen zuen, zehatz-mehatz, eskutitzak: non eta noiz elkartuko zen Judas apostoluekin, taldekoen diruzaina bihurtuko zela, eta, garrantzitsuena, Jesusi berari traizio egin beharko ziola, eta gero bere buruaz beste egingo zuela. Azken batean, traizio horren bitartez beteko zen Jesusen patua, eta hala frogatuko zuen berak, Judasek, Haren jarraitzailerik fidelena zela. Historiarentzat saltzaile doilorra izango zen Judas, baina Jaungoikoaren eskuinera eseriko zen ezinbesteko zerbitzu horren ordainean, erabakigarria izango zen eta haren ekarpena Kristoren Eliza eraikitzeko. Papiroak azaldu bezala gertatu zen dena. Judas ez dago Jaunaren eskuinera eserita, ordea. 2000. urtearen hasieran Israelgo arkeologo talde batek Judas Iskarioteren azkeneko traizioaren tresna topatu zuen Itsaso Hilaren ondoko haitzulo batean: haren testamentua, non egia osoa aitortzen baitu, eta, ondoan, Jesusek berak bidalitako eskutitz hura. Arkeologoen iritziz, dokumentuok luzaro irauteko utzi zituzten prestatuak".Bi bihotz, hilobi bat
By Ramon Saizarbitoria Zabaleta. 2001
Senar-emazteen arteko harreman zalapartatsuak dira eleberriaren muina. Zenbaterako mespretxatzen duen emazteak bere senarra! Izugarria da Florak arbuiorako duen gaitasuna, irain…
zahar baten mendeku errukigabea da harena: "gizon" ez izatea omen da senarraren errua. Salaketa horren atzean, baina, emakume konbentzional bat dago: familia, etxea eta kanposantuak dira Floraren munduaren neurriak. Sinplekeria baldar horren aurka gutxi egin zezakeen enziklopedia saltzaileak: abenturaren bat edo beste Bioletarekin eta, batez ere, komizitate igurtzi batez mozorrotu bere egoera mingarria. Patetikoa da senarraren egoera, eta algararaino komikoa hura indartzeko eleberriak darabilen tonua.Itzalak
By Iban Zaldua González. 2000
"Ohetik jaiki bezain pronto kontatu nahi izan zidan. "Ba al dakizu zer amets egin dudan bart? Abandonatzen ninduzula; beste emakume…
batekin elkartzen zinela. Ez nuen ezagutzen, baina jakin badakit ni baino gazteagoa zela. Umeak zurekin gelditzen ziren, noski, eta, ondorioz, etxetik alde egin behar zuena neu nintzen. Pisu konpartitu batera joan nintzen bizitzera". Irribarre egin nuen, zer bestela: beti egin dit grazia Arantzaren amesgaiztoen zehaztasunak; ni ez naiz sekula akordatzen neureez. "Eta norekin joaten zinen bizitzera, jakin ba daiteke?", galdetu nion. "Nekanerekin. Senarrak utzi berria hura ere". "Nekanerekin? Ez duzu apenas ezagutzen ba". "Bai, niri ere bitxia iruditu zait. Baina badakizu nolakoak diren ametsak", erantzun zidan. Haien bien etxebizitza berria deskribatu zidan ondoren, altzariak eta guzti. "Ba al dakizu, ordea, zerk izorratu ninduen gehien, ametsean? Ez zenidala ezer kontatu zure azkeneko liburuaren eskuizkribua zuzentzen amaitu nuen arte". Hori egia da: nekez aurkituko dut nire testuen irakurle hoberik, emaztea baino. Une horrek besarkada bat eskatzen zuen, eta besarkatu nuen Arantza, nola ez. "Nolako gauzak amesten dituzun, neska...", esan nion belarrira". Nekanek ez zuen txintik atera: eskua mesanotxerantz luzatu eta beste zigarro bat hartu zuen, eta txiskeroa. Keinu bizkor batez piztu zuen. Trinkoagoa egin zen logelako kea. Isilunea ez zen oso luzea izan. "Noiz kontatu behar diozu gure artekoa Arantzari?", bota zidan, espero nuen bezala. "Laster", erantzun nion Nekaneri, "oso laster. Nire azken liburuko kontrazaleko ipuina zuzentzen didan bezain laster".Asier Buruhandiagaren okerrak
By María Bas, Juan Bas. 2009
Asier Bilboko Alde Zaharrean bizi den hamaika urteko mutikoa da Asier Buruhandiaga (egia esan, kexu samar dabil jakin nahian zein…
halabeharrez egokitu zitzaion abizen hori). Roke Naxkak, Arantxita Txulitak, Lina Gezurginak eta Mikeltxo Plastak osatutako "banda beldurgarri" baten buru da bera. Elkarren laguntzarekin, "izurritsuen bandak" Asierrek arreba, Rosita, salbatu nahi du, eskola-lagun batzuen jazarpenetik.Berriz ere hutsetik hastera
By Miguel Angel Mintegi Larraza. 2008
"-Maialen -galdetu nion gero-, zer da maitasuna zuretzat? -Galdera polita. Maitasuna zer den... -berriro isildu zen-. Aurpegi anitzeko panpina, amaiera…
anitzeko ametsa, zoramen liluragarria... Nik al dakit! Hainbat aurpegi ditu! Berez, guztiz ederra, baina baita tragikoa ere, askotan. Bizitza beraren parekoa da, Idoia, edo hori iruditzen zait niri, abentura bat, agian. -Ez nabil definizio baten bila, Maialen, zuretzat zer den jakin nahi nuke, horixe besterik ez. -Kinka larrian jartzen nauzu. Zer den... Zer izatea nahiko nukeen esango dizut, zer den esatea beste kontu bat da, oso gauza pertsonala esango nuke. Inork ba ote daki? Idoia hemeretzi urte betetzera doa, eta ia urtebete darama etxetik kanpo, nerabezaro zorigabeak eraginiko zauriak sendatu eta bere bizitza propioa antolatu nahian: libre, inongo presiorik gabe. Horregatik,maitasuna ate joka etorri zaionean, gezurra badirudi ere, nahastuta dago. Ezin izango dio, ordea, bihotzaren bultzadari aurka egin, eta bete-betean murgilduko da maitasunaren abenturan. Horrezkero, azken hilabeteetan gorabehera gutxi izandako bizimodua, erabat aldatuko da, tonu arrosaz eta ilunez betetako kaleidoskopio bihurtu arte. Oraingo eleberri honekin, neska gazte baten eskutik, argi-ilunak nagusi diren sentimendu eta harremanenmundu korapilatsura eramaten gaitu Migel Anjelek, arrosatik beltzera, baina beti ere, urdin argia helburu.Goizuetan bada gizon bat
By Patziku Perurena Loiarte. 2010
"Goizuetan bada gizon bat... Hunkigarriak, bertsoak. Eta zenbat aldiz ez ote ditugu kantatu hainbat afalondotan. Izanez ere, horren ederki paratu…
zizkigun Mikel Laboak, hautspetik atera eta [...]. Goizuetako kanta xahar horren sustrai bila, hasi banintzen hasi, jainko ttikiak bestek ez daki, zenbat buruhauste ibili izanen dudan geroztik, beste hogeiren bat urtez edo, hara eta hona, maitale liluratua bere guzizko maitearen atzetik bezalatsu...". Halatsu deskribatzen du autoreak ikerketa lan erraldoi honen abiapuntua eta garapena. Aitortu beharra dago liburu honen orrialde bakoitzean antzematen dela autorearen pasioa, grina eta jakin-mina eta asmatu egin duela ageri diren leku eta gertakari ilunez irakurlea liluratzen. Ez da hau, hala ere, Trabukoren historia tristearen kontaketa hutsa, hori bada ere abiapuntua. Atari eder bat da bestela inongo historia-liburu marduletan ateratzen ez diren herritar xume aspaldi hildakoen grinak, maitasunak eta bizimodua ikasteko, burdinolen inguruko elezahar ilunak ezagutzeko: olajaun eta meatzarien arteko istiluak, noble eta bilau arteko espak, arrazakeriak, amodio eta gorroto kontuak, heriotzak... Goizueta eta inguruko herri eta auzo, leku eta jendeak dira liburu honetako pertsonaia nagusi, baina aise ikus daiteke Euskal Herri berdeko beste hainbat eta hainbat herri, auzo eta jende Goizueta eta inguruko horien baitan. Liburu hau irakurtzen duenak ez du modu berean entzungo Mikel Laboa kantari: Goizuetan bada gizon bat...Urantiaboken
By Urantia Foundation. 1955
Urantia-boken, som första gången utkom år 1955, uppges ha presenterats av himmelska varelser som en uppenbarelse till vår planet Urantia.Texterna…
i Urantia-boken instruerar oss om mänsklighetens begynnelse, historia och bestämmelse samt om vår relation till Gud vår Fader. Texterna presenterar en enastående och övertygande porträttering av Jesu liv och förkunnelse. De öppnar nya vyer om tid och evighet för den mänskliga själen och erbjuder nya detaljer om vårt uppåtgående äventyr i ett vänligt och med omssorg administrerat universum.Urantia-boken erbjuder en klar och koncis sammanfattning av vetenskap, filosofi och religion. De som läser och studerar Urantia-boken tror att den kan utgöra ett väsentligt bidrag till det religiösa och filosofiska tänkandet hos människor i hela världen.Urantia-boken är inte en "religion" som sådan. Den bygger på det religiösa arvet från forna och nyare tider och sporrar läsaren till en personlig, levande religiös tro.Läsare världen över har berättat oss att studiet av Urantia-boken har påverkat dem på ett avgörande sätt och ofta förändrat deras liv. Den har inspirerat dem att nå fram till nya nivåer av andlig tillväxt och ökat deras känsla för det mänskliga livets värde.Vi uppmuntrar dig att läsa den här boken och själv upptäcka dess förädlande budskap.Egiari zor
By Iulen Madariaga. 2014
"Idatzi beharretan nengoen liburu hau. Eta idatzi behar nuen hil baino lehen". Horrela hasten da Madariagako Iulenen testigantza hau. Egilea…
kontziente dago bere azken lekukotasuna duela hemen plazaratu. Horregatik ere, ez du ezer ezkutatu nahi izan. Bizi izan dituen printzak eta itzalak hostokatu ditu orrialde hauetan, ahoan bilorik gabe. Egiari zor. ETAren sortzaileetarik bat izanki, Iulenek borrokaren bidea hautatu du. Alta, bazekien, aldez aurretik, xendra horretan tortura eta heriotza gurutzatzeko arriskua egongo zela, etxetik ihesi ibili beharko zuela. Baina euskal jendartea esnatzeko "zerbait egin behar zen" leloak pizturik eraman du bizitza. Liburu honetan, bere iritzia partekatu ere nahi izan du. Ez du pentsamolderik diktatu nahi, inori: herritarrei eztabaida-iturritik eman nahiko lieke. Autokritika iparrean izanik, Iulen bera ez baita isilik geratzen den haietakoa, nahiz eta, horrexegatik, aberkide batzuek etsaitzat daukaten. Orrialde hauek lekuko. Azken hirurogei urteetako euskal esparru politikoko aktore zuzena izan da: bertan ikusi dituen hutsak ez errepikatzeko xedez ere etzan ditu bere zalantzak eta itxaropenak paper gainean, transmisio gogoz. "Ez dezagun ahantz".Bizitza eredugarriak
By Jesus Mari Txiliku Olaizola Lazkano. 2006
Hogeita bost biografia idatzi ditu Txilikuk liburu berezi eta sailkaezin honetan, hogeita bost "bizitza eredugarri", alfabetoaren letra bakoitzeko bat, nahiz…
eta ereduzkoak zergatik diren edo egiten dituen, egileak bakarrik jakin. Bizitza horietan guztietan bada beti zerbait egiazkoa eta erreala, beharbada gehiena, baina denetan izango da edo izan daiteke, halaber, ziria eta jolasa, txantxa eta trufa. Benetakoaren eta fikzioaren arteko mugak lausotu egin baititu idazleak literatura sortzeko orduan. Historiaren ezagutza zabalaz eta era guztietako bitxikerietarako gustuaz gainera, badira lan hau gogoangarri bihurtzen duten hainbat dohain, hala nola, hizkuntzaz gozatzeko nahia, kontatzearen plazera berreskuratzea, eta etengabeko ironia jostagarria.Ge Inspiration Till Din Dag
By Ulrike Maria, Ann Kapborg. 2014
Citat och frågor. En särskild tanke för varje dag, av den inspirerande metafysikläraren ULRIKE. Att Leva bättre med ett riktigt…
tankesätt, för alla som söker.Det finns tusentals affirmationer på Internet numera, de ljuder av sanning och godhet och är absolut ett steg i rätt riktning. De betyder dock inte något om du bara läser dem och inte aktivt tillämpar dem. Ditt liv kommer inte att förändras såvida du inte använder dessa nya och förbättrade tankar varje dag. Att lära om att leva ett bättre liv är om tillämpning och inte om anförande av sanning. Oavsett hur ofta du upprepar affirmationerna kommer de inte att manifesteras om du inte agerar utifrån dem.Trovärdighet och Förståelse kommer från erfarenhet och från att ha bevisat för oss själva att Lagarna fungerar och hur de fungerar. Det krävs engagemang för att finna Sanningen. "Sök och ni skall finna" - "knacka på och dörren ska öppnas"...ja, det kräver en stark längtan efter att förstå Livets arbete och det krävs kärlek till att lära och lära ut samt nyfikenhet.Vi är alla elever och lärare. Vi lär av varandra. Vi ser i den andre vad vi beundrar eller vad vi föraktar, beroende på vad vi ännu behöver lära oss. Det är nödvändigt att känna till denna sanning och att använda detta värdefulla verktyg för självförbättring.Kom ihåg:"Låt din stjärna lysa klart! Släpp taget om alla begränsningar, tvivel och rädslor. Träd in i en värld där allt är möjligt. Det här är ditt sanna tillstånd, ditt spirituella arv. Omfamna denna födslorätt och älska med hela ditt hjärta."Bihozberatasunaz
By Elena Zalakain Lazpiur, Igor Yarza Iraola, Luzio A. Seneka. 2015
Baina, zergatik ez du barkatuko? Zehatz dezagun orain, bada, zer den barkamena, eta ikusiko dugu jakitunak ez duela eman behar.…
Barkamena zigor mereziaren absoluzioa da. Jakitunak zergatik ez duen eman behar luze azalduko dizute gai hori espresuki jorratu dutenek. Nik, ez dagokidan epaian banengo bezala, labur aritze aldera, zera esango dizut: barkamena ematen zaio zigorra jaso beharko lukeenari, baina jakitunak ez du aintzakotzat hartzen egin behar ez duen ezer. Beraz, zigorra jartzeko betebeharra duenez, ez du barkatuko. Baina barkamenaren bitartez lortu nahi duzuna beste bide duinago batek emango dizu. Izan ere, jakituna bihozbera izango da, ardura hartu eta zuzenduko du; barkamena emango balu bezala egingo du, baina ez du barkatuko, barkatzen duenak egin beharreko zerbait ez duela egin onartzen baitu.Benito Cereno - Billy Budd, marinela
By Herman Melville, Jose Ramon Vázquez Roson. 2012
Zenbait adituren ustez, Benito Cereno Melvilleren kontakizun betegin eta onenetariko bat da, Bartlebyrekin batera; baina ez datoz denak bat horretan,…
Borgesek ederki adierazi zuenez: "Benito Cerenok polemika sortzen jarraitzen du. Zenbaitek irizten diote Melvilleren maisu-lana eta literaturaren maisu-lanetariko bat. Zenbaitek uste dute akats bat dela edo akats sail bat. Zenbaitek iradoki dute Herman Melvillek berariaz ezin azalduzko testu bat idatzi nahi izan zuela orobat ezin azalduzkoa den mundu honen sinbolo doi eta zehatza izan zedin". Liburu honetan bildu den bigarren kontakizuna edo eleberri laburra, Billy Budd, gai ugari ukitzen dituen liburua izanik, eta haren konplexutasun moral eta sinbolikoarengatik, ezin konta ahalako irakurketa izan ditu 1924ean argitara zenetik. Zenbait alderdiri dagokienez erabat amaiturik ez badago ere, aditurik gehienek literaturaren maisu-lantzat jotzen dute eta, Moby-Dicken ondotik, Melvilleren eleberririk bikainentzat.Adio
By Bitoriano Gandiaga Artetxe. 2014
Baserri familiako giroa lana zen. Bakardadea, mendia, isiltasuna, gaua, ipuinak. Oraindik ere umetako mendiak entzuten ditut Arantzazun. Gauez "tzi-tzi-tzi..." mendia…
beteta dago zurrumurruz, argiz, ipuinez, misterioz, beldurrez. Mendiko isiltasuna esaten da beti, eta egia da, baina mendiko isitasun berezi bat da, gauza harrigarriz bete-beterik.Egiari zor
By Iulen Madariaga. 2014
"Idatzi beharretan nengoen liburu hau. Eta idatzi behar nuen hil baino lehen". Horrela hasten da Madariagako Iulenen testigantza hau. Egilea…
kontziente dago bere azken lekukotasuna duela hemen plazaratu. Horregatik ere, ez du ezer ezkutatu nahi izan. Bizi izan dituen printzak eta itzalak hostokatu ditu orrialde hauetan, ahoan bilorik gabe. Egiari zor. ETAren sortzaileetarik bat izanki, Iulenek borrokaren bidea hautatu du. Alta, bazekien, aldez aurretik, xendra horretan tortura eta heriotza gurutzatzeko arriskua egongo zela, etxetik ihesi ibili beharko zuela. Baina euskal jendartea esnatzeko "zerbait egin behar zen" leloak pizturik eraman du bizitza. Liburu honetan, bere iritzia partekatu ere nahi izan du. Ez du pentsamolderik diktatu nahi, inori: herritarrei eztabaida-iturritik eman nahiko lieke. Autokritika iparrean izanik, Iulen bera ez baita isilik geratzen den haietakoa, nahiz eta, horrexegatik, aberkide batzuek etsaitzat daukaten. Orrialde hauek lekuko. Azken hirurogei urteetako euskal esparru politikoko aktore zuzena izan da: bertan ikusi dituen hutsak ez errepikatzeko xedez ere etzan ditu bere zalantzak eta itxaropenak paper gainean, transmisio gogoz. "Ez dezagun ahantz".Bizitza eredugarriak
By Jesus Mari Txiliku Olaizola Lazkano. 2006
Hogeita bost biografia idatzi ditu Txilikuk liburu berezi eta sailkaezin honetan, hogeita bost "bizitza eredugarri", alfabetoaren letra bakoitzeko bat, nahiz…
eta ereduzkoak zergatik diren edo egiten dituen, egileak bakarrik jakin. Bizitza horietan guztietan bada beti zerbait egiazkoa eta erreala, beharbada gehiena, baina denetan izango da edo izan daiteke, halaber, ziria eta jolasa, txantxa eta trufa. Benetakoaren eta fikzioaren arteko mugak lausotu egin baititu idazleak literatura sortzeko orduan. Historiaren ezagutza zabalaz eta era guztietako bitxikerietarako gustuaz gainera, badira lan hau gogoangarri bihurtzen duten hainbat dohain, hala nola, hizkuntzaz gozatzeko nahia, kontatzearen plazera berreskuratzea, eta etengabeko ironia jostagarria.Txartel bat (des)herrira
By Garazi Goia Imaz. 2013
Ihesi dabiltzanen istorioa da hau. Ibai ihesi doa, bere erabakiz. Peru, besteen erabakiz. Deserrian gurutzatzen dira biak, ezustean, aldatu nahi…
luketen iragan bat eta baldintzazko galderak bizi dituzten bitartean: zer gertatuko zen hegazkin haiek herria suntsitu ez balute? Zer gertatuko zen kotxea hartu ez banu? Maitasun istorio bat, paperezko hegazkinetan bidalitako hitzak, bizitzako erabakiak, 1937ko gerrako bonba hotsak, erruarekin pozoitutako oroitzapenak, haurren negarrak, inoiz kontatu gabeko sekretuak, berridatzi ezin diren iraganeko kapituluak? Horiek guztiek osatzen dituzte istorio honetako protagonisten bizitzak, orain, herrira itzultzea beren esku dagoela badakitenean. Ihesa, deserrotzea eta bertakotzea moduko gaiak lantzen ditu Garazi Goiak, prosa eder eta iradokitzailez idatzitako bere bigarren nobela honetan.Atearen atzean
By Antton Kazabon Amigorena. 2007
Iraitzek utzi egin du Iker, orain Josurekin maitemindu delako eta zintzo jokatu nahi duelako. Hori guztia normala da, baina Iraitz…
institutuko ikaslea da, eta Josu ingeleseko irakaslea, hogei urte zaharragoa. Zer pentsatzen eta sentitzen du Josuk? Ausartuko ote da Iraitz bere bihotza zabaltzera? Nola erreakzionatuko dute Iraitzen lagunek, gurasoek? Ba al du horrelako istorio batek aurrera egiteko aukerarik?Gör dina egna essentiella oljor från färska växter - Att använda oljor och örter för optimal hälsa
By Amber Richards, Sofia Brandt. 2017
Lär dig om hälsofördelarna som du och din familj kan få genom att använda essentiella oljor. Genom att göra dina…
egna från färska växter och örter i din närhet kan du spara pengar och försäkra dig om att oljorna är fräscha. Upptäck unika recept och blandningar och lös en mängd hälsoproblem på naturlig väg. Essentiella oljor, flyktiga oljor eller eteriska oljor är koncentrerade vätskor som innehåller en kombination av växtkemikalier som är värdefulla för många användningsområden, som du kommer att lära dig mera om. De kan användas för produktion av parfymer, tvålar, kosmetik och flera andra produkter. De har även sin plats i medicinen. Genom historien har essentiella oljor haft och fortsätter att spela en enorm roll i behandlingen av sjukdomar såsom: ✔ Förkylning och influensa ✔ Artrit ✔ Insomningsproblem ✔ Stärka immunförsvaret ✔ Bronkit ✔ Acne ✔ Mindre skär- och skrapsår ✔ Trötthet ✔ Matsmältningsproblem ✔ Högt blodtryck ✔ MÅNGA FLER! I denna e-bok, avslöjas enkla råd för hur du kan göra dina essentiella oljor från färska växter och örter tillsammans med flera recept för att hjälpa till att lösa dessa hälsoproblem och andra användningsområden. Denna guide ger dig en historisk översikt om essentiella oljor och avslutar med att visa väldigt enkla sätt hur du kan destillera, kombinera och använda essentiella för olika situationer. Upplev den förbättrade hälsan och energin som användning av essentiella oljor kan ge. Genre: HEALTH & FITNESS / General Secondary Genre: CRAFTS & HOBBIES / General Language: Swedish Keywords: Word Count: 19026Att Jaga en Vålnad
By Claudio Ruggeri, Cia Silver. 2018
På ett poliskontor i Castelli Romani sydost om Rom arbetar polisinspektör Vincent Germano och hans team. Under en utredning av…
mystiska händelser i samband med fotbollsmatcher får de ännu ett fall på halsen. En ung kvinna anmäls saknad och Germano anar att något allvarligt har hänt, trots att han egentligen inte har något konkret att gå på. När kvinnan sedan hittas död och fallet visar sig ha kopplingar till ett olöst fall 15 år tidigare väcker det hemska minnen för Germano. Ska han än en gång bli lurad av en vålnad?