Title search results
Showing 61 - 80 of 361 items
Greta
By Jasone Osoro Igartua. 2007
Oskarrentzat, lehenaldiarekin daukan lotura bakarra da Greta, amona Sararen dendako manikia. Ordu luzeak ematen ditu hari begira, harekin mintzatzen, hura…
janzten eta garbitzen. Baina ez dago erotuta, ongi bereizten ditu pertsonak eta andrakilak, eta ezkontzekotan da bere betiko andregaiarekin: Anarekin. Anari, baina, gehiegizkoa irudituko zaio Oskarrek panpinarekin duen harreman estu, ia menpekotasunezko hori, eta hautu bat egitera behartuko du: edo Greta edo ni. Horrela hasten da Greta, eta hortik aurrera hainbat ustekabe eta zirrikitu gordetzen dizkigu, bizitzak ikuspegi ugari izan baititzake, eta aurpegi asko eskaini maitasunak. Jasone Osorok, bere lehenengo eleberri honetan, harreman-mota original bezain kilikagarri bati heldu dio, gizon-emakumeen arteko behar, kontraesan, nahi eta ezinetan sakontzeko. Begirada zinematografiko eta estilo iradokitzailea darabiltza egileak, prosa ederreko pasarteak eta elkarrizketa arinak tartekatuz; hala, aldika laztan aldika atximur egiten duen istorio honekin hegan jarriko du irakurlearen irudimena.Azeri-zuloa
By Peio Esnal Ormaetxea. 2001
Euskalgintza Elkarlanean Fundazioak antolaturiko Joseba Jaka literatur beketako II. deialdian Pello Esnalen proiektu bat saritu zen gazteentzako literatura alorrean, eta…
orain aurkezten diegu euskal irakurleei, egitasmo zena liburu bihurturik. Erreformatoriora eraman dute Andoni, bere herritik indarka aterata. Askatasuna galduko du mugimendu guztiak neurtuta dauden etxe horretan; guraso eta senideak galduko ditu bera bezalako mutil zigortuak besterik ez dauden eremu itxian; eta izena ere galduko du, Antonio deitura ofiziala eman baitiote fraile eta irakasleek, Txatxarolas ezizen mingarria itxiturako kideek. Biziak ez du etenik ordea. Rofekort deitzen dioten erreformatorio horretan egun orok du bere abentura, handi nahiz txikia, eta eguneroko gorabehera horietan aurkituko ditu Andonik bere kezkak eta bizigarriak: eskolako larrialdiak direla, futbol-partiduetako poxak direla... Rokeforteko biztanleetan ere denetik topatuko du, irribarrea eta laguntza eskaintzeko prest dauden lagunak, bai eta azpikerietan dabiltzan zipotzak ere.Antzinako Erregimena eta Iraultza
By Alexis De Tocqueville, Sagrario Barandiaran. 1805
Aristokraziarik ez dagoen gizarteetan -edo aristokrazia izatea ezinezkoa den gizarteetan-, askatasunak soilik egin diezaieke aurre modu eraginkorrean halako gizarteen berezko…
akatsei, askatasunak soilik geldiaraz dezake halako gizarteen gainbehera. Libertateak baino ezin ditu herritarrak atera haien independentziak berak dakarkien isolamendutik; askatasunak baino ezin ditu behartu elkarrengana hurbiltzera; hark baino ezin ditu batu, afera komunetan elkar hartzeko, elkar konbentzitzeko eta elkarri atsegin egiteko beharra izan dezaten. Askatasunak bakarrik aska ditzake herritarrak dirua gurtzeko beharretik eta haien arazo partikularren eguneroko harat-honat hutsaletatik, ikas eta senti dezaten aberria haien gainetik eta haien ondoan dagoela.Argazki albuma
By Antton Kazabon Amigorena. 2013
Ander trantze zail bat igarotzen ari da Aintzane ezagutu duenean, bera baino hamar urte zaharragoa den erizaina. Harreman berri horri…
esker berreskuratuko ditu bizipoza eta alaitasuna. Egun batean Anderrek bere argazki albuma elkarrekin ikustea proposatuko dio Aintzaneri. Argazkiak ikusiz, besteak beste, aurrez bikote zuen Maddirekin izandako zenbait bizipen ilunen berri eman beharko dio Anderrek.Azken egunak Gandiagarekin
By Joxe Azurmendi Otaegi. 2009
Bere libururik pertsonalena ondu du Joxe Azurmendik. Abiapuntua ez da edonolakoa: Bitoriano Gandiaga, poeta paregabea, Arantzazun fraidekide izana eta lagun…
bihotzekoa hiltzera doa. Hari bisitan joan eta, ezinbestean, adiskidearen bizitza eta lanak, izaera eta heziera, nahimenak eta sinesmenak hasi da errepasatzen, eta buruarenak ere bai.Walter Benjaminen aingerua Gernikako bonbardaketatik
By Ignacio Aiestaran Uriz. 2010
Totalitarismoaren gerra izan da XX. mendeko ikurretako bat. Liburu honetan irakurleak, lehenengo aldiz, logika belizista bat aurkituko du, XX. mende…
hasieran indar handia izan zuena. 20ko eta 30ko hamarkadetan Espainiak eta Italiak bonbardaketak erabili zituzten Afrikako kolonietan, bai Rif-en, bai Abisinian. Espainiako Gerra Zibilean areagotu egin zen estrategia hau; Otxandio, Durango eta Gernika proba-lekuak izan ziren, eta geroago penintsulako leku askotan zabaldu zen suntsiketa, Mussolinik eta Hitlerrek lagundurik. Proba horiek ohiko bilakatu ziren Bigarren Mundu Gerran: Dresden, Coventry, Hamburg, Hiroshima eta Nagasaki dira historia beltz honetako markak. Bonbardaketetan garai hartako arma guztiak erabili ziren: hegazkinak, gasa, lehergailuak... arrazismoz eta xenofobiaz beteriko ideologiatik gerra totala justifikatu nahian. Ideologo nazi batzuek erabateko mobilizazioa deitu zioten estrategia hilgarri hari. Intelektual asko izan ziren estrategia horren lekuko: Walter Benjamin, Ernst Jnger, Pablo Picasso, Lauaxeta. Datuak, historia eta literatura mataza original batean biltzen dira liburu honetan, garai beltz hartako kronika eta eragina sakon eta zorrotz azalduz. Totalitarismoaren biktimek esne beltza edaten zutela adierazi zuen Paul Celan olerkari juduak, metafora mingots batean. Eta sententzia argia gehitu zuen: Heriotza Alemaniatik etorritako maisua duguEuskalkiak
By Koldo Zuazo Zelaieta. 1848
Zeresanik ez dugunean hitz egiten omen dugu eguraldiaz. Peruarenak, hortaz, ironia osoz aukeratu du izenburu hori, esatekoa ez baitzaio falta…
inondik ere, ezta horretarako gogoa eta jakintza ere. Izan ere, lehenengo liburua izateko indar, trebezia eta etorri harrigarriak erakusten ditu hernaniar gazte honek.San Ferminetan, Lesakan
By John Andueza Altuna. 2014
Donostiako Bilintx institutura itzuli da John Andueza Larunbatean Bukowskin nobela arrakastatsuaren ondoren; oraingoan, DBHko 4. mailako abenturak kontatzen dizkigu. Danel…
eta Ximon lagunak dira protagonistak, baita Ximonen andregaia Amaia, eta gelako tribu guztietako ikasleak ere: apatxeak, komantxeak, txerokiak, txeieneak, moikanoak eta baita payuk despistaturen bat ere. Ikasketa-amaierako bidaia egiteko asmoa dute, eta horretarako dirua lortzeko hainbat ekintza antolatuko dituzte. Baina ezusteko batek planak guztiz aldarazi beharko dizkiete.Lasai, ez da ezer gertatzen
By Ana Malagon Zaldua. 2014
Bakardadearen mapa moduko bat da liburu hau, Iban Zalduak hitzaurrean dioenez. Frustrazioaren koordenadak erakusten dizkigu bere orrietan, insatisfazioaren eta inkomunikazioaren…
kartografia. 162 mikroipuin idatzi ditu egileak, inoiz orria gainditu gabe, eta neurri murritz horretan unibertso pertsonal bat eraiki du: hiritarra, gaurkoa, gure egunerokotasunari ironiazko begirada bat eskaintzen diona. Haurtzaroa ageri da kontakizunotan, ez idealizatua baizik porrot txikiz osatua; heriotza ez tragikoa baizik eta ia etxekoa, misteriotsu baina aldi berean irrigarria; maitasun ez poz betezko baizik ahitua, askotan jaio orduko usteldua. Idazkera sobrio eta zehatza darabil Malagonek, apaingarriei eta enfasiei ihes egiten diena, eta ?bistan denez? luzamendutan galtzen ez dena.Hobe isilik
By Garbiñe Ubeda Goikoetxea. 2013
1936ko Gerran ibili eta gero, II. Mundu Gerraren amaieran Frantzian desagertutako Jose Bermejo aitona miliziano anarkistaren arrastoaren bila hasten da…
haren biloba Bakartxo. Inoiz ezagutu gabeko aitona hari idatziko balio bezala, bilaketaren gorabeherak, ezusteko aurkikuntzak eta horiek sorturiko zalantzak kontatzen dizkigu eleberriak; horiekin batera, familiaren historia berreraikiko du narratzaileak, baita hainbat gogoeta harilkatu ere: sekretuaz, isiltzeaz, bizitza berri bat hasteaz, zaharra ahazteaz? Kazetaritzan ibilbide luzea duen arren, hauxe du Garbiñe Ubedak lehen saialdia fikzioaren munduan, eta azpimarratzekoa da testuaren kalitatea, estilo landu eta dotorea, baita pertsonaien taxuera ñabarduraz betea ere. Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatutako Augustin Zubikarai beka-sariaren irabazlea izan zen nobela-proiektu hau.Adiskide bat nuen
By Joxean Agirre Odriozola. 2013
Hainbat gai txirikordatzen dira Agirreren nobela berri honetan, batzuk egilearen narratiban ohikoak direnak (obsesio bihurtzeraino, kasik), eta beste batzuk orain…
agertzen direnak lehenegoz edo indar handiagoz: talde politiko klandestino baten barrunbeak modu aski fantastikoan kontatuak; norbere itxura eta are izaera ere hartzen duen doblea; desira eta jelosia; emakume ezezagun baten mirestea?Donostia eta Venezia artean kokatzen da eleberria, kapitulu laburretan zatitua, narratzaile eta protagonista den gizonezko heldu baten ahotsean laupabost hari aldi berean garatuz, idazlearen marka diren ezaugarriekin: hizkuntza jolasti-dotorea, etengabe irribarrea pizten duen tonu ironikoa, erotismo bizizale eta sentsuala?Gure Jerusalem galdua
By Aingeru Epalza Ruiz de Alda. 2013
Istripua galarazi du, baina ahaleginak izerdi turrustak aterarazi dizkio, bisaian beheiti euri tantekin nahasten direnak. Zaldizkoak ere bere ibilia gelditu…
du. So ari zaio bere kaparen gibeletik. Belarri erdia falta du ezker aldetik eta eriaren distira hitsa dute haren begiek. Eztula egin du berriz, eztul heze itsusia. Gero listu egin du lurrera, ilun eta likatsu. Hotzikara lotu zaio elizgizonari, bizkarretik. Deabrua bere arimaren bila etorriz gero nola agertuko ote litzaiokeen gogoeta egin duen guztietan, gisa horretako begirada eta gisa horretako eztula izan ditu gogoan. Iruñera doa Joanes Mailu, errege Henrikeren mandatuz, erresuma galduko herritarrak matxinarazteko, espainol inbasoreak kanpora egotz ditzaten. Espioi lanak ez dira horren errazak, ordea, nafar gehienen leialtasuna ez baita Mailurena bezain kartsua, eta gaztelau zitalek bai baitituzte euskaldunen artean ere beren zerbitzari eta eskumakilak. Abenturaz beterik dator Erresuma eta Fedea trilogia goraipatuaren amaierako eleberri hau: gudu odoltsuak eta amodio sutsuak, erregeen aretoak eta kartzela krudelak, mendeku eta traizioak, konspirazio eta sabotajeak, Mediterraneotik Pariseraino; horrez gain, malenkonia kutsu batek blaitzen du kontakizuna, urteak iragan ahala Mailu zahartu, mila jipoi hartu eta bere printzipioei uko egin ez dien bakarra ohartzen denean dela; azkenik, bada kontatzearen gorazarre bat ere, Mailuren etsai eta aldi berean miresle den Axular apaizaren bitartez gaurko irakurleoi egindako keinu gisa. Historia eta istorioa modu harrigarrian uztartzen asmatzen du Epaltzak, eleberri bikaina sortuz eta garaiko giroa ezin hobeto islatuz, umore eszeptiko bat erabiliz, maltzurtasuna eta pertsonaiekiko maitasuna batzen dituena, idazkera guztiz malgu, adierazkor eta biziaz.Ur-aparretan
By Karlos Gorrindo Etxeandia. 2006
Gazte LiteraturaUsue, Elene eta Astrid hiru neska gazte dira itsasoa eta surf egitea biziki maite dutenak. Abentura eta misterioz beteriko…
nobela honetan, hiru neska gazte hauek maitasuna, adiskidetasuna eta lankidetza zer diren oso ongi ezagutuko dute. Mitologiara hurbilduko dira orrazi magiko baten bidez eta Rol jokoekin fikzioa aseko dute, harik eta aurkikuntza bitxi batek detektibearena egitera eramango dituen.Karlos Gorrindo Etxeandia Gernika, 1959. Informazio Zientzietan lizenziatua, kazetaria beraz, nahiz eta bizibide horretan inoiz jardun ez. Euskara irakaslea Gabriel Aresti euskaltegian. Orain arte argitaratu dituen lanak: Ni naizen hori nobela; Amaren begietan nobela; Trostan, hegan zein narrazean haur-gazte literatura; Hodei artean kulunka haur literatura; Zergatik ez? antzerki lan musikatua, haurrentzakoa, Euskalduna Jauregian aurkeztua, eta antzerki lanaren ipuin bertsioa Zergatik ez? izenburukoa; Neskazale gazte balentriak (itzulpena) Guillaume Apolinaire; Pirataren ibilaldia (itzulpena) Jack London; Artearen historia (itzulpena) testu liburua.Marrazkiak: MattinEgia esan
By Peru Magdalena Arriaga. 2013
?Egia esan?, aho biko labana liburu honetan: hizketarako erabiltzen den makulua batetik, ederraren bilaketan egia oztopo ez baizik bidelagun agertzeko…
nahia bestetik. Aita desagertu zenetik hankamotz dabil Kimu semea. Barruko puzzlea berregin eta aitaren zuztarretaraino heldu guran, aitak aspaldi eginiko bidaia berregiten du, hark bidaian zehar idatzitako koaderno beltza lagun. Aita zoroa, aita artista, aita ganorabakoa, aita bizizalea. Haren lorratzari segika, ezinbestean, norbere barruraino doan bidaia batean murgilduko da Kimu. Narrazioari harilkatutako era askotako testuak erabili ditu egileak ?kantak, poemak, jendearen lekukotasunak?, hegaldi baten antza hartzen dutenak: itxuraz xede jakinik ez baina beti gora, libre, gure begien menera eta aldi berean gure eskuetatik urrun?Kankaleko misterioa
By John Andueza Altuna. 2013
Kankal, Kantauri itsasaldeko herri bukolikoa. Oporrak pasatzeko paraje perfektua. Bi mila eta hamarreko uda, ordea, ez zen batere lasaia izan…
Kankalen. Alderantziz. Sasoi arraroa izan zen, oso arraroa. Ez konta inori, baina uztailean gizon bat agertu zen hilda hondartzan. Eta kazetari batek argazkiak atera zizkion hilotz ezezagunari...ウェスターフロイスのジョイス - 小さな声の小さな女の子のおはなし
By Saori Kagami, Matthew W. Grant. 2015
Damutzen ez direnak
By Itxaso Araque Barriuso. 2012
Nobela honetan, hiru hari nahasten dira, beste hainbat hiritan gertatzen direnak: Londresen, Bartzelonan eta Berlinen. Denetan, gaztarotik helduarora doazen pertsonaiak…
ditugu, aro aldaketa horri loturik doazen erabakietan korapilaturik: garai bateko ametsei eutsi ala ez, konpromiso berriekin zer egin...Rasputin eta San Petersburgoko gauak
By Joxemari Iturralde Uria. 2013
Gregori Efi movitx Rasputinek neurri berean eragin zuen San Petersburgo hirian mirespena nahiz gorrotoa. Besteak beste, sendatzaile ospea zuen; horregatik…
deitu zioten tsarren palaziora, Alexis printzearen odoljarioa sendatzeko. Konturatzerako, Alexandra tsarina Rasputinen esanetara jarria zegoen. Baina enperadoreak ez ezik, hiriko aristokrazia osoa erori zen haren eraginpean; emakumeak batik bat, ez ohiko intuizioari eta sexu-trebetasunei esker. Kondairak dio hiriko goi mailako dama ospetsuenek bisitatzen zutela haren logela. Gaztetan hordialdiak eta orgiak nagusi ziren sekta sekretu baten partaide izan zen, eta geroztik arau bihurtu omen zuen beretzat nahiz besteentzat bekaturik handienak egin eta eginaraztea, Jainkoaren barkamena jasotzeko. Rasputin Errusiako Romanov dinastiaren azken urteetan ospe handiko pertsonaia eztabaidatsua izan zen. Joxemari Iturraldek, hain justu, Errusiako azken tsarraren egunak berregiten ditu eleberri honetan.Geltokiak edo helduta entzuteko abestiak
By Goiatz Labandibar Arbelaitz. 2013
Europan barrena egindako ibilaldi baten tankeran egituratutako ipuin-bilduma honek, hamaika istoriotan zehar beste hainbat hiri ezagutaraziko dizkigu. Hendaia, Marseilla, Geneva,…
Venezia, Trieste, Ljubljana, Zagreb, Pula, Genoa eta Niza dira kontakizun hauetako agertokiak, eta hiri horietako tren geltokiek badute ipuinotan toki esanguratsua. Izan ere, hiri batetik edo ipuin batetik besterako bidaia egitea proposatzen zaigun liburu honetan, geltokiak beti dira istorio baten abiapuntu edo helmuga. Egileak lortu du hiri bakoitzaren funtsa jasotzea eta istorio bakoitzari dagokion kolorea eranstea, guztietan gaiak ezberdinak izan arren: askatasuna, alde bakarreko maitasuna, errutina, tokiz kanpo sentitzen denaren sentimendua...Versus
By Karlos Linazasoro Izagirre. 2013
99 idazki, 99 gutun, 99 parabola, apotegma, aporia edo poema: estilo-ariketa sorta bat ondu du Karlos Linazasorok, naufrago bat asmatu…
sujet eta gaitzat, eta horren inguruko bariazioak sortu gero, doinu berberaren bihurritze, luzatze, luzitze eta adarjotzea balitz bezala. Asko dute testu hauek poesiatik, jolasetik, gogoetatik. Eta bertan, ezarian eta nahi ezta bezala, egileak hitz egiten digu bakardadeaz, eta oroiminaz, eta gauza konkretu eta abstraktuez, eta zeru-lurrez, eta itsaso-lehorrez, den eta ez den guztiaz eta ezerezaz