Service Alert
Website maintenance April 24 10pm ET
On Wednesday April 24 at 10pm ET the CELA website will be unavailable for about 15 minutes for planned maintenance.
On Wednesday April 24 at 10pm ET the CELA website will be unavailable for about 15 minutes for planned maintenance.
Showing 161 - 180 of 249 items
By Ramon Zabaleta. 2001
"Eta, azkenean, pare bat jolas metaforikorekin luzatu ondoren, alegoriak utzi, eta bere ipurmasailak aipatzen nituen besterik gabe. Ipurmasail biribilek zoratzear…
nindukaten, irrealitatetik -batzuetan duda egiten bainuen existitzen ote ziren- egiazko bizitzara nindekartelako. "Amets huts zinena gorpuztu egin zara, zure ipurmasailak dakuskidalako", eta bide horretatik, "zutaz ase nahi dut, zure ahotik edan...". Ez dut uste ulertu ahal izateko gehiago esatea merezi duenik, kontuan hartuta ez dela hau, inondik ere, harro sentiarazten nauen oroitzapena. Ez dakit nola izan nintzen horren ausarta, kontuan hartuz ere errazago dela horrelako gauzak izkribuz esatea. [...] Telefonoz deitu zidan, goizez, eta berehala jakin nuen eragin positiboa lortu nuela izkribuarekin. Bestela izan balitz ez zidan deituko, noski, baina, horretaz gain, nor da? galdetu nuenean, bizitza osoan ordu arte entzundako doinurik sentsualena entzun nuen. Zin dagit belusezko ahotsak existitzen direla. "Maite zaitut" esan zidan, zeta gaztelaniaz ahoskatuz. "¿Lo digo bien?". Baietz erantzun nion noski. "Qué maravilla" esan zidan, "qué bien escribes, me tienes anonadada". Antzeko baieztapen zerrenda luze baten ondoren, ea ba al nekien non zegoen galdetu zidan, eta nik, noski, ezetz; nola jakin behar nuen. "Ohe gainean nago etzanda" esan zidan. "Estoy tumbada encima de la cama y tengo los muslos calientes, tío". Pentsa daitekeenez, ezin nuen listurik irentsi. Harriturik nengoen portaera harengatik, eta harro nire literaturaren eraginagatik. Irakurtzen ari nintzen liburua esku artetik erori zitzaidan".By Denis Diderot, Joxan Arregi. 2015
Frantziar Ilustrazioaren izen handien artean, Denis Diderot ezaguna da, D?Alembertekin batera, aurrena, eta bakarka, ondoren, ?Entziklopedia?ren zuzendaria izan zelako hogeita…
bost urteetan zehar. Alabaina, itzulpengintza, matematika, antzerkia, lagunarteko solasaldiak maite zituen idazleak, bere garaiko eztabaida garrantzitsuenen adibide diren obrak idatzi zituen. Zertan datza ?Rameauren iloba?? Hitz batez esateko, dialogo bat da -platonikotik deusik ez duena-, alderdi askotariko giza identitateari buruzkoa, interes etikoaren eta estetikoaren arteko erlazio korapilotsuen gatazkan oinarrituta.By Antton Alarc n, Miel Anjel Elustondo Etxebarria. 2004
By Jose Luis Alvarez Enparantza. 1999
1873. urtea da, Donostian. Urtebete bada Bigarren Karlistada hasi zela eta Joxemari Arrubarrena "Putzu", 22 urteko gaztea, ez da lasai…
bizi armada liberal arrotzak menperaturiko hirian. Pena du bere betiko Putzu kalea utzi beharra baina, bere barruko ezinegona eraman ezinda, armak eskuetan hartuta lagundu nahiko du foruen defentsan, karlistekin bat eginda.Boluntario alde eginez geroztik, Euskal Herri osoan barrena ibiliko da Putzu: Tolosan, Zugarramurdin, Lizarra aldean, Gernikan, Oñatin, Donostiaren setioan berriz ere, baita Ipar Euskal Herrian ere, Lapurditik Zuberoaraino. "El Cuartel Real" aldizkariko erredaktore gisa, armada karlistaren atze-aurre guztiak ezagutuko ditu, bai ofizial eta diplomatikoekin ibili beharra, bai mutilekin tiroka eta borrokan, eta gerraren gorabehera guztiak ere bai, hala garaipen loriazkoak nola porrotik mingotsenak edo bala zauriak...By Juan Mart n Elexpuru Arregi, Nikolas Makiavelo. 1969
Nikolas Makiavelo (Florentzia,1469-1527), Errenazimenduko pentsamendu politikoaren deskribatzaile eta teorikorik garrantzitsuenetariko bat izan zen. Beraren idatziek eragin handia izan zuten aurrerantzean,…
ondorengo mendeetan politikaren izaeraz eta gizarte-egituraketa berriaren inguruan eman zen eztabaidaren adierazle bilakatu baitziren. Printzea Makiavelo hil ondoren argitaratu zen (1532). Botereari buruzko tratatu honetan printzerri bat nola eskuratu, defendatu eta indartu daitekeen deskribatzen da, baita printzearen dohainak eta ahuldadeak zein diren eta horiek nola ezkuta daitezkeen ere, horretarako aldeko nahiz kontrako adibideak erabiliz.By Toti Mart nez de Lezea, Aritz Albaizar Mart nez de Lezea, S L Rosetta Testu Zerbitzuak. 2011
1542ko martxoa, Juana Enrikez, Juan Trastamarakoaren, Usurpatzailearen, Nafarroako errege alargunaren bigarren emaztea, Zangozatik Sos herrira eraman dezaten agintzen du, bere…
semea han jaio dadin. Seme horren alde biek Erreinuko arauak eta Aragoikoak hautsiko dituzte eta hala egiazko oinordekoaren, Karlos Vianako Printzearen eskubideak urratuko dituzte.Zirkunstantzia bitxi batzuen ondorioz Juana Enrikezen eta Jordana Gorriaren, desohoreak markatutako emakume baten, bizitzak elkarrekin gurutzatuko dira eta urte luzetarako elkarri loturik geratuko dira, lotura horretan Juanaren anbizioa Juanaren goranahia eta Jordanaren mendeku-nahia korapilaturik.Nafarroatik Siziliara, bitartean Aragoi, Katalunia eta Napoli ere igaroz, azpijoko eta intrigaz betetako garai bat islatzen da eleberri honetan, benetako garai gogor, latz bat, etsaiak eta etsai ez zirenak ere, askotan, desagerrarazteko pozoia maiz erabiltzen zena.By Francis Fitzgerald, Garazi Ruiz, I igo Eguzkitza. 2014
Gerra batean borrokatu ziren, eta irabazi egin zuten; irabazleen hiri handian, garaitza-arkuak zeuden nonahi, eta jaurtitako lore zuri, gorri eta…
arrosek bizitasunez betetzen zuten dena. Udaberriko egun luzeetan, soldadu etxeratuak martxan zihoazen etorbide nagusian barrena, danborren burrunbaren eta haize-instrumentuen doinu alai eta durunditsuaren atzean; bitartean, saltzaile eta bulegariak, eztabaida eta kalkuluak utzirik, leihoetan elkartzen ziren beren aurpegi zuri pilatuak batailoien aldera biratuz haiek igaro ahala.? Hoteletako glamour eta festa pribatuetako poz kaskarinarekin hasi, eta bizitza alferrik galdu duenaren sentipen mingotsarekin amaitu, F. Scott Fitzgeralden ipuin antologia honek (Garazi Arrulak eta Iñigo Roquek prestatua) idazlearen bizitza eta ibilbidea laburbiltzen dizkigu. Ospea batez ere eleberriek eman zioten arren (eta eleberri horien zinemaratze ugariek), ipuingile trebe eta estimatua izan zen, bere garaian aldizkariek ondoen ordaindutakoa eta ehundik gora kontakizun ondu zituena. Gaztetako ilusioak azkar usteldu zitzaizkion belaunaldi bat erakusten digu Scott Fitzgeraldek, dirua erraz egin eta errazago gastatzen duen aberatsen gizarte fribolo, axalekoa. Arinak eta alaiak dira haren istorioak, esku abil batek idatziak, baina estetizismo horren eta itxurazko aisetasunaren azpian halako behera-behar baten zantzuak ageri dira, salaketa morala eta amerikar ametsaren porrota.By Jesus Mari Olaizola Lazkano, Jose Rocandio. 2012
Pelikanoarengatik esaten zen beste janaririk ez zuenean bere bularraldea urratu eta handik isuritako odola eskaintzen ziela umeei, seme-alabengatik dena emateko…
prest dagoen guraso onaren eredu; edota bazirela sugearen begiradarekin liluratuta betiko galtzen ziren txorikumeak, non ikas baitzitekeen ez dela inoiz bekatuaren eta bekatarien deiak liluratuta bide zuzena galdu behar. Erdi Aroan piztiarioak izen eta ospe handiko liburuak izan ziren Europa guztian. Eta antzinako garai ilun haietatik erantsita dakarte xarma berezia. Piztiarioek animalien izaeraz eta haien ohiturez jarduten dute, funtsean. Baina ez dira deskripzio hutsa eta hotza, gaur egungo taxonomiak egingo lukeen moduan. Piztiarioetan, izaki bakoitzaren deskripzioaz gain, haren gainean ezagutzen ziren sineskeriak zetozen idatzita eta, izakiaren portaera oinarri hartuta, egin zitezkeen adierazpen moralak. Liburu honetan berrogeita hamalau piztia daude, bi alfabeto osori lotuak. Lehenengo alfabetoko hogeita zazpiak irudimenak sortutako animaliak dira, antzinako piztiarioetatik eta fantasiazko liburuetatik ekarritakoak. Bigarren alfabetoko beste hogeita zazpiak benetako animaliak dira, naturaren arauetara eta eboluzioaren bidera lerrotuak. Esan nahi da arraroak direla, baina benetakoak.By Jon Aierdi. 2009
Piraten uhartea nobelak pirata euskaldun batzuek Karibe aldean izango dituzten gorabeherak kontatzen ditu. Beraiekin hamaika abentura biziko dituzu, irakurle: abordajeak,…
espetxe ihesak, urrezko altxor baten lapurreta... Izan ere, Martin Legarreta marinel gazteak ezusteko handi bat izango du bere lehenengo itsas bidaian: Juan Agirreandia pirata ospetsua ezagutuko du. Harekin batera piraterian arituko da eta horrela, bera ere pirata bihurtuko da. Pasaia izeneko bere itsasontzian piraten babeslekua den Tortuga uhartera iritsiko da. Han bizipen aberasgarri gehiago izango ditu, besteak beste, Imelda izeneko neskaz maiteminduko baita...By Mikel Ibarguren, Pako Urtuzaga. 2012
Urtetan bildu dira Benito Lertxundi, Pako Aristi eta Mikel Markez: hilero-hilero, bakoitzaren herrian txandaka, lasai bazkaldu eta bazkalondo luzean hitz-aspertu…
bat izateko, honetaz eta hartaz. Aristi eta Markez pribilegiatuak sentitu ziren, Benito intimo eta hurbil bat ezagutzeko aukera izan zutelako, oso jende gutxik bezala, eta pentsatu zuten solasaldi haietan oinarrituta liburu bat egitea. Hainbat gai agertzen dira orriotan barrena: musika, noski, baina horrekin batera bizitza eta heriotza, Euskal Herriaren izatea eta munduaren zentzua edo zentzurik eza... Horien guztien bitartez deskubrituko dugu Lertxundi desberdin bat: hausnarketaren eta esperientziaren bitartez pentsamendu propio eta berezia landu duena, bizitzaren aurrean jarrera pertsonala hartzen eta koherentziaz jokatzen jakin duena.Kantari liluragarria dugu Benito Lertxundi, bere doinu magiko eta ahots sentsualari esker euskaldun jendeari gozarazi eta amets eragin diona hainbat belaunaldiz. Horrez gain, pentsalari original eta sakon bat aurkezten digute Aristik eta Markezek, nork bere estiloan: pasadizoz eta gogoetaz, Benitok iradokitakoei beren errotako alea erantsiz, sei eskutara idatzitako obra eder eta gogoangarri bat egiteko.By Severino P rez, Lurdes Ayerbe. 2004
Beti oso zaila izan da garai eta latitude guztietan itsasoak zeharkatu dituzten nabigatzaile, abenturazale, merkatari, soldadu eta esploratzaileen artean piratak…
zein ziren eta zein ez bereiztea. Ez da erraza ezta itsasoko lapur horiei buruzko istorioetan egia eta asmakizuna zer den bereiztea, haien bizitzak sekretuan edo elezaharretan nahasten baitira.Kontakizun hauetan, pirateriaren historiako une desberdinak adierazten dituzten lekukotasun batzuk bildu nahi izan ditugu. Horregatik, piratei buruzko istorio-sortzaile ospetsuenetako batzuen lanen zatiak aukeratu ditugu, hala nola Daniel Defoe, Emilio Salgari, Herman Melville edo R.L. Stevensonenak, eta horiekin piraten ibilerei dagozkien garai eta lekurik adierazgarrienetara hurbildu gara.By Harkaitz Jauregi. 2010
Gripe asko dabil aurten. Kutsakorra oso. Baina ez zen gripea izan duela hiru aste, Amadou Diallo hogeita bi urteko gazte…
afrikarra hil zuena. New Yorkeko Poliziak berrogeita bat tiro emanda erail baitzuen, Bronxen, Sagar Handiak bere txortena galtzen duen lekuan. [...] Gertaeren ondoren, etorkinen alde lan egiten duten taldeak alkatearekin bildu dira.By Toti Mart nez de Lezea, S L Rosetta Testu Zerbitzuak. 2008
Urrondo anaiak umezurtz gelditu zirenean, Loiolako jesuitengana bidali zituzten, eta haien ikastegian bizi izan ziren, harik eta, Isabel II.a Espainiako…
erregina kanporatu izanaren ondorioz, agintariek erlijio etxeak itxi zituzten arte. Hori gertatu zenean, beren baserrira itzuli ziren urrondotarrak, Oñatiko Araotz ibarrera, eta beren kasa bizitzen saiatu baziren ere, bete-betean harrapatu zituzten karlisten eta liberalen arteko hurrenez hurreneko liskarrek. Hirugarren Karlistaldian, aurrez aurreko jarrerak hartu zituzten Bittor eta Eladio Urrondok, hala nahi gabe, eta gogor borrokatu ziren Urondoa baserriaren jabetza eskuratzeko eta emakume baten maitasuna, Juliaren maitasuna, berenganatzeko. Tradizioak, pasioa, liskarrak eta familia bereko kideek bizitzari buruz dituzten ikuspegi kontrajarriak dira XIX. mendearen erdialdeko garai nahasietan errotutako istorio honen osagai nagusiak.By Erasmo Rotterdam, Patxi Lasa. 1992
Erasmo Rotterdamgoa, epealdi hartako pentsalari handia eta entzutetsua, mendebaldeko idazle eta sortzaileen artetik bera izan zen lehenengoa bere europartasunaz jabetzen,…
aurreneko bakezale borrokalaria eta ideial humanistaren abokaturik elokuenteena. Otorduek ideia multzo gizalegezko, filosofiko era erlijiozko bati erantzuten diote. Otordu profanoan erretorikaren oso gainetik jartzen du sukaldaritza autoreak; Otordu zurrunan, lehentasunen ordena aldatu eta humanismoak ordezkatzen ditu erretorika eta sukaldaritza bere zaletasunen segidan. Ez dago Erasmoren obra guztian ahogozoaren arteari eta solasaldiari eskainitako bere Otorduak bezalakorik. Aterpe goxo modukoa zitzaion Erasmori obra hau, garaiko erlijio-liskarretik babesten zuen ezkutalekua.By Antton Alarc n, Miel Anjel Elustondo Etxebarria. 2004
Gandor gorriko Punki oilartuarekin, ohiko haur-gazte literaturatik at, ikasleei benetan interesgarri zaizkien gaietan murgilduko gara.Antón DuesoPasai Donibanen jaio zen 1962an.…
Marrazkilaria, diseinatzailea eta idazlea da besteak beste.Hogei liburu ditu bai haurrentzat, Hildako baten txangoa bai gazteentzat, Mundua ez da, eta ez da ere ez!, Hi bai matxista zikiña!, Bozateko egunkaria, Arrautza egosiaren eguna eta Fermintxok ez du gezurrik esaten.By Pello Lizarralde. 2012
Hilketa bat gertatu da: herriko fabrikan lan egiten duen ingeniari aleman baten emaztea hilik azaldu da pagadi batean. Ez dakigu…
iheslearen izenik, soilik orbain bat duela lepoan. Ez dakigu hiltzailea bera den ala ez, baina ihesi eta ezkutuka agertzen zaigu. Begi, belarri eta usaimenak iheslariaren ibilera larriaren, uxakaren edo bareagoaren berri ematen digute zehaztasun eta bizitasun handiz. Paisaiaren barruan hartzen du arnasa nobelak (eta orbanak), iheslariaren pauso sosegatu edo arinagoen martxan.Bi ahots (bi plano) dira nobelaren baitan, mundu giro bereko baina barne egoera bestelako: iheslariaren begi eta zentzumenetatik jasotakoa (ahots zehatz eta objektiboa) bata, eta iheslariaren arrastoaren atzetik jarraian dabilkionarena (lasaiagoa eta bizitzaren alderdi xume eta afektiboagoenen lekuko, lehen pertsonan), bestea. Tartean daude natura eta egunaren argi printzen ñabardura ugariak.Mundu bat dago ibilian. Oso gertutik ezagutu eta bizi izan dugun mundua. Egilearen unibertso literario eta morala elikatzen jarraitzen duen mundua, gure gurasoena eta, neurri batean, geurea ere izan dena.By I aki Izagirre. 2012
Joseba Orbe idazleak, irratsaio batean, bere hurrengo liburua iragarri du, gai minbera bat ukitzen duela-eta polemika piztuko omen duena. Handik…
gutxira, mendi-bide batean agertuko da Orbe, modu lazgarrian hilda. Kasuak zeresana emango du, gizartean ez ezik baita hedabideetan ere, Espainiako irrati-tertulia atzerakoiak eta telebista-saio arrosak barne, baina uste ez bezalako bideak hartuko ditu ikerketak.By Arrate Gimenez. 2012
"Kontrolik gabeko garrasi, oihu, orro eta konbultsioak erraietatik aterako zaizkizun beldur zara. Preso dagoen animaliak, giltzapean sartu duen horretatik libratzeko…
egiten dituen mugimendu histerikoak egiten hasiko ote zaren izu. Barruan daudela badakizu. Sentitzen dituzu. Ikusi ditzakezu. Hain gertu eta hain zure sentitzen dituzu, ez dakizu eutsi ahal izango diezun. Zure haragi eta hezur dira eurak ere". Erotzeko zorian sentitzen da Martina, zer gertatzen zaion ez dakiela. Nahiz eta mutilak lagundu, nahiz eta ?ahalegin handi bat eginda? psikologoarengana joan, amildegiaren ertzetik gero gertuago dago, eta zuloak bertara erakartzen duela nabari du.By Xabier Garro. 2012
Carlosen ezkontzan ezagutuko dute elkar Mikelek eta Luciak. Baina euren artean gertatutakoa isilpean gorde beharko du Mikelek, Naroak ezer jakin…
ez dezan. Luciak, berriz, Marta bere ahizpari sekretu minga-rri bat dauka argitzeko; gutun batean idatziz kontatuko dio bere egia osoa. Naroa ere Mikeli esatera ausartzen ez den gezur batean harrapatuta dago. Esan ezin direnei edota esatea komeni ez direnei buruzko eleberri honetako hiru istorioak ustekabean gurutzatuko dira. Eta halabeharrez edo, bizi dituzten pertsonaien sekretuak bere horretan geratuko dira, ezagutzera eman gabe. Izan ere, idazleak berak dioen bezala, guztia ezagutzea ez da beti ona; gehienetan, ez jakiteak babestu egiten gaitu. Egiak aurpegi asko baititu eta gezurrak ere bai. Eta batzuetan, gezurra da egiaren aurpegietako bat.By Antton Olariaga Aranburu, Elias Canetti, Ibon Uribarri Zenekorta. 2013
Liburu honetan oroimenen eraikuntzari ekiten dio Canettik, gaztaro baten kontakizuna egiten digu. Idazlearen zahartzaroko literatura ekimen nagusiaren lehen atala da,…
eta bertan hamasei urte bete zituen artekoak hartzen ditu hizpide. 65 urte zituenean ekin zion idazketari. XX. mendeko autobiografia interesgarrienetako bat dela esan izan da, haurtzaro eta nerabezaro europar baten lekukotza. Gottfried Keller saria jaso zuen lanak. Bost atal ditu liburuak, hiri eta egoitza nagusiak ardatz hartuta. Gurasoak eta familiako beste hainbat kide hartzen ditu hasieran Canettik hizpide pasadizoetan oinarritutako eta xehetasunez betetako testu batean (xehetasunei euren duintasuna itzultzea, hori izan zen agian bere lorpen nagusia). Gainera, lehen irakurketak, ikaskideak, maisuak eta lehen literatur erreferentziak azaltzen dizkigu Canettik.