Title search results
Showing 41 - 60 of 1261 items
Zeruak eta ifrentzuak
By Jon Mikel Arano Aramendi. 2007
Joseba Jaka V. Literatura Bekako sariduna izan den Jon Aranok bere hirugarren poesia-liburua kaleratuko du udazkenean, urteak argitaratu gabe eman…
ondoren. Kontrastez betetako liburu honetan Jon Aranoren poesiaren alderdirik gordinenak eta baita samurrenak ere uztartzen dira, ohikoa duen estilo probokatzailea erabiliz.Altxor uhartea
By Robert Louis Stevenson, Maria Garikano Iruretagoiena. 2007
Altxor Uhartea abenturazko eleberrien artean biribilena omen da, eredugarria. Jim Hawkins gazteak uharte baten mapa aurkitzen du pirata baten kutxan:…
mapa hark Flint kapitain pirata ospetsuaren altxorra non dagoen lurperatuta adierazten du. Eta espedizio oso bat abiatzen da haren bila Hispaniola belaontzian. Onak eta gaiztoak daude, Jim Hawkins protagonista edo kapitaina alde batetik, eta piratak bestetik, Silver Luzea buru dutela, baina Stevensonek jakin du giza ariman arakatzen eta gizakiaren alde agerikoak eta ezkutukoak nabarmentzen nobelan zehar abenturen harian; hala, gertatzen da Silver piratak baduela alde ilun bat, baina, aldi berean, ateratzen zaizkio bere alde argiak, gizatasunezkoak ere. Altxor Uhartea irakurtzea abenturak bizitzea da, eta abentura beti da arriskutsua eta horregatik baita zirraragarria ere. Arriskuan eta egoera larrietan giza arima ateratzen da, ordea, eta hor beldurrak, birtuteak, miseriak eta bestelako giza ezaugarriak erakusten dira. Bai, dudarik gabe, Altxor Uhartea abenturazko nobelen artean biribila eta eredugarria da. Eta Rober Louis Stevenson maisu agertzen da, klasiko bat, hitzaren esanahirik ederrenean.Ez zen diruagatik
By Ana Jaka García. 2014
?Sos bat bera ere ez niola pasako esan nion. Beti berdin. Faena kaskarra antzeko esaldiekin errematatzen du aldiro: emadazu zerbait,…
larri nabil, lana kobratu bezain pronto itzuliko dizut. Erromantikoa gizona! Pelikuletan bezala. Normalean, ondo aukeratzen zuen unea: larrua jo eta berehala, egin berri duzuna maitasuna dela sinesteko gogorik handiena daukazunean. Prakak jantzi izan balitu sikiera... Baina goiko aldetik janzten hasia zegoen, bere hankatxo meheak airean, zigarreta ahoan, ilea nahasita, begi-zulo handiekin eta asebeteta utzia nuela pentsatzeko urduriegi.?Emakume zakar eta zabar samarra da Olga, ez lanik, ez dirurik, gaztarotik urruntzen eta etorkizunik gabeko harreman erdipurdiko batean kateatua dagoena. Pisukidea du Dani, etxetik ihes egin eta zerbitzari gisa lan egiten duen gaztetxoa. Eta hiruki atipikoa osatzera dator Mikel, bizimodu normalagoa daraman adin ertaineko gizasemea, baina iraganetik dakarren zamatik askatu ezin duena. Pertsonaien harremanetan, haien psikologian eta sentimenduetan oinarrituriko eleberria dugu hau, baina ez inola ere sentimentala eta gozoa. Adiskidetasunaren balioa, leialtasunaren zentzua, bikotekide bati zer eskatzen ahal diogun, diruak eta diru ezak sortzen dizkiguten katramilak? horra orri hauetan topa daitekeen koktelaren zenbait osagai.Ez dena ere bada
By Karlos Gorrindo Etxeandia. 2009
Ikastolaldiko azken konbibentzia-txangoa egitekoak ziren, eta ez zekien zergatik, baina goiz hartan urduri eta triste xamar altxatu zen Usue ohetik.…
Bukatu nahi ez zuen ibilbide baten amaiera zela sentitu zuen eta amaiera haiek zimikoa egiten zioten bihotzean. Aurreko gauean prestatutako arropa motxilari azken begiratua egin zion, lau egun haietarako behar zituen gauza guztiak bertan ote zeuden frogatzearren. Lau egunerako zihoazen inoiz egon gabeko herri mitiko batera, misterioz beteriko herri xorgindu batera.Zakurraren poema eta beste hezurrak
By Martin Etxeberria Garro. 2011
Hondar aleak itsasten zaizkit orpoetan. Eta ez dakit lurra den, hautsi dena, edota itsasoa. Nire pausoa eten nahi duena. Ibili…
nahi nauena. Nire gatza apartu arte. Nire hatsa apurtu arte. Edo ni naizen, besterik gabe, pixkanaka desegiten.Euskal literaturaren historia
By Aritz Albaizar Martínez de Lezea, Iñaki Aldekoa Beitia. 1997
Ikerketa monografiko sinkronikoak ez dira Euskal Literaturaren Historia oso bat egiteko behar liratekeenak bezain ugariak, urriak ez diren arren. Egoera…
horrek asko zailtzen du euskarazko literaturaren historia bat taxuz egitea. Horregatik, bere bibliografian agertzen diren lanei asko zor izateaz gain, liburu honek lan sinkroniko txiki anitz egin behar izan ditu aurreko Euskal Literaturaren gainerako historia guztiak baino harantzago joateko. Hori erdiesteko autorea ez da konformatu tramitezko lan diakroniko arrunt batekin. Aitzitik, garaian garaiko espirituari, ideiei eta helburu estetikoei ez ezik, berauen ordezteari eta txandatzeari ere garrantzi berezia eman die. Gainera, lan benetan literarioak hartu ditu aintzat, zenbaitetan neurriz gain erabilitako material filologiko hutsak alde batera utzita. Arrazoi horiengatik guztiengatik esan dezakegu ez dela orain arte hau bezain lan konpliturik euskaraz argitaratu Euskal Literaturaren Historiaren alorrari dagokionez. MIKEL HERNANDEZ ABAITUASouvenir
By Castillo Suarez Garcia. 2008
Arrainez gainezka dagoen akuarioari begira ezagutu zintudan. Eskutik heldu nizun eskumuturra hautsita. Marmokak odolusten direnean agertuko nintzela uste zenuen zuk,…
ordea. Zer da aurreratzea amore ematea baino. Zer da maitasuna musuan lehertzen den txikle bonba baino. Ekarri arropa alda diezaiogun, arrainak banan-banan nola hiltzen diren ikusten hasi baino lehen. Bizilagunen autoak leihotik zelatatu baino lehen.Gu bezalako heroiak
By Iñaki Irasizabal Izagirre. 2009
1994. Aitonarekin bizitzen jarri da gazte bat: suizidiorako joera du agureak, eta psikiatrek uste dute gerrako oroitzapen isilduek zerikusi zuzena…
dutela horrekin. Aitona hobeto ezagutzen saiatuko da gaztea, 36ko gerraz eta Bizkargiko borrokez gehiago jakiten.Eskaintza ekaitzari
By Dolores Redondo, Fernando Rey Escalera, Mikel Vilches Plaza, Cristina Fernández. 2014
Hilabete joan da Foruzaingoko Amaia Salazar inspektoreak bere semea heriotzatik salbatu eta Berasategi doktorea atxilotu zuenetik. Amaiak oraindik arriskuan ikusten…
du bere burua, ordea. Elizondoko neskatiko baten bat-bateko heriotzak susmoak piztuko ditu: haurrak gorriune bat du aurpegian, eta aita haurraren gorpua eramaten saiatu da. Neskatikoaren birramonak uste du heriotzaren erantzulea Inguma dela, hots, lo dauden pertsonak geldiarazi ondoren haien hatsa edan eta bizia kentzen dien demonioa. Auzitegiko medikuaren txostenetatik abiatuta, beste haur ttiki batzuen heriotzak ikertzen hasiko da Amaia Salazar, eta, horrela, aztarna harrigarriak aurkituko ditu Baztan osoan barna. Eta, bitartean, oihanetik, sekulako ekaitza heldu da egiarik latzena lurperatzeko. Eskaintza ekaitzari da Baztango trilogiaren hirugarren liburua, eta aurreko bietan bezala, maisuki azalduak ageri dira trama nagusian familia harremanak, bikote harremanak, gurasotasuna... eta horrek guztiak kontakizuna are interesgarriago bihurtzen du. Erritmo bizkor eta ezin utzizkoan irakurtzeko.Inon ez, inoiz ez
By Iban Zaldua Gonzalez. 2014
Ipuin liburu sendo eta mardul bat prestatu du Zalduak, bere azken urteetako lanaren emaitza. Estilo, gai eta luzera desberdineko 38…
ipuin bildu ditu guztira, hiru parte nagusi eta eranskin batean. Zalduak ohi duen maisutasuna, zorroztasuna, fikziorako asmamen izugarria eta zirti-zarta banatutako ironia-dosiak topatuko ditu irakurleak bertan. Ipuinen artean badira fantastikoak eta erralistak, metaliteratura lantzen dutenak, eguneroko bizitzaren ifrentzua erakusten dutenak eta azkenaldiko gure panorama politikoa erretratatzen dutenak.Etsai gordea
By Jokin De Pedro Perez Salgado. 2013
Josu Arriola kazetari ezaguna bere apartamentura sartu eta postontzitik ezezagun baten gutuna jasotzen duenean abiatzen da istorioa: ?Zure egunak zenbatuta…
daude, aurpegi faltsu hori ezabatuko dut albistegietatik; denak du bere ordaina?. Gorospe inspektorea kazetariaren ilobaren laguntzaz ariko da kasua argitu nahian. Hala ere, Ertzaintzak berak espero ez duen amaiera izango du misterioak, irakurlea ustekabean hartuko duena.Kondenatu baten azken eguna
By Victor Hugo, Juan Mari Agirreurreta Elosegui. 2010
Izenburutik bertatik ageri du gaia liburu honek: Kondenatu baten azken eguna. Heriotzaren atarian dagoen presoaren kezkak eta oinazeak imajinatzean, gizatasunaren…
muinera iristen den larrimin bat kontatzen du Victor Hugok, garaiko literatura erromantikoak oso gogoko zituen egoera muturrekoen estilora; horrez gain, ordea, aldarrikapen bat egin nahi izan zuen egileak, ankerra, bidegabea eta alferrikakoa iruditzen zitzaion heriotza-zigorraren kontra. Hugo gazteak idatzi zuenetik 180 urte igaro diren arren, lehenengoz euskaraz eskaintzen dugun testu honek sortu zeneko indarra eta esangura gordetzen ditu oraindik ere: pertsonaren kontzientziaren zirrikituetan egindako arakatze zorrotzaren edertasuna, batetik, eta hainbat lekutan indarrean jarraitzen duen praktika arbuiagarriaren kontrako salaketa, bestetik.Hiri gorritik
By Asier Serrano Lasa. 2010
Hiriguneko etxe orratzetako leihoetako argiek hiriko aldirietako txabolen suek bezainbesteko duintasunez sortu ditzakete itzalak. Eta itzalak izan daitezke giza haragizkoak…
edota ke hutsezkoak. Itzala izan daiteke zapi more desolatu baten azken hegaldiarena edo maindire horitu baten destolestearena. Katu zauritu baten isatsarena edo katuaren isatsa hatzetan daraman arratoiarena. Horma-ordulari nagi baten orratz estatikoarena edo txingarren bazka izateko jaio ez den ezpelarena. Lan bila iratzarri behar duenarena edo bart lanetik bota zutenarena. Ez lo hartu ez ihes egin ezin duen emakumearen negar beroarena edo loak nahiz ihesak garaitu duen gizonaren izerdi hotzarena. Itzala izan daiteke zurea edo nirea. Akaso itzalak dira duintasuna zer den argitu diezaguketen bakarrak hiri gorri honetan.Entzungailua
By Karlos Linazasoro Izagirre. 2002
Gorraizea daukala-eta, eta entzungailua jarri behar du belarrian istorio honetako protagonista eta kontalariak. Hortik abiatuta, nobela harrigarri bat garatzen du…
Karlos Linazasorok: elementu autobiografiko zenbait hartuz eta parodiatuz, bikotearen egunerakotasunaren gazi-gozoiak azalduko dizkigu, bere lehen liburua egin nahi duen idazlearen nahiak eta ezinak, bizitzak edozein unetan agertzen diazkigun aurpegi zentzugabeak... Egileraren nortasuanz gainea, umorea da eleberri osoaren lokarri nagusia, batzuetan ironiara eta besteetan absurdora jotzen duen omore fin bat, irribarrea inoiz galdu gabe eramengo gaituena orriz orri.Greta
By Jasone Osoro Igartua. 2007
Oskarrentzat, lehenaldiarekin daukan lotura bakarra da Greta, amona Sararen dendako manikia. Ordu luzeak ematen ditu hari begira, harekin mintzatzen, hura…
janzten eta garbitzen. Baina ez dago erotuta, ongi bereizten ditu pertsonak eta andrakilak, eta ezkontzekotan da bere betiko andregaiarekin: Anarekin. Anari, baina, gehiegizkoa irudituko zaio Oskarrek panpinarekin duen harreman estu, ia menpekotasunezko hori, eta hautu bat egitera behartuko du: edo Greta edo ni. Horrela hasten da Greta, eta hortik aurrera hainbat ustekabe eta zirrikitu gordetzen dizkigu, bizitzak ikuspegi ugari izan baititzake, eta aurpegi asko eskaini maitasunak. Jasone Osorok, bere lehenengo eleberri honetan, harreman-mota original bezain kilikagarri bati heldu dio, gizon-emakumeen arteko behar, kontraesan, nahi eta ezinetan sakontzeko. Begirada zinematografiko eta estilo iradokitzailea darabiltza egileak, prosa ederreko pasarteak eta elkarrizketa arinak tartekatuz; hala, aldika laztan aldika atximur egiten duen istorio honekin hegan jarriko du irakurlearen irudimena.Azeri-zuloa
By Peio Esnal Ormaetxea. 2001
Euskalgintza Elkarlanean Fundazioak antolaturiko Joseba Jaka literatur beketako II. deialdian Pello Esnalen proiektu bat saritu zen gazteentzako literatura alorrean, eta…
orain aurkezten diegu euskal irakurleei, egitasmo zena liburu bihurturik. Erreformatoriora eraman dute Andoni, bere herritik indarka aterata. Askatasuna galduko du mugimendu guztiak neurtuta dauden etxe horretan; guraso eta senideak galduko ditu bera bezalako mutil zigortuak besterik ez dauden eremu itxian; eta izena ere galduko du, Antonio deitura ofiziala eman baitiote fraile eta irakasleek, Txatxarolas ezizen mingarria itxiturako kideek. Biziak ez du etenik ordea. Rofekort deitzen dioten erreformatorio horretan egun orok du bere abentura, handi nahiz txikia, eta eguneroko gorabehera horietan aurkituko ditu Andonik bere kezkak eta bizigarriak: eskolako larrialdiak direla, futbol-partiduetako poxak direla... Rokeforteko biztanleetan ere denetik topatuko du, irribarrea eta laguntza eskaintzeko prest dauden lagunak, bai eta azpikerietan dabiltzan zipotzak ere.Antzinako Erregimena eta Iraultza
By Alexis De Tocqueville, Sagrario Barandiaran. 1805
Aristokraziarik ez dagoen gizarteetan -edo aristokrazia izatea ezinezkoa den gizarteetan-, askatasunak soilik egin diezaieke aurre modu eraginkorrean halako gizarteen berezko…
akatsei, askatasunak soilik geldiaraz dezake halako gizarteen gainbehera. Libertateak baino ezin ditu herritarrak atera haien independentziak berak dakarkien isolamendutik; askatasunak baino ezin ditu behartu elkarrengana hurbiltzera; hark baino ezin ditu batu, afera komunetan elkar hartzeko, elkar konbentzitzeko eta elkarri atsegin egiteko beharra izan dezaten. Askatasunak bakarrik aska ditzake herritarrak dirua gurtzeko beharretik eta haien arazo partikularren eguneroko harat-honat hutsaletatik, ikas eta senti dezaten aberria haien gainetik eta haien ondoan dagoela.Argazki albuma
By Antton Kazabon Amigorena. 2013
Ander trantze zail bat igarotzen ari da Aintzane ezagutu duenean, bera baino hamar urte zaharragoa den erizaina. Harreman berri horri…
esker berreskuratuko ditu bizipoza eta alaitasuna. Egun batean Anderrek bere argazki albuma elkarrekin ikustea proposatuko dio Aintzaneri. Argazkiak ikusiz, besteak beste, aurrez bikote zuen Maddirekin izandako zenbait bizipen ilunen berri eman beharko dio Anderrek.Azken egunak Gandiagarekin
By Joxe Azurmendi Otaegi. 2009
Bere libururik pertsonalena ondu du Joxe Azurmendik. Abiapuntua ez da edonolakoa: Bitoriano Gandiaga, poeta paregabea, Arantzazun fraidekide izana eta lagun…
bihotzekoa hiltzera doa. Hari bisitan joan eta, ezinbestean, adiskidearen bizitza eta lanak, izaera eta heziera, nahimenak eta sinesmenak hasi da errepasatzen, eta buruarenak ere bai.Walter Benjaminen aingerua Gernikako bonbardaketatik
By Ignacio Aiestaran Uriz. 2010
Totalitarismoaren gerra izan da XX. mendeko ikurretako bat. Liburu honetan irakurleak, lehenengo aldiz, logika belizista bat aurkituko du, XX. mende…
hasieran indar handia izan zuena. 20ko eta 30ko hamarkadetan Espainiak eta Italiak bonbardaketak erabili zituzten Afrikako kolonietan, bai Rif-en, bai Abisinian. Espainiako Gerra Zibilean areagotu egin zen estrategia hau; Otxandio, Durango eta Gernika proba-lekuak izan ziren, eta geroago penintsulako leku askotan zabaldu zen suntsiketa, Mussolinik eta Hitlerrek lagundurik. Proba horiek ohiko bilakatu ziren Bigarren Mundu Gerran: Dresden, Coventry, Hamburg, Hiroshima eta Nagasaki dira historia beltz honetako markak. Bonbardaketetan garai hartako arma guztiak erabili ziren: hegazkinak, gasa, lehergailuak... arrazismoz eta xenofobiaz beteriko ideologiatik gerra totala justifikatu nahian. Ideologo nazi batzuek erabateko mobilizazioa deitu zioten estrategia hilgarri hari. Intelektual asko izan ziren estrategia horren lekuko: Walter Benjamin, Ernst Jnger, Pablo Picasso, Lauaxeta. Datuak, historia eta literatura mataza original batean biltzen dira liburu honetan, garai beltz hartako kronika eta eragina sakon eta zorrotz azalduz. Totalitarismoaren biktimek esne beltza edaten zutela adierazi zuen Paul Celan olerkari juduak, metafora mingots batean. Eta sententzia argia gehitu zuen: Heriotza Alemaniatik etorritako maisua dugu