Service Alert
Delay in delivery of CDs
We are currently experiencing a delay with CD production. CDs are being sent and will be delivered as soon as possible. We apologize for the inconvenience.
We are currently experiencing a delay with CD production. CDs are being sent and will be delivered as soon as possible. We apologize for the inconvenience.
Showing 1 - 20 of 240 items
By Pedro Calderón de la Barca, Xabier Payá Ruiz. 2013
Bizitza amets ez da edozein antzezlan: literatur mugimendu barrokoari atxikitzen zaion lana 1635ean estreinatu zen eta Pedro Calderón de la…
Barca autore espainiarraren antzerki-obra ezagunenetako bat da. Publiko zabaleko tragikomediak hiru ekitaldi eta 41 agerraldi ditu. Hiruko egitura agerikoa da atalen xedean eta tonuan: lehenak balio liriko nabarmena du; bigarrenean, funtsean ekintza nagusiak gertatzen dira; eta hirugarrenak gogoeta du helburu. Gaiari dagokionez, antzerkiak gizabanakoen patuaren eta askatasunaren arteko talka du langai, Barrokoko beste hainbat lanen ildoari jarraiki: ameslariak zer amets egiten duen ez dakien bezalaxe, gizakiak ez du bere bizitza erabakitzen, baina Segismundo protagonistak aurre egingo dio patuari.By Jean-Jacques Rousseau, Esteban Antxustegi Igartua. 2009
Unibertsoaren ordenaz pentsatzen dut, ez sistema hutsekin azaltzeko bakarrik, hura etengabe miresteko eta unibertsoan sentitzen den haren egile jakintsua gurtzeko…
baizik. Harekin mintzatzen naiz, haren esentzia jainkotiarrez betetzen ditut nire ahalmenak, haren onurek hunkitzen naute, haren dohainak bedeinkatzen ditut, baina ez dut otoitzik egiten. Zer eskatuko diot? Gauzen bilakaera nigatik alda dezala? Nire aldeko mirariak egin ditzala? Nahi al nuke nik, gauza guztien gainetik haren jakinduriak ezarritako eta haren probidentziak iraunarazitako ordena maitatu behar duen honek, halako ordena nire erruz nahastea? Ez, horrelako eskaera ausartegia onartu beharrean, zigortu egin beharko litzateke. Ongia egiteko ahalmena ere ez diot eskatzen. Zergatik eskatuko diot jadanik eman didana? Ez al dit eman kontzientzia ongia maitatzeko, arrazoia ezagutzeko eta askatasuna hautatzeko? Gaizki egiten badut, ez dut aitzakiarik; nahi dudalako egiten dut: nire borondatea alda dezala eskatzea hark niri eskatzen didana eskatzea da, berak lan egitea eta nik soldata kobratzea nahi izatea da; nire mailarekin pozik ez egotea, gizakia ez izatea nahi izatea da, eta, existitzen denetik kanpoko zerbait nahi izatea desordena eta gaizkia nahi izatea da.By Joan Mari Irigoien Aranberri. 2008
Hutsetik hasi eta handiki izatera iritsi da Nazario Orbe, XIX. eta XX. mendeen arteko industrializazio-prozesuan, lanaren lanez eta zapaldu beharrekoak…
zapalduz. Ez da txikiagoa haren emazte Regina Aldasororen epopeia, erdaraz ez jakitetik Madrilgo Villalbako markesen jauregiko konfiantzazko neskame izateraino.By Xabier Mendiguren Elizegi. 1996
Itzuli da. Etxera dator presoa, Espainiako kartzeletan ia hemezortzi urteko zigorra osorik bete ondoren. Gurasoak besarkatzea, lagunekin topatzea, ongi-etorriko ekitaldiak…
? uholdeka datozkio sentipenak eta oroitzapenak lehenbiziko egun horietan, eta presoak ere sentimenduz gainezka dauka bere barrena, elkarren kontra talkaka borrokan: poza eta amorrua, samurtasuna eta zakarkeria bizinahia eta nekea, porrota eta biziraupena ?By Ana Urkiza Ibaibarriaga. 2005
Bekatuaren ideia badirudi desterratua dugula geure burutik: modernoak gara, utikan sineskeria horiek! Alabaina, eguneroko bizitzan etengabe sortzen zaizkigu zalantzak, tentazioak,…
nola jokatu ez dakigun egoerak. Eta gero kontzientziaren harra dator, azpitik hazka eta hozka.Ana Urkizak hainbat ?bekatu? mota bildu ditu liburu honetan: harrokeria, mendekua, desleialtasuna, inbidia, faltsukeria, lapurreta, traizioa... Asmoa, baina, ez da katalogo bat egitea, ezta geure bizimodua antolatzeko aholkuak ematea ere, ipuinak asmatu baititu egileak gai horien inguruan.Istorio zirikatzaile bezain kitzikatzaileak dira bilduma honetakoak, ederrak eta sujerikorrak, giza kondizioan arakatu eta zer pentsatua ematen dutenak, azkenean irriño bat sortzeko ahoan, edo kezka bata arima barrenean.By Jabier Muguruza. 2015
Daniel Innerarity filosofoak esaten du Jabier Muguruza dela gure Leonard Cohen partikularra, euskaldunok gure artean daukaguna. Kanadarrak Popular problems diskoa…
kaleratu berri du, eta arazo itxuraz arrunt horiek, eguneroko egoera itxuraz xume horiek, izan dira beste behin ere Muguruzak bere liburua idazteko orduan aintzat hartu dituenak: Barne-beldurrak, krisialdi ekonomikoa, matxismoa, giza kondizioa, harreman sozialak, sentsualitatea, itxaropenak, bikote-harremanak, barneko indar ezezagunak, kulturaren egoera, bakardadea, duintasuna, zahartzaroa... horiek guztiak, umorez zipriztindurik, geure eguneroko bizimoduan txertaturik azaltzen dira Hilen logika ezkutua liburu eder honetan.By Xabier Mendiguren Elizegi. 2006
Lau ipuin luze edo nobela laburrez osatua. Ikasleaz maitemindu den irakasle heldua, gaztetako abenturarik zoroenak elkarri kon-tatzen dizkioten bi emakume,…
politika eta larru kontuak nahasten dituen istorioa... Sentimen-duak nahiz gorputzak sortzen diguten ahalkea ahaztuz, muturreraino eraman ditu pertsonaiak eta egoerak, era askotako teknikak erabiliz: gutuna, elkarrizketa hutsa...By José Antonio Tellaetxe Isusi. 2004
Neskatila baten oihua entzun zen: aaaaaa! Eta piraten untzian kainoietara joan ziren denak arrapaladan. Kapelak hartu, pistolak eta labanak eskuratu,…
eta erratzaz armaturik abiatu zenik ere egon zen. Baten bat erasoka zetorkiela pentsatu zuten. Baina, neskarekin batera Hankapalo pirata zegoen. Hankapalo, Kizki bera kinka larrian jarri zuen kapitaina. Hankapalo handia, zazpi itsasoetako mamua. Kantak zionez, Hankapalo, pirata gaiztoa, okela gordina jaun eta itsasoko hura edaten zuena, lalarala...By Irati Goikoetxea. 2014
Haizea nora, burua hara. Haizeak nondik jotzen duen, hara joaten zaigu sarri burua. Nora doanik gabe gehienetan, mahai gainean oharrik…
utzi gabe. Izan daiteke lepo gainean egoteaz aspertu delako; izan daiteke lepoaz haragoko lurretan zer dagoen jakiteko irrikagatik. Gozoa da buruari joaten uztea, burua joan zaigula besteei sinetsaraztea, geure erokeria propioaren protagonista komiko bihurtzea. Dramari adarra jotzea. Eta barre egitea; joandako buruaz, eta lepo gainean irudimenak hutsuneari emandako zaplaztekoez. Gozoa da ni ez naizen hori izatera jolastea, nireak ez diren galtzetan ipurdia sartzea, uste dudanaren, dakidanaren eta jakin nahi ez dudanaren artean oreka galtzea. Gozoa da aspertu nahi izatea, parekoa begiz jatea, izara-arteko pixoihalak mamu bihurtzea. Gozoa da sinesten ez duzun hura sinetsaraztea. Eta gozoa da kontatzea, barka zenbatzea; bizitza kontatu bai, baina, bizitza ere zenbatu daitekeela ziurtatzea, bihotz erdika bihotz erdika. Dena ziurtatzea, ezer sinetsi ez arren.By Cristina Fernández Blanco, Jon Arretxe. 2014
Bueltan da Toure, San Frantzisko auzoko detektibe berezia, bizilagun afrikarrentzat agurgarria, emakume zurientzat desiragarria eta polizientzat mespretxagarria. Bolada txar batetik…
pasatzen ari den momentuan ustezko anaia baten bisita jasoko du bere patera-pisuan, lekua egingo dio afrikar abegiaren izenean eta, erabaki horren erruz, arazo larriak sortuko zaizkio, lapurreta, droga-trafiko eta hilketa kasuetan belarrietaraino nahastuko dutenak. 19 Kamera arrakastatsuaren ondoren dator 612 Euro. Toureren sagako bigarren nobela hau ere Euskal Herriko ghettorik handienean kokatuta dago, Bilboko San Frantziskon. 612 euro instituzioek behartsuenei hilero ematen dieten kopurua da, sanfrantziskotar askoren esperantza bizirik irauteko. Gordintasuna eta umorea konbinatuz, Jon Arretxek erritmo biziko eleberria eraiki du, irakurlea lehen orrialdetik harrapatu eta amaiera arte oharkabean daramana.By Cristina Fernández Blanco, Jon Arretxe. 2014
Trama paralelo batzuek osatzen dute umorea eta gordintasuna konbinatzen dituen nobela beltz hau: Palankako klub bateko prezio susmagarriak, trafikatzaileen arteko…
istiluak, adin txikiko prostituta baten desagerpena, kaputxadun talde baten jipoi eta hilketak... Dena dela, nobelako ardatz nagusia Toure da, Bilboko San Frantzisko auzoan bizi den etorkin afrikarra. Ogibidea bilatzen behartuta, gezurrezko igarle gisa saiatuko da lehenik eta, pixkanaka, kasu eta proposamen bitxiak sortzen joango zaizkio.By Joan Mari Irigoien Aranberri. 2013
?Hamzak, beraz, leherketa hura zuen jada buruan: izango ez zuen, bada, puntuari begira zegoela musika hura etorri bazitzaion, bamm bamm-bamm?…
musika hura, bai, gorputzean ere sentitzen zuena, bere gorputza zuhaitz bat balitz bezala, zainak adartzat zituena eta bere bihotz hura fruitutzat; bihotz hura, soka bakarreko lautak bezala, bamm-bamm-bamm egiten zuena, sistoleak eta diastoleak bat eginik; musika hura, segundo gutiren buruan erabateko bakera eraman zuena: BAMMM!? Hari bi nobela bakar berean: batetik, Bereibarko familia bat (Gipuzkoa eta Bizkaia arteko alegiazko herria) bizibidez eskopeta-lantegi bat daukana; bestetik, Balad al Xams-eko (Ekialde Hurbileko balizko herrialdea) beste familia bat, gerra ahaztu baten ondorioak nozitu beharko dituena; modu paraleloan kontatzen zaizkigu batzuen nahiz besteen pozak eta nekeak, eguneroko kontu xeheak eta Historia markatzen duten gertakari handiak, XX. mendeko bigarren erdian hasi eta gaur arte. Hari biek, halabeharrez, bat egiten duten arte. Ez da ohikoa arma trafikoa gaitzat hartzea eleberri batean; irakurlearen gogo-bihotzak inarrosteko asmo osoz egin du Joan Mari Irigoienek, eta helburu horri begira erabili bere artearen tresna guztiak. Hiru ezaugarriok nabarmendu daitezke egilearen lanean: hizkuntzaren erabilera zaindu eta ederra, hainbat istorio sortu eta kateatzeko fabulazio-ahalmen itzela, eta gure gizarteko gai minberak ukitzeko kontzientzia etikoa.By Iñaki Zabaleta Urkila. 2009
Euskal literaturaren historian libururik aipatu beharko balitz, irakurleen arreta eta harrera ona lortu dituena, 110. Street-eko geltokia izan liteke bat,…
zalantzarik gabe. Izan ere, 1985ean kaleratu zenetik, hogeitaka argitaraldi izan ditu, 50.000 ale saldu dira guztira, urtero pizten du irakurle berrien interesa, eta film bat ere egin dute nobela honexetan oinarrituta: Menos que cero.Zer du liburu honek horrelako arrakasta bereganatzeko? Trama ongi josia, giro erakargarriak, pertsonaia sinesgarri eta maitagarriak? Asko dira istorioaren dohainak, baina onena bertan sartzea izango duzu: hor deskubrituko dituzu, New Yorkeko metroan, Joseba eta Angie, ihesi dabilen nafarra eta publizitatean lan egiten duen Manhattango neska, bi mundu guztiz desberdin baina ustekabean lotuko direnak. Tartean, berriz, droga, amodioa? eta eleberri eder batek behar dituen osagai guztiak. Liburuaren historia labur bat eginez, 1983an idatzi zuen Iñaki Zabaletak, New York-en bertan, bere ikasketak osatzen zebilela. 1985ean kaleratu zuen Susa argitaletxeak eta hiru argitaraldi egin zituen guztira. 1988an Elkar-en atera zen, eta 2003ko iraileko hauxe da etxe honek egindako 25. argitaraldia. Hori dela-eta, edizio berezi bat egin nahi izan dugu: testua osorik berritu da (Euskaltzaindiak azken 15 urteotan emandako gomendioei jarraituz, eta esaldi batzuk hobetzeko ere bai, zenbait kasutan), hainbat zati gehitu ditu egileak han-hemen, lehenengo edizioan zeuden New Yorkeko metroko irudiak berreskuratu ditugu, eta, hauxe litzateke nobedade esanguratsuena, epilogo polit bezain originala erantsi dio Zabaletak bere lanari. Hau guztia kontuan hartuta, espero dugu berriz leitzera animatzen diren irakurle zaharrek lehengo atsegina berritzea, eta lehenengoz hurbiltzen direnek literatura maitaraziko dien deskubrimendu ederra egiteaBy Georges Perec. 2014
Gauzak: 60etako istorio bat bizitzaz gozatu nahi duen gazte-bikote baten istorioa da: Jerôme eta Sylvie. Bizitzaz gozatzeko, ordea, bide bakarra…
dakite: “gauzak” eduki, gauzak eskuratu, gauzak erosi, jakina. Aberatsak balira… Baina gauzek berengan sortzen duten lilura, bizimodu lasai eta erosoa izateko irrika, ezin dute ase, hori ez baitago ikasketak utzi dituzten bi gazte hauen eskura: inkestak egitetik piso txiki batean estu samar bizitzera behartuak dira. Hiriko erakusleihoek zoriontsu izateko behar duten guztia eskaintzen diete. Eskaini eta zoriona agindu, bai. Ez, ordea, musutruk. Georges Perec nobela honekin agertu zen letra frantsesen plazara. Renaudot saria irabazi zuen 1965ean, eta liburu miresgarri bihurtu zen belaunaldi batentzat. Handik laster, nobela honi kontrapuntua egiten dion beste bat idatzi zuen, Gizon bat lotan, gauzez batere arduratzeari uzten dion gazte baten istorioa.By Ford Madox Ford, Xabier Olarra. 1999
Ez dakit zein den zera hau hobekien idazteko modua: hobe litzatekeen historia hasieratik kontatzea, historia bat balitz bezala; edo denboraren…
urruntasunetik kontatzea, Leonoraren ezpainetatik edo Edwarden berarenetatik iritsiko balitzait bezala. Beraz, neure burua aste pare batez edo, landetxe bateko lurreko suaren alde batean imajinatuko dut, aurrez aurre solaskide onbera bat dudala. Eta solasean jarraituko dut, urrunean itsasoaren zurrumurrua aditzen den bitartean eta buruz gain haize beltz baten bolada bortitzak izar distiratsuak lustreatzen ari direla. Aldian behin jaiki, eta ateraino joango gara ilargi beteari begiratzera, eta esango dugu: ‘Hara! Proventzan: bezain argitsua da ia-ia!’Eta ondoren lurreko suaren ondora itzuliko gara, intziri gisako bat eginez Proventzan ez gaudelako, historiarik goibelenak ere alaiak diren lurraldean.By Georges Perec, Juan Luis Agirre. 2014
“Hogeita bost urte eta hogeita bederatzi hortz-hagin dituk, hiru alkandora eta zortzi galtzerdi-pare, jada irakurtzen ez dituan liburu batzuk, jada…
entzuten ez dituan disko batzuk. Ez duk beste ezertaz oroitzeko gogorik, ez familiaz, ez ikasketez, ez maitaleez, ez lagunez, ezta oporrez ere, hire egitasmoez ere ez. Bidaian ibili haiz, eta ez duk bidaietatik ezer ekarri. Eserita hago eta itxaron besterik ez duk nahi, itxaron soilik, itxaroteko beste ezer ez dagoen arte: gaua etor dadin, orduek jo dezaten, egunak joan daitezen, oroitzapenak ezaba daitezen”. Honela ari da kontalaria bere buruarekin, “lotan dagoen” gizonarekin, baldankeriari bide eman eta indiferentzia erabatekoa zer den jakin nahi duen gizakiarekin.By Elisa Puricelli. 2014
Golden Harvest hirian udazkeneko azoka hasi berria da, eta Tom eta Josh bikiek helburu bat dute: auzoko neska gorrotagarri bat…
izutuko duen zerbait aurkitzea. Halako batean kristalezko begi berde bat ikusiko dute azokako saltoki artean: benetan oso egokia txantxa bat egiteko! Saltzaile zaharraren abisuak alferrik izango dira: brahmanaren begia daukanak hiru desio adieraz ditzake, baina haren lehengo jabe guztiak egoera misteriotsutan hil dira...By Simon Singh. 1999
Milaka urtez, komunikazioaren eraginkortasuna izan dute ardatz errege-erreginek eta jeneralek beren herrialdeak gobernatzeko eta armadak zuzentzeko. Aldi berean, ondotxo zekiten…
zer ondorio zituzten beren mezuak esku okerretara iristeak, herrialde lehiakideei sekretu baliotsuak ezagutarazteak eta funtsezko informazioa etsaien esku uzteak. Mezuak etsaien eskuetara heltzeko arrisku eta mehatxuak bultzatu zuen garatzea kodeak eta zifrak: mezuak mozorrotzeko teknikak, dagokion hartzailea bakarrik izan dadin mezua irakurtzeko gai. Sekretu-premiaren ondorioz, kodeak egiteaz arduratzen diren sailak sortu dituzte herrialdeek, eta sail horien ardura da ahalik eta koderik egokienak sortzea komunikazioen segurtasuna bermatzeko. Aldi berean, etsaien kode-hausleak kode horiek hausten eta, hala, sekretuak lapurtzen saiatu dira beti. Kode-hausleak hizkuntzaren alkimistak dira, esanahirik gabeko ikurretatik abiaturik esanahidun hitzak biltzeko gai den tribu mistikoa. Kode eta zifren historia kodegileen eta kode-hausleen arteko borroka zaharraren istorioa da, historiaren bilakaeran eragin berebizikoa izan duen arma intelektualen lehia. Kodeen liburua idaztean, bi helburu nagusi izan ditut. Lehenengoa, kodeen eboluzioa deskribatzea. Eboluzioa termino egokia da, bai, kodeen garapena borroka ebolutibo gisa ikus baitaiteke. Kode batek kode-hausleen erasoak jasaten ditu beti. Kode-hausleek kode baten ahultasuna agerian uzten duen arma berriren bat garatzen dutenean, balioa galtzen du kode horrek. Desagertu egiten da, edo kode berri indartsuago bihurtzen. Era berean, kode berri horrek kode-hausleek haren ahulezia aurkitu arte bakarrik balioko du; eta horrela behin eta berriz. Bakterio baten andui infekzioso batekin gertatzen denaren antzekoa da. Bakterioak bizi eta hazi egiten dira, harik eta medikuek bakterioaren ahulezia agerian utzi eta hiltzen dituen antibiotiko bat aurkitzen duten arte. Bakterioek, orduan, eboluzionatu egin behar izaten dute, eta antibiotikoa engainatzen saiatu; eta, hori lortzen badute, aurrera egiten dute, eta berriz zabaltzen dira. Bakterioek eboluzionatu egin behar dute etengabe, antibiotiko berrien sarraskiari ihes egingo badiote.By Garzi Kamio. 2012
Lankide baten amaren hilbeilak egonezinik uzten duen gizona, giza harremanak matematika- ekuazioen arabera ikusten dituen bikotea, autobusean bidaia luze bat…
egin behar duen lagun parea, alaba gaixoa ospitalera eraman behar izan duen ama, bizilagunari mandatu bitxi bat eskatzen dion agurea, 30 urte lehenagoko ikasle garaiko pasadizoak aztoratzen duen gurasoa...By Mikel Antza. 1984
Zortzi dira Mikel Antzak aurreneko bilduma honetan sartu dituen ipuinak, bi aurretik ere ezagutzen genituenak. “Suzko gezi bat bezala” indio…
poeta baten istorioa jasotzen duena eta “Amodiozko istorio bat”, bere katuaz maitemintzen den mutilaren pasadizoaz diharduena. Beste seien artean, denetarik dugu. Batetik, Errenderiako mutiko gazte rokero baten heriotzea kontatzen diguna, bertako gazteri rokeroaren hizkera berezi eta guzti. Bada beste bat ministro baten gainean idatzia, bost urtetan behin herrira haurjaioberriak betirako bahitzera jesiten dena. “Irrati lokutore baten heriotza” deritzanean denbora narratiboa eta erreala tartekatuz hilketa baten tentsioa ematen ziagu aditzera. “Oroimena saldu zuen elefantesaren ipuina” dugu ere, eta bertan sagu batek, elefantesa burutxo batek eta zingurri batek dituzten harremanak ageri dira. “Itzulerarik sabeko gunean”, zahartzaroaren arazoa planteatzen duena da, agure zahar ibiltariak errotik dardarizatu du mutil gazte baten sentsibilidadea, eta ikararen ikaraz konturatu da bera ere bide beretik abiatu dela itzuli ezinezko bidean barrena. “Jeloskor nintzeneko hainbat pasarte”, sekuentzia motzez osatu den ipuin ederra dugu, gertaera ohizkoez baliatuz, kalidade nabarmeneko ipuina burutuz. Ipuin honek, bestalde, oraindik ere, maitasuna ororen sainetik dela diosku.