Service Alert
Website maintenance April 24 10pm ET
On Wednesday April 24 at 10pm ET the CELA website will be unavailable for about 15 minutes for planned maintenance.
On Wednesday April 24 at 10pm ET the CELA website will be unavailable for about 15 minutes for planned maintenance.
Showing 121 - 140 of 272 items
By Inaxio L pez de Arana Arrieta, Jose ngel Lopetegui Brit. 2014
“Kaixo, Pirata naiz” eta “Ze tuntuna zaren Pirata” irakurri dutenek Lopetegiren zein bere pertsonaiaren, Pirataren, estiloa ezagutuko dute. Bere humorera bereziki…
zaletuak ez direnak berriz, benetan -eta era positibo batetan- harrituta geratuko dira lan honekin. Komikiak nola marraztu azaltzen duen gida bat da. Autoreak metodoa hogeita hamaika ataletan zehar modu dibertigarrian eta pedagokikoki era egokian garatzen ditu.By Batzuen Artean.
Zer da Euskal Herria? Eta zer nahi dugu izatea? Errealitatearen eta desiraren arteko joko dialektikoa gogorarazten digu izenburuak, baina egileak…
ez dira lainoetan ibili: proposamen ausartak edo meditazio sakonak eskaintzen dizkigute, nork bere ikuspegitik. Pako Aristik alderdikraziaren kontrako salaketa egiten du, independentzia lortzeko estrategia eraginkor eta berehalako bat eskatzeaz batera. Joxe Azurmendik bereizte mehe eta zehatza egiten digu puri-purian dauden hainbat kontzepturen gainean: adiskidetzea, erruduntasuna, helburuen eta helbideen arteko talka, barkamena, biktima izatea... Brian Currinek munduko beste bake-prozesu batzuetatik ateratako ikasbideak dakarzkigu, nazioarteko komunitateak ekar dezakeen laguntza argitzeaz batera. Juan Jose Ibarretxek etorkizunean demokraziak eskuratu behar dituen eremu berriak aldarrikatzen ditu: emakumeen partehartzea, produkzio-eredu berriak, ekologiaren errespetua, eta herrien erabakitze-eskubidea. Joseba Zulaikak, azkenik, sorrerako ETAren espiritu kritiko eta hausnartzailea erreibindikatzen du, eta Yoyesen figura goratzen, biolentzia politikoari (ere) uko egiteko eginkizunean.By Artrad, Edorta Corpas García, Víctor Araque Marcos. 2014
Isaac Newtonek ez du atsedenik eduki XXI. Mendean azaldu zenetik. Ordenagailu psikotikoen zoramenarekin bukatu behar izan du, belarkien aldetik mundua…
menderatzeko saiakera eragotzi du, edo espageti biribil-gailu elektriko madarikatuaren funtzionamendu zuzena argitu du. Istorio honek dakarkigun abentura ez da atzean gelditzen: Orain Isaac-ek telebistako “reality” batetan parte hartu beharko du! Baina telebistaren alde txarrenean parte hartzea gutxi izango ez balitz bezala, telebista saioa zuzentzen duen konspirazio gaizto batez susmoak hartzen hasiko da. Newton bizitzara bueltan ekarri zuen erakundearen artxibo ilunetan murgildu zaitez eta argitu ezazu benetan zerbait txarra gertatuko den … edo Isacc-ek berriro buruan kolpe oso handi bat hartu duen eta ezer ez dagoen tokian gauzak ikusten hasi den…By Artrad, Edorta Garc a, V ctor Marcos. 2014
Isaac Newtonek ez du atsedenik eduki XXI. Mendean azaldu zenetik. Ordenagailu psikotikoen zoramenarekin bukatu behar izan du, belarkien aldetik mundua…
menderatzeko saiakera eragotzi du, edo espageti biribil-gailu elektriko madarikatuaren funtzionamendu zuzena argitu du. Istorio honek dakarkigun abentura ez da atzean gelditzen: Orain Isaac-ek telebistako “reality” batetan parte hartu beharko du! Baina telebistaren alde txarrenean parte hartzea gutxi izango ez balitz bezala, telebista saioa zuzentzen duen konspirazio gaizto batez susmoak hartzen hasiko da. Newton bizitzara bueltan ekarri zuen erakundearen artxibo ilunetan murgildu zaitez eta argitu ezazu benetan zerbait txarra gertatuko den … edo Isacc-ek berriro buruan kolpe oso handi bat hartu duen eta ezer ez dagoen tokian gauzak ikusten hasi den…By Jesus Mari Olaizola Lazkano. 2011
Ez dakit oso ondo noiz izan zen, baina kontuak aterata hirurogeita hamaikan edo hamabian izan behar zuen. Bidaia luze bat…
egin ondoren, goizeko ordu txikietan ailegatu nintzen herrira, eta, ohiko nuen bezala, gure auzo zaharrean aurkitu nuen autoa uzteko lekua. Garai haietan eta auzo hartan ez zen zaila izaten. Oinez etxerantz nindoala, jaiotetxe aurretik pasatu nintzenean, uste baino beranduago zela konturatu nintzen, eta uste baino nekatuago nengoela ere bai. Eguneko neke guztiak batera pilatu zitzaizkidan. Ohea amets nuela, eta goizaldeko isiltasuna lagun, sinetsi ezinezko ikuskizuna gertatu zitzaidan bidean. Galeper koxkortu bat ari zen errepidea gurutzatzen, atzetik dozena erdi bat galeper kume zituela. Ez zuten soinurik egiten, ez berezko "poxpolin, poxpolin" kanturik abesten, ezta beldurrezko txio txikienik ere ateratzen. Isiltasun osoan, errenkada hautsi gabe, marra zuzenean bidea gurutzatu eta bide alboko ate zahar baten barren urratutik sartu ziren paretaz harantzagoko baratze batera.By Edorta Corpas García, Víctor Araque Marcos, Xabier Armendariz González de Langarika. 2014
By Jose Ángel Lopetegui Brit, Koldo Biguri Otxoa de Eribe. 2014
By Dolores Redondo, Josu Kortabarria. 2013
Ez zaio eleberriari intrigarik eta misteriorik falta. Amaia Salazar inspektoreak bi eginkizun ditu eleberrian: Baztan inguruan, eta batik bat, Elizondo…
inguruan gertatzen ari diren neska nerabeen hilketak argitu, eta, hain larria ez badirudi ere, eleberriak aurrera egin ahala, hil ala bizikoa gertatuko zaio Amaiari bere iraganarekin, eta iragana esaten dugunean, amarekin, izan (eta dituen) arazo larriak konpontzea. Alde horretatik begiratuta, detektibe nobela honek, edo polizia nobela honek, badu dimentsio psikologiko nagusi bat ere bere tramaren garapenak argitu beharko duena. Amaia Salazarren amak fijazio gaiztoa du alabarekin, eleberriak aurrera egin ahala haurtzaroko oroitzapenen bidez berreskuratuko da harreman gaizto horien nondik norakoak. Jakina, familia bera da lehen kaltetua. Honetaz ere luze jardungo du nobelak. Baina etor gaitezen intrigaren hariak eta gertaera nagusietara. Zergatik neskak, eta beti ere nerabeak? Galdera horien erantzuna ikerketak eta hiltzaileak berak emango du. Hiltzailearen koadro psikologikoak emango du izakera maniakoaren berri. Eleberriaren hirugarren baliabide nagusia mitologia da. Basajaunak bizirik omen inguruko bizilagunen imajinarioan. Progresoa azkar doa, baina mentalitate zaharraren elezahar eta sinismenak soseguz. Garrantzitsua izango da mundu mitologiko horrek nobelak izango duen protagonismoa. Idazleak trebezia handia erakusten du polizia-eleberrien kontalari gisa, eta herri honen idiosinkrasiaren ezagutza sakona, aldi berean. Detektibearen ikerketaren kontaketa eta pertsonaiak bizi diren alegiazko mundu antropologikoa batzeko duen maisutasunak era guztietako irakurleak harrapatzen ditu.By Toti Martínez de Lezea, Aritz Albaizar Martínez de Lezea, Koro Navarro Etxeberria, Rosetta Testu Zerbitzuak S.L.. 2013
Hamabost urtetik gora etxetik kanpo eman ondoren, Julian Zautuola bere jaioterrira itzuli da. Gizon diruduna da orain, eta, hala, gurasoen…
baserria zaharberritu eta bailarako neska batekin ezkondu da: Inexarekin. Alabaina, Julianek bihotza mindua du, obsesionatua dago maite izan zuen eta oraindik ere maite duen emakumearen oroitzapenarekin eta ez da gauza bere emazteak eskaintzen dion guztia estimatzeko. Itahisa da emakume haren izena. Itahisa da obsesioaren izena. Itahisak EGUNSENTIKO ARGIA esan nahi du. Julianen itzulerak, gainera, susmo txarrak eta esamesak sortu ditu herritarren artean. Zergatik ez ote zuen Ameriketarako bidea jarraitu? Zergatik gelditu ote zen Tenerifeko Orotavan? Nola lortu ote zuen halako dirutza metatzea? Eta zergatik itzuli zen azkenean bere sorterrira? Julian jaio zen bailara, Bilbo eta Tenerifeko uhartea dira kontakizun honen gertalekuak, grinaz, desengainuz eta mendekuz beteriko istorio honetan. Izan ere, 1800 inguruan gertatzen da hau dena, ontzi-jabeak, esklabo-tratulariak eta merkatariak ahalik eta dirutza handienak lortzen saiatzen ziren garai batean.By Mariasun Landa, Jesus Mari Lasa Barandiaran. 2010
Hiri bat: Paris, 1968ko udazkena, oraindik geratzen dira galtzada-harrien pean aurreko maiatzean sumatutako hondartzaren bila saiatzen diren estudianteak. Paris, hainbat…
espainiar etorkin, iheslari antifrankista eta frankismoko iluntasunetik eta gristasunetik ihesi joandako beste hainbat gazteren harrera-hiri. Protagonista: independentzia pertsonalaren bila doan euskal neska gazte batek bere lan, bizikizun eta maitasun ibilbidea kontatzen du, Parisen ematen duen lehen ikasturtean. Kolore guztietako pertsonaiak, pasadizoak eta gorabehera gazi-gozoak, umore puntu batez tratatuak; azken finean, bizitzara irekitzen den gazte baten kronika sentimentala. Festa bat: Parisko bizitza idealizatua, hainbat promes, amestutako esperientzia eta emozio biltzen dituena; literaturak eta zinemak mito bihurtutako festa, sekulatan heltzen ez dena edota, beti, aldameneko gelan bakarrik gauzatzen dena. Kontakizun autobiografiko honetan, Mariasun Landaren zintzotasunak hunkitzerainoko zirrara eragiten digu, bizitzeko pasioa kutsatzen digu eta hasieratik bukaeraraino katigatzen gaitu, eleberri onaren maisutasun narratiboak eramanda.By Robert Levine, Pelle Snickars, Mariam Kirollos, Paul Frigyes, Lisa Ehlin, Anders R. Olsson, Helienne Lindvall, Per Strömbäck, Anders Rydell. 2012
Vilken funktion hade egentligen sociala medier under den arabiska våren? Vilka är den digiala underklassen? Och hur har en handfull…
teknikföretag i Silicon Valley lyckats sprida ryktet om sig själva som det fria ordet och kunskapens främsta förespråkare När internet ska diskuteras används ofta begrepp som frihet, demokrati och delaktighet. Att internet har haft en otrolig betydelse tvivlar ingen på, men samtidigt finns en mängd löst grundade föreställningar att internet kommer infria alla förhoppningar, en sorts tekno-utopi. Internet är på ett plan öppet och fritt, men lika mycket är det skapat av offentliga regleringar, teknik och affärsintressen. 85 procent av de så kallade stadsnäten ägs av kommunala bolag. Den grundläggande infrastrukturen för nätet i Sverige är alltså i allmän ägo, tvärtemot den gängse bilden att internet drivs av marknadskrafterna. I Myten om internet har såväl svenska som internationella namn samlats för att nyansera bilden av internet, och inte minst blottlägga vilka som har gynnats av de rådande föreställningarna. Bland skribenterna märks egyptiska Mariam Kirollos, aktivist och doktorand, som starkt ifrågasätter hyllningarna av sociala mediers roll i den arabiska våren, och Robert Levine, amerikansk författare och journalist, som utkom med den mycket uppmärksammade boken Free Ride 2011.By Dan Alatorre, Nathalie Nilsson. 2015
SAMMANFATTNING AV LAGUNA, DEN ENSAMMA SJÖJUNGFRUN En förtjusande bildbok med många fina bilder, Laguna den ensamma sjöjungfrun är berättelsen om…
en ensam, ung sjöjungfru som måste tänka ut ett kreativt sätt att rädda strandsatta pirater på. Genom att hjälpa andra får hon nya vänner. Mycket bra för föräldrar att läsa för sina förskolebarn eller för lite äldre barn att läsa för sina föräldrar!By Adam Korenman. 2015
In distant future, humanity is recovering from a bloody civil war. Pilots CAMERON DAVIS and GEORGE LOCKLEAR, reservists with Sector…
Patrol, prepare for a long weekend off. That vacation is permanently cancelled when two alien armadas--the BOXTI and NANGOLANI--arrive near Earth. Though humanity wins the battle, the war quickly turns one-sided. One of Earth’s colonies is rendered uninhabitable. George dies saving his friend, and Cameron is sucked through a wormhole and disappears. Far away on the moon Kronos, JOSH RANTZ competes in a huge Army competition. Despite most of his unit falling to the enemy, Josh and his squad continue to win larger and larger victories. They are oblivious to the goings on of the universe, isolated on purpose by the war-game’s designer, Doctor MARKOV. When the exercise ends, Josh notices a meteor striking down nearby. He finds an injured Cameron, somehow transported across the stars to the military base. Moments later, the BOXTI arrive and invade. Outnumbered and outgunned, Josh and the soldiers on Kronos rally and push back the BOXTI horde. Summoned by their masters, the BOXTI leave the stunned humans behind.By Gerardo Markuleta Gutiérrez. 2006
Jakinaren gainean, ezjakina na-hiago askojakina baino. Bizi bakarra gutxiegi baita buruz bizitzen ikasteko. Dakiguntxoak ez, ez dakigunak adierazten gaitu ondoen.…
Nabigazioak, jakina, barne kostaldeetan barrena jarraitzen du. Lur umeleko paisaiak dira: gizakiok, berbak eta atxikimenduak endredatuz, ehundu ohi ditugun tratu-molde zaharberrituak. Gero, labur-laburraren esparrua: ekialdera gura gabe, haiku baino areago “kaiku” modukoak. Eta epigrama tankerako zenbait ziri-marra, ondoren. Azkenik –baina ez atzenik–, beste hainbat irrigai: zirrikituez, hauskortasunaz eta artefaktu berbazkoak egiteko grina lagagaitz honetaz.By Alexis Tocqueville, Antonio And jar. 2015
Aristokraziarik ez dagoen gizarteetan -edo aristokrazia izatea ezinezkoa den gizarteetan-, askatasunak soilik egin diezaieke aurre modu eraginkorrean halako gizarteen berezko…
akatsei, askatasunak soilik geldiaraz dezake halako gizarteen gainbehera. Libertateak baino ezin ditu herritarrak atera haien independentziak berak dakarkien isolamendutik; askatasunak baino ezin ditu behartu elkarrengana hurbiltzera; hark baino ezin ditu batu, afera komunetan elkar hartzeko, elkar konbentzitzeko eta elkarri atsegin egiteko beharra izan dezaten. Askatasunak bakarrik aska ditzake herritarrak dirua gurtzeko beharretik eta haien arazo partikularren eguneroko harat-honat hutsaletatik, ikas eta senti dezaten aberria haien gainetik eta haien ondoan dagoela. Libertateak soilik sortzen ditu ongizate-nahia baino grina kementsu eta gorenagoak, hark bakarrik eskaintzen dizkio anbizioari aberastea baino helburu hobeak, eta hark bakarrik ematen du gizon-emakumeen akats eta bertuteak ikusteko eta epaitzeko argitasuna.Esperientziak erakutsi dit gizon-emakume guztiak -eta, jakina, baita ni ere- norberaren funtsezko senak agindutakora itzultzen direla gutxi-asko beti, eta ez dela deusik ongi egiten norberaren senarekin bat datorrena baizik [...]. Instituzio demokratikoak gustuko ditut arrazoiz, baina aristokrata naiz senaz, hots, mespretxu eta beldur diot jendetzari. Itsutuki maite dut askatasuna, berdintasuna, eskubideekiko errespetua; baina ez demokrazia. Horra hor arimaren muina. Gorroto diot demagogiari, jendetzak nahaspilan jarduteari, gai publikoetan indarkeriaz eta argi handirik gabe esku hartzeari, behe-klaseen grina bekaiztiei, joera erlijiogabeei. Horra hor arimaren muina [...]. Askatasuna maite dut gehien. Horra hor egia. Alexis de Tocqueville, 1805-1859: Mon instinct, mes opinions, 1840.Zergatik piztu zen Iraultza Frantzian, Europa osoan prestatzen ari zen fenomeno bat bazen? Izan ere, Erromatar Inperioaren gainbeheraren ondoren instituzio feudal berak sortu baziren bazter guztietan, eta bazter guztietan bazeuden instituzio feudalak, zergatik zen Frantziaren kasua ohiz kanpokoa? Zer berezitasun zuen Frantziak? Zergatik mamitu zen berezitasun hura inoiz ez bezalako iraultza batean? Lan honetan daude Alexis de Tocqueville frantziar pentsalari eta politikariak galdera horiei emandako erantzunak. Lan hau argitaratu zenean (1856an), kopernikar iraultza izan zen Frantziako Iraultzaren historiografian, eta soziologia historiko konparatzaileko azterlantzat jo liteke gaur egun. Frantziako Iraultzaren kausak azaltzeaz gainera, pentsalariak adierazten du zentralizazio administratiboak lotu zituela Antzinako Erregimeneko Frantzia eta haren ondorengo Frantzia gero eta demokratikoagoa, eta zer arrisku ekarri zuen zentralizazioa eta berdintasuna uztartzeak askatasunaren geroarentzat. Bestalde, Tocquevillek Amerikako Demokrazia obran azaldutako demokraziaren -eta askatasun politikoaren- teoria zabaldu zuen Antzinako Erregimena eta Iraultzak, erakutsi baitzuen tradizio feudaleko herrialdeek ere demokrazia izan zezaketela.By Clarice Lispector, Antton Aranburu, I igo Eguzkitza. 2015
Clarice Lispectorrek hizkuntza guztiak dakizki, baita isiltasunarena ere. Claricek maitasunaren bidez izendatzen du. Maitasunaren legea diktatzen du, baina axolagabekeria kaotikoan…
erori gabe. Ez ditu desberdintasunak erriprimitzen; aitzitik, formulatu egiten ditu, taxua ematen die. Izendatzea da besteei egin diezazkiekegun hamaika keinuetako bat. Laztan egitearen, begiratzearen, isilean dei egitearen parean. Claricek hizkuntza bera lantzen du, eta orobat aztertzen du nolako harremana duen gorputzarekin, zeinen erraz izenda daitezkeen gorputzik eta errealitaterik gabeko gauzak, hitzak besterik ez direlako. Gizaki eta animalien aldea jorratzen du. Kexu da animalia ez izateagatik. Areago, bere baitako animaliaren bila dihardu. Haren lan-eremua ez da zientzia, baizik eta bizitza, heriotza, maitasuna. Hélène CixousBy Jon Aierdi. 2014
Beldurrezko zortzi ipuin biltzen ditu liburu honek. E.A. Poe, R.L. Stevenson edo Bram Stoker handien tankeran, hainbat gai eta giro…
erabili ditu egileak izu sentimendu hori pizteko: gazte-talde batek Halloween gauean hilerrira egindako bisita, etxe sorginduak, begizko eta madarikazioak, funeraria bateko langilearen ezustekoak, mamuak eta deabruak? Esku trebez eta estilo aberatsez idatzitako istorioak, terrorezko kontakizunen eta oro har literaturazale guztien gozamenerako.By Antton Amigorena. 2004
Mizel ez da oso gustura bizi. Aitak asko edaten du eta etxean ez da eroso sentitzen. Lagunak utzi eta zerbaiten…
bila abiatzen da. Lagun berriekin erretzen hasten da, edaten... Herriko mingain luze eta mizto gaiztoek ez diote asko laguntzen. Baina eskerrak baduen lagun on bat, oso laguna duen norbait.By Jose Garmendia. 2010
Hogeita hamazazpi urte betetzera zihoan andrea zen, bizitzaren azken mutturra kartzelako hormen artean pasatakoa. Taxitik jaitsi eta, larruzko maletari bi…
eskuekin helduz, Barcelonako tren geltokiaren ate automatiko bati begira gelditu zen, hain zuzen ere kristalezko superfizie hartan bere gorputz osoaren irudia azaltzen zelako. Bai, hantxe zeuden bere belaun-izterrak, bere panty beltzak; hantxe zeuden bere antezko txaketa Sidaren laxo gorriarekin eta bere buru ile motx-motxekoa. -Ez nago hain gaizki. Belaun politak dauzkat oraindik -pentsatu zuen. Bere gorputza osorik ikusteak deitu egiten zion. Kartzelako ispiluek ez zuten 40 zentimetrotik gorako luzerarik izaten".By Arantxa Bejarano. 2012
Zergatik Panpox nobelagilearen lanik biribilena da. Lagunak alde egin ondoren emakume batek bere haurrarekin bizi duen egun normal bat kontatzen…
digu nobelak. Goizean goizetik gosaria eman, ikastolara joan behar dela hurrengo, arratsaldean jaso... lotara eraman arte, eta protagonista bera oheratu arte egin eta burutik pasatako gogoetak dira nobelaren edukia. Txema lagunaren ausentzia oroitzapen huts baino zerbait gehiago da nobelan, emakumearen gogoeta gehienetan dago haren ausentzia. Bakardadea sentitzeko ere ia tarterik gabe dago emakumea, halakoxea baita bere bizitzaren atze-aurrea. Baina tartetxo bakan horietan isurtzen da nobelara etxetik alde egin zuen lagunaren oroitzapena. Emakumea da kontalaria, eta emakumearen sentsibilitate unibertsalenetik dago kontatuta nobela, haren sentimenduak guztionak baitira. Virginia Woolf-en Mrs. Dolloway nobelako sentsibilitatea ez dago Urretabizkaiaren nobelatik urrun. Zergatik Panpox-ek ere egun batera errenditzen du kontatutako esperientzia literarioa.