Service Alert
Website maintenance April 24 10pm ET
On Wednesday April 24 at 10pm ET the CELA website will be unavailable for about 15 minutes for planned maintenance.
On Wednesday April 24 at 10pm ET the CELA website will be unavailable for about 15 minutes for planned maintenance.
Showing 241 - 249 of 249 items
By Aritz Gorrotxategi. 2005
Kurtso amaierako bidaia batean Tuneza jauzi egin zuten hiru lagun euskaldunen eleberrian emandako kronika jasotzen du narrazio honek Langabezia…
zain zuten itzuleran eta nolabait bazekiten sei egun haiek zirela tren berri bat hartu aurreko azken geltokia Handik itzuli ziren pertsonak ez ziren jada hasierako berdinak Tartean labirintu moduko merkatuak dromedarioaren sindromea bidaia turistikoak Islama eta mezkitak euskaldunaren beldur atabikoak Tunezeko historia nahiz kondairak taxi zaharrak eta auzune zuriak kontsularen alaba edo emakume misteriotsu bat Darth Vader eta Ben-Hur infernua eta paradisua erregateoak etorkizun iragarleak Ali-Babaren diskotekak eta musika arabiarra oasiak eta txirotasuna gizakiari buruzko gogoetak Ekialdea ezagutzeko modu umoretsu bat planteatzen digute hiru lagun hauek Ekialdea eta Euskal Herria tuneztarrak eta euskaldunak kontrastea etengabe bilatuz hiru lagunak euren buruak biluzten ikusiko ditugu haien zalantza eta miseriak azaleratuz Azkenik galtzaileen istorioa ere izan daitekeen honetan euren buruez barre egiteko gai direla erakusten digute hiru protagonistek Horrela izan ezean absurdoa da bizitzaBy Jean Jacques Rousseau, Juan Kruz Igerabide. 2004
Rousseau europar kultura modernoaren funtsezko autorea da Beraren obra orijinala eta zabala zaila da sailkatzen Hain…
zuzen ere idazlearen aurreneko lanak Dijongo Akademiak jaso zituen eta 1750ean Lehen Saria eman zion oso eztabaidatua izan zen Mintzaldia obrari Lau urte geroago bigarren Mintzaldia aurkeztu zuen Rousseauk Lehenengoan erantzun gabe utzi zuen gaiari -gizaki zibilizatua ustelduta baldin badago zein da benetako gizakia - heldu zion bigarren honetan bere gizaki naturalaren ideia proposatuz eta gizarteak atzera bueltarik ez duela onartuta giza izatean oinarritzen den antolakuntza politikoa aldarrikatuzBy Joxe Azurmendi Otaegi. 1991
Gure pentsakeran munta handia duten arazoak jorratzen ditu egileak hala nola gizona berez ona txarra ala zer…
den funtsezkoena kultura ala natura ote duen Eta jorratu ez ezik argi berri batez erakusten dizkigu ikuspegi guztiz desberdinez agerteraztenBy Xabier Etxeberria Garro. 2000
27 urte bete berri ditu Tasio Ardanazek: ez lanik, ez neskarik, inoiz ezer taxuzkorik egin ez eta aspertua dago bizitzaz,…
ezertarako ilusiorik gabe. Egun batean, ordea, auto-istripu baten ondotik eraztun bat deskubrituko du hildakoaren eskuan, zer edo zer ezkutua sumatuko du hor, eta misterioa argitu nahian hasiko da. Detektibe-istorio hankazgoratu bat aurkituko du irakurleak nobela honetan, Miren izeneko tabernari baten maitasun eta bakardadezko kontakizun hunkigarria ere bai, gaurko gazteriaren erretratu zorrotz bat, epikatik eta topikoetatik ihes egiten duena, eta askoz gauza gehiago.Indartsu dator Etxeberria letren plazara, erregistro eta estilo ugari menderatuz: intriga, pertsonaien psikologia, amodio-kontuak, umore batzuetan beltz besteetan ironikoa... Hori dena, erritmo bizi eta idazkera arin batekin: esaldi laburrak, kaleko hiztegia, espresibitate handia... Hitz batean esanda, ezagutu beharreko idazlea.By Soren Kierkegaard, Juan Mari Mendizabal Sarasua. 1998
Nire nahigabea nire gaztelua da, arranoen habien antzera mendien gailurretan kokatua, hodeien artean; inork ezin dezake erasoz hartu. Bertatik errealitatera…
jaisten naiz hegan, eta harrapakinari heldu; ez naiz, baina, behean geratzen, etxera eramaten dut harrapakina, eta harrapakin hori nire gazteluko tapizetan bilbatzen dudan irudi bat da. Orduan hildako baten moduan bizi ohi naiz. Bizi izandako guztia ahanzturaren bataioan murgiltzen dut oroitzapenaren eternitatea arte. Denborazkoa den oro, ezusteko oro ahaztua gertatzen da, ezabatua. Orduan agure zahar ileurdin baten modura geratzen naiz, gogoetatsu, eta irudiak esplikatzen ditut ahots motelez, ia xuxurlatuz, eta haur bat dut alboan entzuten, nahiz eta dena gogoratzen duen, are nik kontatu baino lehen ere.By Joxe Azurmendi Otaegi. 1997
Demokratak eta biolentoak, horra hor modu antogonikoan aurkezturik liburuaren gaia, gu denok kezkatzen eta are nazkatzen gaituen problema: herri honen…
bizi nahi eta ezin bizi tristea, heriosuharrezko borroka sarritan antzu beti mingarria, ez hemengoekin ez hangoekin gustura eta identifikaturik sentitu ezina, auzo eta lankide behar luketenak liskarturik eta muturturik ibili beharra? Bi hitzetan esateko, Euskal Herriaren egoera petrala. Modu antagonikoan ez ezik, estilo polemistan idatzi du Azurmendik saiakera hau, arazo gordinenei ihes egin ordez horiexei helduz hasieratik bertatik. Hona, esate baterako, liburuaren hasierako hitzak: ?Zer zarete zuek lehenengo: abertzaleak ala demokratak??. Probokatu egin nahi gaitu egileak, kitzikatu, ez ordez bere burua nabarmentzeko edo inor epatatzeko, ezpada irakurleari bere kabuz pentsarazteko; izan ere, ohituegi gaude hemen nork bere elizatxoko fedea itsuki sinesten, eta badugu garaia betiko topikoak, katarro kroniko hau, gainetik kentzeko.By Antton Dueso Alarcón. 2004
Gure harremana hausteko zorian ginen. Tokitan zeuden gure nobio garaiak! Elkarri torloju muxuak ematen genizkion sasoia... Aspaldiko kontuak. Gero eta…
okerrago genbiltzan. Ez genion elkarri barkatzen. Eskontza hausteko zorian geunden eta, haustura haren errudun bakarra, bat beste inor ez zen: gure aita. Bai, gure aita zena, bera zen errudun. Hain heziketa euskaltzalea jaso nuen!, Arantxa eta bion arteko harremana hautsi zuen. Eta gertatu behar zena gertatu zen. Akabo zela esan zuen. Orduantxe, argia piztu zitzaion ezkontza arazoetarako psikologoari. Haren esanetan, hainbat senar-emazteak bigarren ezti-bidaia eginez konpondu zituzten bere haserreak. Hortaz, bidaia bat egiteko aholkua eman zigun, guk biok bakarrik, seme--alabak etxean lagata... Gu biok beste inor ez, eta gure haserreak konpontzeko guztizko borondate handia.. Horixe besterik ez. Liburu honetan bildu ditut han eman genituen lau egunetan idatzitako egunerokoa.By Juan Kruz Igerabide Sarasola, Étienne de la Boétie. 2002
Jende dohakabe gaixoa, herri burugabea, gaitzean tematurik eta onuraren aurrean itsu zaudeten nazioak! Ondasunik eder eta argienak kentzen uzten duzue…
muturraren aurrean, zuen soroak suntsitzen, zuen etxeak lapurtzen eta zuen arbasoek utzitako altzariak bipiltzen! Bizi zareten moduan, jada ez da ezer zuena. Badirudi, gainera, zorion handitzat hartzen duzuela zuen ondasunen erdia kentzea, familiaren erdia, bizitzaren erdia. Eta kalte horiek guztiak, zoritxar horiek guztiak, hondamendi hori guztia, ez datozkizue etsaiengandik, baizik eta etsai bakar batengandik, izatea zeuok eman diozuen harengandik; eta haren alde zoazte adoretsu gerrara, eta haren ospearen alde zuen bizia eskaintzeko ere prest zaudete. Baina gizandi horrek ez du bi begi besterik, bi esku besterik, gorputz bat besterik, hots, gure hirietako ezin konta ahala biztanle horietako edozeinek daukana baino gehiagorik ez.By Harkaitz Cano Jauregui. 1998
Bidaia izan liteke esperientzia friboloa, denbora-pasa gisa handik hona ibiltzea, zure bizitzan nahiz gorputzean urratu txikiena ere egin gabe. Beste…
batzuetan, berriz, larruazalean markaturik geratuko zaizu, ezabatu ezinezko moduan: tatuaje bat bezala, alegia. Motxilaren ordez, hiriaren mapa tatuatua darama bidaiariak bizkarrean, ikusi ezin den tokian. Horregatik du agian munduan galdurik dabilenaren itxura; horregatik izango da, hirien deskribapenik ez baina, hiri bakoitzeko ipuin bana aurkitzea liburuan barrena. 49 hiri, beste horrenbeste ipuinen gertaleku: Aljer, Amsterdam, Chicago, Dublin, Katmandu, Kigali, Lisboa, Samarkanda... Aitzakia da ordea hiria, giro bat iradokitzen diguna, bestelako munduak amesten hasteko, errealitateaz bestaldekoa imajinatzeko. Exotismoa eta ironia, paradoxa eta fantasia... hainbat osagai darabiltza Harkaitz Canok, ohi duen luma trebe eta jantziarekin, ipuin-bilduma eder, harrigarri eta biribil hau burutzeko.