Service Alert
Delay in delivery of CDs
We are currently experiencing a delay with CD production. CDs are being sent and will be delivered as soon as possible. We apologize for the inconvenience.
We are currently experiencing a delay with CD production. CDs are being sent and will be delivered as soon as possible. We apologize for the inconvenience.
Showing 21 - 40 of 361 items
By Joan Mari Irigoien Aranberri. 2013
?Hamzak, beraz, leherketa hura zuen jada buruan: izango ez zuen, bada, puntuari begira zegoela musika hura etorri bazitzaion, bamm bamm-bamm?…
musika hura, bai, gorputzean ere sentitzen zuena, bere gorputza zuhaitz bat balitz bezala, zainak adartzat zituena eta bere bihotz hura fruitutzat; bihotz hura, soka bakarreko lautak bezala, bamm-bamm-bamm egiten zuena, sistoleak eta diastoleak bat eginik; musika hura, segundo gutiren buruan erabateko bakera eraman zuena: BAMMM!? Hari bi nobela bakar berean: batetik, Bereibarko familia bat (Gipuzkoa eta Bizkaia arteko alegiazko herria) bizibidez eskopeta-lantegi bat daukana; bestetik, Balad al Xams-eko (Ekialde Hurbileko balizko herrialdea) beste familia bat, gerra ahaztu baten ondorioak nozitu beharko dituena; modu paraleloan kontatzen zaizkigu batzuen nahiz besteen pozak eta nekeak, eguneroko kontu xeheak eta Historia markatzen duten gertakari handiak, XX. mendeko bigarren erdian hasi eta gaur arte. Hari biek, halabeharrez, bat egiten duten arte. Ez da ohikoa arma trafikoa gaitzat hartzea eleberri batean; irakurlearen gogo-bihotzak inarrosteko asmo osoz egin du Joan Mari Irigoienek, eta helburu horri begira erabili bere artearen tresna guztiak. Hiru ezaugarriok nabarmendu daitezke egilearen lanean: hizkuntzaren erabilera zaindu eta ederra, hainbat istorio sortu eta kateatzeko fabulazio-ahalmen itzela, eta gure gizarteko gai minberak ukitzeko kontzientzia etikoa.By Elodie Nowodazkij, 浜村由美. 2016
By Hedoi Etxarte. 2008
Poema liburu bat, idazle baten lehena .(...) Lehen liburuak duen botere alkimiko hori ez da sekula errepikatuko. Tonuak eta tresnak…
hautatu ditu poetak: maitasunez, baina distantziarekin; ironiaz baina zinismorik gabe; surrealismoz, baina xalotasunik gabe (...) Harkaitz Cano.By Alberto Barandiaran. 1998
Bidaia — Argentinara noa. Telefonoak ekarri zidan erantzuna argia eta ironiko samarra izan zen: — Igeri egiten ba al dakik?…
Nire zuzendariak ez zuen, nonbait, hain garbi ikusten. Bost hilabete neramatzan Atlantikoaz bestaldeko jendearekin harreman logiko samarra lotu nahian, diktadura militarraren garaian desagertutakoei buruz datuak biltzeko, baina etsita nengoen. Ez telefonoak, ez faxak, ez e-mailak ez zidaten balio argitu beharreko dudak argitzeko, zer edo zer gehiago jakiteko. Lehen ere norbaitek ohartarazia zidan inork egin ez zuen ikerketa telefonoz egin nahian nenbilela. Hara joan beharra zegoen. Bost hilabete horien ondotik sinetsirik nengoen merezi zuela, are, egin beharra zegoela. Egunkarietan maiz azaltzen ziren Baltasar Garzon epaileak hainbat desagerpen ikertzeko Argentinako hamar militarren kontra Madrilen zabaldutako prozesuei buruzko informazioak. Ordurako banekien horien artean euskaldunak bazirela. Familiarrekin hitz egin nahi nuen, hogei urtetan inork entzun nahi izan ez zuena jaso, eta hemen kontatu gero. Banuen esperantza testigantza hauen bidez 1976tik 1982ra bitarte desagertutako 30.000 lagunen sofrimendua ere konta nezakeela, herritartasunak ematen duen konplizitateari esker askok ulertuko luketela basakeriaren nondik norakoa. Uste betean nengoen ni. Oraindik, baina, nire zuzendaria konbentzitu behar nuen.By Iñaki Zabaleta Urkila. 2009
Euskal literaturaren historian libururik aipatu beharko balitz, irakurleen arreta eta harrera ona lortu dituena, 110. Street-eko geltokia izan liteke bat,…
zalantzarik gabe. Izan ere, 1985ean kaleratu zenetik, hogeitaka argitaraldi izan ditu, 50.000 ale saldu dira guztira, urtero pizten du irakurle berrien interesa, eta film bat ere egin dute nobela honexetan oinarrituta: Menos que cero.Zer du liburu honek horrelako arrakasta bereganatzeko? Trama ongi josia, giro erakargarriak, pertsonaia sinesgarri eta maitagarriak? Asko dira istorioaren dohainak, baina onena bertan sartzea izango duzu: hor deskubrituko dituzu, New Yorkeko metroan, Joseba eta Angie, ihesi dabilen nafarra eta publizitatean lan egiten duen Manhattango neska, bi mundu guztiz desberdin baina ustekabean lotuko direnak. Tartean, berriz, droga, amodioa? eta eleberri eder batek behar dituen osagai guztiak. Liburuaren historia labur bat eginez, 1983an idatzi zuen Iñaki Zabaletak, New York-en bertan, bere ikasketak osatzen zebilela. 1985ean kaleratu zuen Susa argitaletxeak eta hiru argitaraldi egin zituen guztira. 1988an Elkar-en atera zen, eta 2003ko iraileko hauxe da etxe honek egindako 25. argitaraldia. Hori dela-eta, edizio berezi bat egin nahi izan dugu: testua osorik berritu da (Euskaltzaindiak azken 15 urteotan emandako gomendioei jarraituz, eta esaldi batzuk hobetzeko ere bai, zenbait kasutan), hainbat zati gehitu ditu egileak han-hemen, lehenengo edizioan zeuden New Yorkeko metroko irudiak berreskuratu ditugu, eta, hauxe litzateke nobedade esanguratsuena, epilogo polit bezain originala erantsi dio Zabaletak bere lanari. Hau guztia kontuan hartuta, espero dugu berriz leitzera animatzen diren irakurle zaharrek lehengo atsegina berritzea, eta lehenengoz hurbiltzen direnek literatura maitaraziko dien deskubrimendu ederra egiteaBy Simon Singh eta Edzard Ernst. 2010
Medikuntza alternatiboaren azterketa berritzaile honetan, tratamendu ezagunenak aztertzen dira —besteak beste, akupuntura, homeopatia, aromaterapia, erreflexologia, kiropraktika eta sendabelarren medikuntza—, haien…
frogatutako onurak eta balizko arriskuak ikusteko. Baina zerk balio du eta zerk ez? Terapia alternatiboen eraginkortasunari buruz zer froga zientifiko dauden jakin nahi duen edonorentzat informazio zoragarria eta zientzia-azalpen argiak ematen ditu.Zientziak esperimentuak, behaketak, saiakuntzak, arrazoiketa eta eztabaida erabiltzen ditu egiaren inguruko adostasun objektibo batera iristeko. Ondorio bat erabakita dagoenean ere, zientziak ikertu eta zirikatu egiten du berak aldarrikatu duen hori, akatsen bat egin badu ere.Osasun publikoaren jardunbidearen eta politikaren gaineko erabakiak hartzeko metodo zientifikoak duen garrantzia berresten ahalegintzen da liburua, sendabide alternatibo eta osagarriekiko zorrotz jokatuz.By Iñigo Astiz. 2012
Baita hondakinak ere, Iñigo Astiz: Ez dakit nor den, baina norbaitek denbora bat kalkulatu dit hemen. Eskaileretako argiari sakatu eta…
bertan gelditu naiz ikustera noiz suposatzen nauten kanpoan, noiz behar nukeen beste inon, agian beste inorekin, edo behintzat ez hemen: bakarrik, geldi, isilik. Ezertan ez. Bataz besteko presentzia bat dut munduaren leku zehatz honetan, eta nire ausazko existentziaren denbora agortzea erabaki dut gaur, beste inori eszedenterik utzi gabe. Norentzat dira nire segundoak ni ez nagoenean? Ordezkatzen al naute? Bigarrenez sakatu diot argiari, geldi, ezin asmatuz zer beste unerengatik sakrifikatu behar nukeen une hau, zer beste lekutan pentsatu nauten, eta zer beste bizitza amestu didaten.By Georges Perec. 2014
Gauzak: 60etako istorio bat bizitzaz gozatu nahi duen gazte-bikote baten istorioa da: Jerôme eta Sylvie. Bizitzaz gozatzeko, ordea, bide bakarra…
dakite: “gauzak” eduki, gauzak eskuratu, gauzak erosi, jakina. Aberatsak balira… Baina gauzek berengan sortzen duten lilura, bizimodu lasai eta erosoa izateko irrika, ezin dute ase, hori ez baitago ikasketak utzi dituzten bi gazte hauen eskura: inkestak egitetik piso txiki batean estu samar bizitzera behartuak dira. Hiriko erakusleihoek zoriontsu izateko behar duten guztia eskaintzen diete. Eskaini eta zoriona agindu, bai. Ez, ordea, musutruk. Georges Perec nobela honekin agertu zen letra frantsesen plazara. Renaudot saria irabazi zuen 1965ean, eta liburu miresgarri bihurtu zen belaunaldi batentzat. Handik laster, nobela honi kontrapuntua egiten dion beste bat idatzi zuen, Gizon bat lotan, gauzez batere arduratzeari uzten dion gazte baten istorioa.By Ford Madox Ford, Xabier Olarra. 1999
Ez dakit zein den zera hau hobekien idazteko modua: hobe litzatekeen historia hasieratik kontatzea, historia bat balitz bezala; edo denboraren…
urruntasunetik kontatzea, Leonoraren ezpainetatik edo Edwarden berarenetatik iritsiko balitzait bezala. Beraz, neure burua aste pare batez edo, landetxe bateko lurreko suaren alde batean imajinatuko dut, aurrez aurre solaskide onbera bat dudala. Eta solasean jarraituko dut, urrunean itsasoaren zurrumurrua aditzen den bitartean eta buruz gain haize beltz baten bolada bortitzak izar distiratsuak lustreatzen ari direla. Aldian behin jaiki, eta ateraino joango gara ilargi beteari begiratzera, eta esango dugu: ‘Hara! Proventzan: bezain argitsua da ia-ia!’Eta ondoren lurreko suaren ondora itzuliko gara, intziri gisako bat eginez Proventzan ez gaudelako, historiarik goibelenak ere alaiak diren lurraldean.By Georges Perec, Juan Luis Agirre. 2014
“Hogeita bost urte eta hogeita bederatzi hortz-hagin dituk, hiru alkandora eta zortzi galtzerdi-pare, jada irakurtzen ez dituan liburu batzuk, jada…
entzuten ez dituan disko batzuk. Ez duk beste ezertaz oroitzeko gogorik, ez familiaz, ez ikasketez, ez maitaleez, ez lagunez, ezta oporrez ere, hire egitasmoez ere ez. Bidaian ibili haiz, eta ez duk bidaietatik ezer ekarri. Eserita hago eta itxaron besterik ez duk nahi, itxaron soilik, itxaroteko beste ezer ez dagoen arte: gaua etor dadin, orduek jo dezaten, egunak joan daitezen, oroitzapenak ezaba daitezen”. Honela ari da kontalaria bere buruarekin, “lotan dagoen” gizonarekin, baldankeriari bide eman eta indiferentzia erabatekoa zer den jakin nahi duen gizakiarekin.By Elisa Puricelli. 2014
Golden Harvest hirian udazkeneko azoka hasi berria da, eta Tom eta Josh bikiek helburu bat dute: auzoko neska gorrotagarri bat…
izutuko duen zerbait aurkitzea. Halako batean kristalezko begi berde bat ikusiko dute azokako saltoki artean: benetan oso egokia txantxa bat egiteko! Saltzaile zaharraren abisuak alferrik izango dira: brahmanaren begia daukanak hiru desio adieraz ditzake, baina haren lehengo jabe guztiak egoera misteriotsutan hil dira...By Simon Singh. 1999
Milaka urtez, komunikazioaren eraginkortasuna izan dute ardatz errege-erreginek eta jeneralek beren herrialdeak gobernatzeko eta armadak zuzentzeko. Aldi berean, ondotxo zekiten…
zer ondorio zituzten beren mezuak esku okerretara iristeak, herrialde lehiakideei sekretu baliotsuak ezagutarazteak eta funtsezko informazioa etsaien esku uzteak. Mezuak etsaien eskuetara heltzeko arrisku eta mehatxuak bultzatu zuen garatzea kodeak eta zifrak: mezuak mozorrotzeko teknikak, dagokion hartzailea bakarrik izan dadin mezua irakurtzeko gai. Sekretu-premiaren ondorioz, kodeak egiteaz arduratzen diren sailak sortu dituzte herrialdeek, eta sail horien ardura da ahalik eta koderik egokienak sortzea komunikazioen segurtasuna bermatzeko. Aldi berean, etsaien kode-hausleak kode horiek hausten eta, hala, sekretuak lapurtzen saiatu dira beti. Kode-hausleak hizkuntzaren alkimistak dira, esanahirik gabeko ikurretatik abiaturik esanahidun hitzak biltzeko gai den tribu mistikoa. Kode eta zifren historia kodegileen eta kode-hausleen arteko borroka zaharraren istorioa da, historiaren bilakaeran eragin berebizikoa izan duen arma intelektualen lehia. Kodeen liburua idaztean, bi helburu nagusi izan ditut. Lehenengoa, kodeen eboluzioa deskribatzea. Eboluzioa termino egokia da, bai, kodeen garapena borroka ebolutibo gisa ikus baitaiteke. Kode batek kode-hausleen erasoak jasaten ditu beti. Kode-hausleek kode baten ahultasuna agerian uzten duen arma berriren bat garatzen dutenean, balioa galtzen du kode horrek. Desagertu egiten da, edo kode berri indartsuago bihurtzen. Era berean, kode berri horrek kode-hausleek haren ahulezia aurkitu arte bakarrik balioko du; eta horrela behin eta berriz. Bakterio baten andui infekzioso batekin gertatzen denaren antzekoa da. Bakterioak bizi eta hazi egiten dira, harik eta medikuek bakterioaren ahulezia agerian utzi eta hiltzen dituen antibiotiko bat aurkitzen duten arte. Bakterioek, orduan, eboluzionatu egin behar izaten dute, eta antibiotikoa engainatzen saiatu; eta, hori lortzen badute, aurrera egiten dute, eta berriz zabaltzen dira. Bakterioek eboluzionatu egin behar dute etengabe, antibiotiko berrien sarraskiari ihes egingo badiote.By Garzi Kamio. 2012
Lankide baten amaren hilbeilak egonezinik uzten duen gizona, giza harremanak matematika- ekuazioen arabera ikusten dituen bikotea, autobusean bidaia luze bat…
egin behar duen lagun parea, alaba gaixoa ospitalera eraman behar izan duen ama, bizilagunari mandatu bitxi bat eskatzen dion agurea, 30 urte lehenagoko ikasle garaiko pasadizoak aztoratzen duen gurasoa...By Mikel Antza. 1984
Zortzi dira Mikel Antzak aurreneko bilduma honetan sartu dituen ipuinak, bi aurretik ere ezagutzen genituenak. “Suzko gezi bat bezala” indio…
poeta baten istorioa jasotzen duena eta “Amodiozko istorio bat”, bere katuaz maitemintzen den mutilaren pasadizoaz diharduena. Beste seien artean, denetarik dugu. Batetik, Errenderiako mutiko gazte rokero baten heriotzea kontatzen diguna, bertako gazteri rokeroaren hizkera berezi eta guzti. Bada beste bat ministro baten gainean idatzia, bost urtetan behin herrira haurjaioberriak betirako bahitzera jesiten dena. “Irrati lokutore baten heriotza” deritzanean denbora narratiboa eta erreala tartekatuz hilketa baten tentsioa ematen ziagu aditzera. “Oroimena saldu zuen elefantesaren ipuina” dugu ere, eta bertan sagu batek, elefantesa burutxo batek eta zingurri batek dituzten harremanak ageri dira. “Itzulerarik sabeko gunean”, zahartzaroaren arazoa planteatzen duena da, agure zahar ibiltariak errotik dardarizatu du mutil gazte baten sentsibilidadea, eta ikararen ikaraz konturatu da bera ere bide beretik abiatu dela itzuli ezinezko bidean barrena. “Jeloskor nintzeneko hainbat pasarte”, sekuentzia motzez osatu den ipuin ederra dugu, gertaera ohizkoez baliatuz, kalidade nabarmeneko ipuina burutuz. Ipuin honek, bestalde, oraindik ere, maitasuna ororen sainetik dela diosku.By Jakoba Errekondo. 2013
By Jon Arano. 1985
By Asier Serrano. 2011
Desterrua izan daiteke behartua edo izan daiteke aukeratua. Poemotan azalduko zaizkizun ahotsek hasi dute egunerokotik deserrotuko dituen bidaia bakartia. Bakardade…
jasangaitzari aurre egiteko, ordea, piztiak asmatu beharko dituzte bidaide modura. Piztia horien oinatza izango da desterratuen zainetan nabigatuko duen mina. Poema bat idazteko nahikoa da norberaren ingurura begiratzen ikastea, baina poema bilduma bat osatzeko norberaren barneko paisaia desterratuak begiratzen ikasi behar da.By Anjel Lertxundi. 2009
Berrogei urte bete da Anjel Lertxundik bere lehen liburua argitaratu zuenetik. Berrogei urteko bere literatur ibilbideari pasatu dio ispilua, eta…
ez da esku hutsik etorri. Ekarri digun emaitza fragmentarioa da: hainbat literatur gairen inguruan antolatutako glosak, zatiak, testu laburrak, hausnarketak, haurtzaroko oroitzapenak, idazle estimatuen aipuak… Testuen gatzean dago zaporea, eta testuenantolakuntzan, berriz, sekretua: oharrez, albo-markaz, paper-puskaz betetako lan horrekin autorearen ispilu kabala osatzea. Ez da autobiografia bat, baina badu autobiografiatik. Ez da oroitzapen liburu bat, baina asko zor dio oroimenari. Dietario batetik hurbil dago, baina ez dago egunerokotasunaren mende. Bere buruaz ari da autorea, baina ez da bere burua liburuaren xedea. Xedea da berrogei urtean jarraitu dion irakurlearekin elkarrizketan sartzea.By Alessandra Arfanotti, Federica Leva. 2015
By Karlos Linazasoro Izagirre. 2014
1000 aforismo ondu ditu Karlos Linazasorok liburu honetarako. Genero berezia da aforismoa: itxuraz sinple, baina ondo egiteko trebetasun aparta behar…
duena, tolosarrak erakusten duena bezalakoa. Gogoeta txundigarriak, poesia printzak, mikroipuinak, adar jotzeak, paradoxak eta bestelakoak aurkituko ditugu pasarte laburrotan, guztiak ere egileak ohi duen zorroztasunez eta ironiaz landuak.