Title search results
Showing 141 - 160 of 257 items
Van't Hoffen ilea
By Unai Elorriaga Lopez de Letona. 2003
Ministerioko funtzionarioa da Matias Malanda, bere arloan onena nonbait, eta proiektu bat dela-eta iritsi da Idusera, lan hori zertan datzan…
inork argi ez badaki ere. Etxez etze ibiliko da bere grabagailua hartuta, herriko pertsonaia berezienen bizitzak jasotzen, ustez, asmo horren atzean beste helburu batzuk gordetzen diren arren. Tipula-azalen antzera, misterio bat ezkutatzen da beste misterio baten azpian, kontakizunak aurrera egin ahala irakurleak argituko dituenak. Bien bitartean, mikroipuin ugari topatuko ditugu, jende bitxiaren biografia moduan: xake-mota arraro batean jokatzearren ondasun guztiak saldu zituzten anaia bien istorioa, presoen agiriak falsifikatuta garaia baino lehen kaleratzen zituen kartzelako idazkariarena, artazi formako museo bat eraiki zuen arkitektoarena... Bere estilo bereziaz idatzi du Elorriagak bigarren eleberria: gauzak hitz erdika esanez, elipsien bidez sujerituz, testuan eztanda eta txinparta etengabeak bilatuz. Istorio xelebre guztion atzean, ordea, gizatasuanren taupada beroa nagusitzen da, begirada pikaro batekin aldi berean irri eta keinu egiten diguna.Virginiako Estatuari buruzko oharrak
By Thomas Jefferson, I aki Labayen. 2012
Virginiako estatuari buruzko oharrak da Thomas Jeffersonek argitaratu zuen liburu bakarra. Hainbat eta hainbat gutun, Estatu-paper, bi konstituzio eta dozenaka…
legeren egile bada ere, idazlan honetan zehaztuko du bere pentsaera politikoa -jatorriz, galdetegi bati emandako erantzun multzo gisa osatua izan arren-, hain modu koherente, sistematiko eta pertsonalean zehaztu ere, non, handik urte askora (1826an) aitortuko duenez, denboraren joanak ez baitu ?aldatu printzipio bakar bat ere? han aldezten disuenen artean.Un ange passe
By Pello Larraza. 2016
Pello Lizarralde kontalari berezia da. Ez ditu bere ahaleginak ahituko narrazioaren errenkari jarraika; Pello Lizarraldek bai baitaki hura baino interesgarriagoa…
dela narrazioaren atmosfera kutsatzea, astuntasun edo arintasun giroa irakurleari sentiaraztea. Horixe lortu zuen Sargori (1994) deritzan narrazioak: sargoriaren astuntasuna aleka jasanaraztea. Oraingo honetan alderantziz gertatzen da, giroaren eta narrazioaren eraiketa xehetasunez bete eta zehatza "isilaldi" arinen gainean kulunkatzen da: "Un ange passe". Eta, hala ere, "isilaldi" edo "esan gabe"ko horietan kondentsatzen da narrazioaren funtsa. Hitzik gabeko edo aipamenik gabeko hari iheskor horiexetan hartzen dute oin urtaroen kadentzian eratutako lau narrazioek. Ezdeusak diruditen hari horiek, ordea, erabat baldintzatzen dute Pello Lizarralderen narrazio liburua. Narrazio hauetan bada literatura munduko oihartzun ugari, ala nola Melvilleren Moby Dick edo Tobias Wolfen ipuinena, Tabucchiren eta Calvinoren lanena edo Antero Quentalen poemena.Veleia afera
By Alberto Amillano. 2012
Iruña-Veleiako erromatar garaiko aztarnategian egindako aurkikuntzen eta horien inguruan sorturiko polemikaren kronika xehe eta dokumentatua egin du Alberto Barandiaran kazetariak.…
Indusketan lan egindako arkeologoekin hitz egin du, bertan aurkituriko grafitoen benetakotasuna eta faltsutasuna defendatzen duten txostenen edukiak jaso, gaia kanpotik baina arretaz jarraitu duten espezialisten iritziak bildu... Arkeologia, epigrafi a, fi lologiazko argumentuak agertzen ditu alde eta kontra, egia izatekotan Euskal Herriko (eta are Europa mendebaldeko) aurkikuntza arkeologiko sekulakoa izango liratekeen ostraka eztabaidagarri horiei buruz. Idazkera zehatz eta argiz, eta lekukoaren zintzotasunari uko egin gabe, irakurleari arrasto garbiak ematen dizkio, bere iritzia osatu dezan.Umeek gezurra esaten dutenetik
By Uxue Apaolaza. 2005
Umeek gezurra esaten dutenetik leitzeko jarraibide batzuk. 1) Bilatu leku eroso bat irakurtzeko: besaulkia, ohea, belardi bukoliko bat. Edo ez:…
leku aldrebes batek balio diezazuke ere bai. Berdin-berdin sentiaraziko baitzaituzte deseroso liburu honetako orrialdeek. 2) Irakur ezazu egunean ipuin bat; bi, askoz jota. Hortik aurrera ardura zurea da soilik. 3) Kontuan har ezazu Uxue Apaolaza egile gaztea eta euskalduna dela, baina, hala ere, eta gezurra irudi dezakeen arren, ez duela literatura buenistarik egiten. Ez ezazu apalategian ipini Isabel Allenderen edo Paulo Coelhoren liburuen ondoan; ez ezazu irakurri, nik zer dakit, U2ren edo Mikel Urdangarinen azkeneko CDa entzun bitartean. 4) Jakizu Uxue Apaolazaren zakilak loditu egiten direla, ez tentetu edo gogortu, euskal literaturan ohikoa den bezala; horretan pixka bat pentsatuz gero konturatuko zara ñabardura ez dela hutsala. Eta litekeena dela hemendik aurrera ikusi, ukitu edota imajinatuko dituzun zakil guztiek tentetzeari edo gogortzeari utziko diotela, loditzen hasteko. Etengabe, koipetsuki. 5) Ez egin jaramonik jarraibide hauei: hauxe da hutsik gabe bete behar duzun erregela bakarra. Liburu batek, are gutxiago ipuin liburu batek, ez du instrukzioen beharrik. Liburu onez ari naiz, noski: axola duten liburuez. Hau bezalakoez. 6) Baina gogora ezazu liburu hau itxi eta mundu errealaren goxotasunera atzera itzultzeko esperantza galdu behar duzula: irakurri berri duzun azkeneko ipuinaren azkeneko lerrotik bista altxatu bezain laster konturatuko zara liburuko mundu berean jarraitzen duzula. Eta, okerragoa dena, bertan bizi zinela lehenago ere, Uxue Apaolazak zuretzat desestali aurretik.Urtebetetze festa
By Castillo Garcia. 2012
Castillo Suarez poeta altsasuarrak aurrerapauso bat eman du liburu berri honetan. Aurreko bildumen ildotik (Spam poemak, Bala huts bat, Souvenir),…
esandakoaren eta esan gabekoaren arteko kontrastearekin jokatzen du, polisemiaz beteriko mezu irekiak erabiltzen, ironia-karga handia duten esaldi biribilak botatzen. Lirismo itxurazkoari ihes egiten dio Suarezek, lerro ebakien teknikari ere uko eginez, poetikotasuna barrurago, sakonago ezkutatzen den zerbait dela frogatuz.Ulises: Homeroren Odisearen bertsioa
By Juan Kruz Igerabide, lvaro Garc a Lema. 2000
Troiako hiri handia errautsetan geratu zen, akaiarren Zaldi erraldoiaren hankapean errendituta. Troiako harresien gainetik suntsiduraren azken suak artean itzali gabe…
zirela, Ulises, beste hamabi ontzirekin batera, Itakako bidean jarri zen. Baina ekaitz izugarri batek etxerako bidetik urrundu zuen Ulises, eta itsasoko ur eta lur gupidagabe bezain arrotzetan ostatu hartzera kondenatu. Paisaia horretan, gizakion edo mundutarron mugaz harantzago ordurako, gertatzen dira Ulisesen abentura paregabeak: Kalipso eta Zirtze erdi-jainkotiar eta emakume liluragarriena, Polifemo begibakarraren eta lestrigoniarren pareko munstro haragijale beldurgarriak, itsas-lamien kanta xoragarria edo hildako itzalen erresumako (Hades) joan-etorria. Grekoen kasuan bezala, gure irudimen munduan ere, leku berezia dute Peneloperen irrikitan afanatu ziren ezkongaiek, hogei urte igaro arren bere nagusia usnatu ondoren Heriok betiko eraman zuen Argos txakurra, Telemako ausart, baina artean gaztearen, nahi eta ezinak, Ulisesen mendeku errukigabea... Abenturaren erresuman gaude bete-betean. Narrazio petoaren gailurra da liburu hau. Ulisesen aspaldiko ibilera haiek mendez mende hutsik egin gabe hunkitu dituzte entzule eta irakurleak. Mendebaldeak eman duen abenturazko eleberririk zoragarriena da.Udalekua, hura lekua!
By Karlos Zimarro. 2006
10 urtetik gorakoentzatNire lagun gehienak noiz edo noiz udalekuren batean egonak ziren eta niri inbidia apur bat ematen zidaten. Horregatik…
aurten udalekuetara joan nahi nuela esan nien gurasoei. Hasieran ezetz esan zidaten. Baina gero, nire lagun onena den Aitor ere joatekoa zenez, haren aita-amek nireekin hitz egin eta konbentzitu egin zituzten. Irten behar genuen egunean urduri xamar nengoen, batez ere, gurekin nor eta Argia joango zelako. Zirrara berezia nabaritzen nuen bihotzean...Karlos Santisteban Karrantzan jaioa 1960ean. Euskera-itzultzailea lanbidez, euskararen irakaskuntzan aritu da eta 1984. urteaz geroztik Bizkaiko Foru Aldundian lan egiten du.Ia literatura arlo guztietan idatzi badu ere, azken urteotan bereziki haur eta gazte literaturari ekin dio eta zeregin horretan ume-gazteturik sentitzen da. Bilduma honetan Hura abentura!, Oporren zirrara, Tximeletak dantzan eta Sorbaruk ez du harririk nahi aurkituko dituzu.Marrazkiak: Enrique MorenteTunelak, izarak, mozorroak eta blafleak
By Josu Martinez. 2016
Mundu mailan hainbat ihesaldik izan duten ospea ikusita, beti deitu dit atentzioa Euskal Herrian gertatu direnei buruz ze literatura gutxi…
dagoen. Horregatik, euskal gatazkari lotuta, azken 50 urteetan gertatu diren hamar ihesaldiren kronika proposatu gura dizuet hurrengo orrialdeetan. Batzuk aski ezagunak izango dira? eta ezezagunak beste hainbat. Bukaera zoriontsudunak zenbait? eta gaizki ateratakoak beste hainbeste. Bakarka egindakoak? edo kanpoko laguntzaz burutuak. Denak, hala ere, ausardiaz eta irudimenez beteak. Modu batean edo bestean, artelanak denak. Ez da izan nire asmoa gaiari buruzko ikerketa orokor bat egitea. Lan honen helburua ez zen gertatutako guztia biltzea, ez eta objektibitate historikoz egindako tratatu bat osatzea ere. Hala, bistan denez, istorio asko falta dira. Gehienak. Ez dadila inor haserretu horregatikTxanpaina, mesedez
By Oier Santos. 2015
Hasieran, hainbat auto berdez margotuta agertzen dira hirian. Ematen du protesta modu bat dela. Gero, lehergailu bat zentral termiko batean,…
hedabideetan albiste aldrebestuak, prentsarekin borroka..., eta hura guztia gutxi balitz, etxean ere egoera desatsegina dauka Markel Aizpurua ertzain-buruak. Emazteari zerbait gertatzen zaio. Oso portaera misteriotsua dauka. Bizitza pribatua gainbehera datorkio Markeli eta, gainera, euskal gizartea talde terrorista berri baten mehatxupean ageri da. Ez zaio erronkarik falta, ez. Herrialde oso bat dago arriskuan.Txanogorritxo Ramalan
By Jos Antonio Tellaetxe Isusi. 2004
Denok ezagutzen dugu Txanogorritxoren betiko ipuina: amamari bisita egitera doan neskatila, bidean aurkitzen duen otsoa... Baina gauzak ez dira beti…
berdin gertatzen. Esaterako, txano gorria duen neska egungo Palestinan bizi daiteke, eta orduan, agian, otsoak eta umeak ez dira etsaiak izango. Orduan, baliteke otsoak eta Txanogorritxok etsai berari aurre egin behar izatea, gerrari, alegia. Ipuin honetan umorea eta fantasia nahasturik aurkituko ditugu, gerra eta heriotzaren krudela sentiberatasunarekin. Gure garaiko Txanogorritxoa da J. A. Tellaetxek aurkezten diguna. Jose A.Tellaetxe Portugaleten jaio zen 1959an. Ilustratzailea, argitaratzailea, idazlea eta diseinatzailea da besteak beste. 1992.urtean hasi zen Haur eta Gazte Literaturan murgiltzen. Hamazazpi liburu ditu argitaratuak orain arte, haien artean eta bilduma honetan: Baleen haranean, Ariadna eta Hankapalo eta Ilbehera.Txatartegirako ipuinak
By Xabier Rojo. 2010
Udaltzaingoaren auto batek kalea mozten zuen. Haren atzean, Ertzaintzaren auto andana. Are atzerago behinola auto bat izan zena. Handik metro…
batera estalki hori bat. Haren azpian gorpu txikitu bat. Huraxe zen ordu batzuk lehenago iruditutako eszenatoki makabroa, eta Iñaki demas izorratu zuen hutsik ez zuela egin ohartzeak. Inguruko etxeei erreparatu zien. Pertsiana gehienak jaitsita zeuden, eta une batez bere buruari galdetu zion ea noiz utziko zion kristalgintzak negozio bikain bat izateari. Gero jendeari erreparatu zion, plastikozko zinten atzetik jakinmina asetzen zuten pertsona haiei guztiei. Gero, txano baten azpian aurpegia estaltzen zuten ertzainei. Autotik atera gabe, Iñaki atrezzoari begira egon zen luzaroan. Atrezzoari begira protagonistari ez begiratzearren. Bihozkadaren zama gainetik kendu nahian. Bihozkada gainetik kentzeko beldurrez. Eta pentsatu zuenmiaketa egiten ari ziren txanodun horiengana joatea zeukala eta gorpu haren zatiak ezagut zitzakeela jakinarazi, txikitako lagun baten hatzak zirela biltzen ari ziren haiek.Tratatu politikoa
By Baruch Spinoza, Patxi Lasa. 2016
Baruch Spinozak filosofia original eta eraldatzailea eraiki zuen, gizakia eta natura ikuspegi razionalista batetik begiratzen duena, aurreiritziei, tradizioari edota sinesmen…
arruntei amore eman gabe. Haren Etikak, une berean, ontologia determinista eta materialista adierazten du, antropologia naturalista, eta giza ahalmenen eskumen eta mugetan oinarritutako proiektu etikoa, premiazko harreman kausalen sare unibertsalen baitan. Haren lan politikoek luzatu egiten dute proiektu hau gizartearen munduan. Tratatu Politikoak sistematikoki aurkezten du Spinozaren filosofia politikoa. Gizarte politikoak, beldurrak eta itxaropenak bultzatutako gizaki zaurgarrien batasunak eraginda ezartzen dira. Jendetzaren ahalmenetik sortzen da errepublika, arrazoiaren gidaritzak autonomoagoa eta iraunkorragoa egingo duena. Monarkia eta aristokrazia nola bidera daitezkeen aztertu ondoren, lan hau aitzindaria da demokraziaren defentsan, ahalmen kolektiboa bereganatu eta moldatzen duen erregimen gisa ikusita.Tobacco days
By Anjel Lertxundi. 2012
Gipuzkoako kostaldeko herri bat da eleberri honetako istorioen gertalekua. Udako turista-bisitarienak ez bezala, itsas herri horretako bizilagun askoren egunak -eta…
batez ere, gauak- arazo, kezka eta urduritasunez gainezka ageri zaizkigu. Izan ere, kontrabandoak, tabako kontrabandoak hain zuzen, bere barne-arau, kodigo eta pikareska ditu. Zinema beltzak hain ohituta gauzkan hanpako munduaren harreman korapilotsu eta gatazkatsuen isla urruna bihurtzen da kontrabandoaren mikromundu hori: boxeoaren munduko etengabeko aipamenen artean, taberna zuloak eta karta-jokoak, mafioso itxurako nagusiak eta kontu-garbitzeak, hilketak, salatariak eta xantaiak, goardia zibilaren saldukeria... Hori guztia da Tobacco days izenburu zinemadun honen mundu narratiboa. Zinemaren munduari eskainitako omenaldi xumea.Tolerantziari buruzko tratatua
By Fran ois M Arouet Voltaire, Irati Baleztena. 2015
1763ko otsailaren 20an, eskutitz hau idatzi zidaten Languedocetik: Tolerantziari buruz idatzi duen lana errukiz eta egiaz beterik dagoela iruditzen zait,…
baina beldur naiz ez ote dion mesede baino kalte gehiago egingo Calas sendiari. Izan ere, gurpilean hilaraztea agindu zuten zortzi epaileak erresumindu egin ditzake. Berorren liburua sutan erretzeko eskatuko diote parlamentuari, eta fanatikoek ?ez baitira desagertuko? amorru biziz erantzungo diote arrazoiaren ahotsari (?). Hauxe izan zen nire erantzuna: Tolosako zortzi epaileek, nahi badute, nire liburua erretzea agin dezakete; ez dago hori baino gauza errazagorik. Azken batean, Lettres provinciales gutunak ere erre zituzten, eta nire lana baino askoz ere baliotsuagoak ziren, ezbairik gabe. Norbera libre da gustuko ez dituen liburuak eta paperak etxean erretzeko.Tigre ehizan
By Aingeru Epalza Ruiz de Alda. 1996
Mundu oso bat adieraz lezake egun baten kontaketak. Bi mundu elkartze ditu hemen 1944ko abuztuaren 7ak. Bi mundu, eta 36ko…
gerrak desegindako familia bat: aita, Martin, Venezuelako oihanean dabil lanean, eta giza haragiarekin zaletu den tigre baten ehizan abiatu da gaur; semea, Martintxo, Lapurdiko Larresoron bizi da gainerako senideekin aterbeturik, eta tanke nazien joan-etorriak zaintzen ditu bere lagunekin batera, jakin gabe. Aita-semeen eguna kontatzen zaigu paraleloan, eta tragediaren zantzuak sumatuz doa pixkanaka irakurlea, xehetasunekiko ardura berezia eta hizkuntzaren menderatze harrigarria erakusten dituen nobela labur baina sakon honetan.Tangerko ametsak
By Cristina Blanco, Jon Arretxe. 2014
Paterak abiatzeko zain dauden bitartean, eguneko azken ferrya heldu da Tangerko portura. Bidaiari bat nabarmentzen da iritsi berrien artean, medina…
zaharrerantz pauso finkoz doan gizon bakarti bat. Ondo ezagutzen du ingurunea, eta badaki nora doan eta zein den bere betebeharra. Bien bitartean, alderdi zaharreko kalexka labirintikoetan urrundik etorritako mila arima alderrai pilatzen dira. Asko hor preso geratu dira, ez aurrera ez atzera; beste batzuek oraindik eusten diote esperantzari. Moussa gaztea da azken hauetariko bat. Malin utzi zuen familia, Europa helmuga, eta ez dago prest etxera esku hutsik itzultzeko, ez du amore emango paradisura eraman lezakeen azken saiakera burutu gabe. Fatima ere bigarren talde horretakoa da eta eguneroko borrokan dihardu biziraupenaren alde, Rif-etik, familiak arbuiatuta, alaba txikia bizkarrean alde egin behar izan zuen momentutik. Fatima, Moussa eta gizon heldu berriaren bideak Tangerko medinan gurutzatuko dira, heriotza zain dagoen karrika estu eta ilunenen artean.Bamako da nobela honen bigarren kokagunea. Hango giroa, ostera, erabat desberdina da. Han harmonia da nagusi, batez ere patio tradizional bateko biztanle ugarien artean. Baina dena aldatuko da emakume zuri bat, argazki bat eskuan, iristen den momentutik aurrera.Tangerko ametsak (Erein argitaletxea, Uzta Gorria bilduma) nobela beltza da, baina genero honen ohiko ezaugarriak bidaiarekin konbinatzen ditu. Ohi duen bezala, Jon Arretxe idazleak toki kilikagarrietara eramango gaitu bere obrarekin, bai geografiari bai kulturari dagokionez. Lehenago Lisboara eraman gintuen Fatum-ekin (2008); eta gero Istanbul, Kurdistan eta Munichera Xahmaran-ekin (2009). Oraingo honetan Bamako eta Tangerren artean gauzatuko da trama, Afrika Beltzaren eta Europako kosta begi bistan daukan hiri marokoarraren artean. Eta hiri eder horretako kaleen galtzada-harri gogorraren kontra tupust egingo dute hainbat lagunen ametsek.Sugeak txoriari begiratzen dionean
By Bernardo Atxaga, Antton Olariaga. 2010
Sugeak txoriari begiratzen dionean, txoria itsutu egiten da, eta ordurarte begien bistan eduki duen munduaren zati laburra -zuhaitz batzuk, bizpahiru…
teilatu, bidea, zeruaren urdina- ezkutatu egiten zaio bat-batean. Barraketako magoen paineluekin gertatzen den bezala, une batez hantxe dauka guztia: koloreak, mugimendua, argia. Hurrengoan, berriz, guztia joan egin da, ezin liteke hutsune beltz bat baizik sumatu.Tango urdina
By Aitziber Etxeberria. 2010
Komunera joan eta alboko bainugelan norbait zegoela konturatu nintzen batean, jakin-minak bultzaturik, begia paretaren kontra jarri eta zirrikitutik begiratu nuen.…
Ikusi nuenak ia arnasarik gabe utzi ninduen. Berebiziko emakume bat zen nire bizilaguna eta biluzik zegoen, bainuontzira sartzeko asmotan. Badakit ez dudala ondo egiten, baina orduan sentituriko zirrara beste behin dastatu asmoz konponketa atzeratzea erabaki nuen eta horrela nire hasierako asmo ona bertan behera geratu zen. Badakit espia nazkagarri bat bilakatu naizela, baina bakardadeak honelako gauzak egitera bultzatzen nau batzuetan. Ez daki berak ongi zenbat atsegin dudan bere biluztasuna! Horrela ikustean, bera bezain ahaltsua sentitzen bainaiz. Beti erritual bera egiten du Iosunek. Bainugelara sartu eta, argia piztu ondoren, ispiluaren aurrean geratzen da eta adi-adi bere aurpegi guztia aztertzen du. Kopetatik hasten da beti, ondoren bekainak, betazalak, betileak eta sudurra etortzen dira, eta azkenik masailak, ezpainak, kokotsa eta lepoa. Bere edertasuna itsustuko duen ezer ez dagoela bermatu ondoren, aurpegia garbitu eta olio usaintsu batez masaje txiki bat ematen du astiro, gozotasunez.Tartalo, Mari eta herensugea
By Antton Zamalloa. 2004
Ipuinak, gizon-emakumeen bidelagun izan dira beti, denboran eta kulturetan zehar.Ipuinak funtzio eta esanahi ugari izan du, kultura desberdinen arabera: irakasbide,…
jolasbide, mito... denetik du.Antton IrustaAntton Irusta naiz, Usansoloko ipuin kontalaria. Hango eta hemengo ipuinak kontatzen ditut gustura. Nire ipuinetan kontatzen ditudan gaiak lantzen saiatzen naiz haur eta gazte literatura egiten dudanean.Ipuinak kontatzea niretzat, dena da, baita literatura ere. Horregatik dut gogoko hunkitzen nauten istorioak entzuleei kontatzea, izan ere, ipuinek afektuaren dohaina eskaintzen digute.Horrela naiz zoriontsu: ipuinak kontatuz, norbera emozionatuz eta entzuleak barru-barrutik hunkituz.